Halaz bizquitartean non ez baitzinduten batasunic eguinen lur huntaco egoiliarrequin, bainan hequien aldareac lurrerat arthiquico baitzintuzten; eta ez duçue ençun nahi içatu ene minçoa: certaco eguin duçue hori?
Eta guiçaldi hura gucia bildua içan cen bere arbasoetara, eta azpitic-gora ethorri ciren berce batzu, Jauna eta harec Israelen alde eguinac eçagutu etzituztenac.
Eta beren arbasoen Jainco Jaunac, Eguiptoco lurretic hequiec atheratu cituenac utzi cituen; eta jainco arrotzei jarraiqui ciren, hequien ingurutan egoten cirenen jaincoei, eta adoratu cituzten, eta Jauna hasarretzera ekarri çuten,
Jauna Israelen contra samurturic, arthiqui cituen jaçarcen ciotenen escuetara: hauquiec hartu eta inguruan egoten ciren etsapei saldu cituzten: eta Israeldarrec ecin buru eguin cioten beren etsaiei.
Bainan juiea hil ondoan, bihurcen ciren eta beren aitec baino tzarqueria hainitz handiagoac eguiten cituzten, jainco arrotzei jarraiquiz, hequiec cerbitzatuz eta adoratuz. Etzituzten utzi beren asmu tzarrac eta bide gaitza ceinetaric ibili ohi baitziren.
Eta Jaunaren hasarrea jauci cen Israelen gainera, eta erran çuen: Ceren jendaqui horrec alferretara bihurraraci duen horien aitequin eguin nuen patua, eta erdeinu duelacotz ene boçaren ençuteaz,