Senharra, berequin harturic muthil bat eta bi asto, jarraiqui citzaioen, harequin nahiz baquetu eta lausenguca berequin guibelerat erakarri. Emazteac onguiethorri eguin cioen eta sarraraci çuen bere aitaren etchean. Hori aditu çuenean haren aitaguinarrebac eta ikusi çuenean, bozcariorequin ethorri citzaioen aitzinera,
Bainan laugarren egunean, gabaz jaiquiric, nahi içan çuen abiatu; aitaguinarrebac atchiqui çuen, eta erran cioen: Jan çaçu lehenic ogui puxca bat, eta barnea hazcar çaçu, eta hola goanen çare.
Jarri ciren elkarrequin; jan eta edan çuten, eta nescatcharen aitac erran cioen bere suhiari. Egun hau, othoi, emaçu gurequin, boz gaitecen guciac batean.
Goiça ethorri cenean ordean, lebitarra bideraco xuxencen cen. Aitaguinarrebac erran cioen berriz: Othoizten çaitut jan deçaçun cerbait, eta indarrac harturic, eguna çabalcen den artean, goanen çare guero. Jan çuten beraz elkarrequin.
Eta guiçon-gaztea xutitu cen, bideari lotzeco bere emaztearequin eta muthilarequin. Berriz ere aitaguinarrebac erran cioen: Ikusaçu eguna hari dela aphalcen, eta arratsa heldu dela: çaude egun ere enequin, eta bozcariozco egun bat iragan çaçu, eta bideari lothuco çare bihar çure etchera goateco.
Suhiac etzuen nahi içan onhetsi haren errana, bainan eman cen berehala bideari, eta ethorri cen Jebuseco ondora, ceina berce icenez Jerusaleme deitzen baitzen, berequin erakarcen cituela bi astoac cargatuac eta bere ohaidea.
Eta jadanic ciren Jebusetic hurbil, eta eguna gauera bihurcen hari cen, eta muthilac erran cioen bere nausiari: Çato, othoi, eta aldara gaitecen Jebusearren hirira eta hor gueldi gaitecen.
Eta hara non guiçon-çahar bat aguertu cen, landatic eta bere lanetic bihurcen cela arratsean; eta guiçon hura ere Efraimgo mendicoa cen, eta arrotz beçala çagoen Gabaan. Bada, leku hequietaco guiçonac Jeminiren semeac ciren.
Eta beguiac alchaturic, guiçon-çaharrac ikusi çuen lebitarra bere puxcattoequin hirico plaçan jarria; eta erran cioen: Nondic heldu çare? eta nora çohaci?
Harec ihardetsi cioen: Abiatu gare Bethlehem Judacotic, eta goaci gure toquira, ceina baita Efraimgo mendico macela batean; handic ethorri guinen Bethlehemera; orai Jaunaren etchera goaci, eta nihorc ez gaitu hartu nahi bere leihorrera,
Nahiz lastoa eta belharra badugun gure astoen bazcatzeco, eta oguia eta arnoa enetzat, çure nescatoarençat eta enequin den muthilarençat: ez dugu deusere escas baicic-ere leihorra.
Jaten hari cirelaric, eta bideco nekearen ondotic, janaz eta edanaz beren buruac hazcarcen cituztelaric, ethorri ciren hiri hartaco guiçon batzuec, Belialen semeac (erran nahi da cer-nahitara jarriac), eta guiçon-çaharraren etchea inguraturic, hasi ciren atheari joca, etcheco nausiari oihuca, eta erranez: Ilkiaraz çaçu çure etcherat sarthu den guiçona, eguin dioçogun nahi duguna.
Badut alaba bat doncella, eta guiçon horrec badu ohaidea; erakarrico darozquitzuet; emanen dioçuete ahalquea, eta aseco duçue çuen lehia; bakarric othoizten çaituztet guiçon hunen gainean eguin ez deçaçuen guiçonari ez dihoaquioen icigarriqueria.
Etzituzten onhetsi nahi haren erranac. Lebitarrac hori ikusiric, atheratu cioeten bere ohaidea, eta eman hartaz dosta citecençat. Hartaz nahi çutena eguin ondoan gau gucian, utzi çuten goiçaldera.
Arguitu cenean, lebitarra jaiqui cen, eta idequi çuen athea, abiatu bidaiaren akabatzeco; eta hara non çagoen haren emaztea athe aitzinean etzana, escuac athelasera hedatuac.
Listez lo çagoen, senharrac erraten cioen: Jaiqui çaite eta goacen. Deusic ez baitzuen ihardesten, eçaguturic hila cela, hartu çuen, asto baten gainean eçarri, eta itzuli cen bere etchera.
Sarthu cenean, hartu çuen marrauça bat, eta emaztearen gorphutza bere heçurrequin hautsiric hamabi phusquetan, çathi bana igorri cioen Israelgo leinu bakotchari.
Hori ikusi çutenean, guciac oihuca hasi ciren: Ez da egundaino holacoric Israelen guerthatu, gure arbasoac Eguiptotic ethorri diren egunetic eta orai arteo: erabaqui çaçue, eta guciec batean ikusaçue cer den eguiteco.