Hargatic Israelgo seme guciac ilki ciren, eta batera bildu ciren guiçon bakar bat beçala Danetic Bersaberaino eta Galaaderaino, Masphera, Jaunaren aitzinera.
Eta hara non hiri hartaco guiçonec gabaz inguratu duten ni nindagoen etchea, ni hil nahiz, eta ene emazteari jaçarriz ecin-sinetsizco lohiqueriaco errabiarequin, azquenecotz hil den arteo.
Harthuric, pusquetan eçarri dut, eta çathiac igorri ditut çuen eremu gucietara, ceren ez baita egundaino Israelen guerthatu horremberceco icigarriqueria eta belzqueriaric.
Hautatuac içan beitez Israelgo leinu gucietan hamar guiçon ehunetaric, ehun miletaric, mila hamar miletaric, eta armadari ekar betzozte jatecoac, guduca ahal gaitecen Benjamineco Gabaaren contra, eta merecitu duena bihur dioçogun bere tzarqueriaren arabera.
Escuetara igutzue Gabaaco guiçon belzqueria hori eguin içan dutenac, hil ditecençat eta gaizquia ken dadien Israeldic. Benjamintarrec etzuten aditu nahi içan beren anaia Israelgo semeec gaztiatu solasa:
Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.
Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari.
Halaz bizquitartean non lehenic igan baitzuren eta nigarrez egon Jaunaren aitzinean ilhunceraino: eta consultatu çuten eta erran cioten: Behar othe dugu guehiago guducatzerat eguin Benjaminen seme, gure anaien contra, ala ez? Ihardetsi cioten: Igan çaizte eta gudu eguiçue.
Benjaminen semeac jauci ciren Gabaaco atheetaric, eta hequien aitzinera laster eguinic, hambateco çalapartac erabili cituzten sarrasquica, non hemeçorci mila ezpataco guiçoni lurra joaraci baitzioeten.
Hargatic Israelgo seme guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera, eta jarriric çauden nigarrez; barur eguin çuten egun hartan ilhunceraino, eta Jaunari escaini ciozcaten holocaustac eta baquezco bitimac.
Eta Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaronen ilobasoac çuen Jaunaren etcheco cargua. Consultatu çuten beraz Jauna, eta erran cioeten: Behar othe gare guehiago gudura atheratu Benjaminen seme, gure anaien contra, ala guelditu behar gare? Jaunac ihardetsi cioeten: Igan çaizte eta behar emanen ditut çuen escuetara.
Bainan Benjaminen semeac ere ausartasun handirequin jauci ciren hiritic, eta etsaiec ihes eguinic, lucez jarraiqui citzaizcoten, halaz non hequietaric sakitu baitzituzten lehembicico eta bigarren egunean beçala, eta hil baitzuten ihes çoacinetaric bi bidez, ceietaric batec Bethelera baiterama eta berceac Gabaara, eta hogoi eta hamar guiçonen ingurutsuari lurra joaraci cioeten;
Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen,
Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela.
Jaunac jo cituen Israelgo semeen aitzinean, ceinec egun hartan hequietaric hil baitzituzten hogoi eta borz mila guiçon, oro guerlariac eta ezpatadunac.
Bada, Benjaminen semeec eçagutu çutenean gai etzirela, hasi ciren ihes eguiten. Hori ikustearequin, Israelgo semeec ihes goateco lekua utzi cioeten, eror citecençat xuxendu celatetara, ceinac hiriaren ondoan baitziren.
Hauquiec brastacoan jaiqui ciren beren gordegailuetaric, eta Benjamin guibelaz itzulcen celaric hilca hari citzaizcotenei, sarthu ciren hirian eta jo çuten ezpataren ahoaz.
Bada Israelgo semeec celatetan eçarri cituztenei eçagutzaritzat eman cioeten sutan eçar ceçaten, hiria hartu ondoan, eta kea goiti igaitearequin erakutsico çutela hartua cela hiria.
Guduan sarthuac ciren Israelgo semeac horri ohartu cirenean (ecen Benjaminen semeec uste içan çuten ihes cihoacela, eta hequien armadatic hogoi eta hamar guiçon hilic, biciquiago ondotic emanac ciren),
Eta halaz guerthatu cen, non etsaiac bi aldeetaric hilca hari baitzitzaizcoeten, eta sarrasquia baratu gabe baitzihoan, lurra jo çuten eta etzanac guelditu ciren Gabaaco hiriaren iguzqui-haice alderat.
Hori ikusiric, guelditu ciren Benjamintarrec mortura ihes eguin çuten, eta hartu çuten harcadi batera, ceinaren icena Erremon baita. Ihes hortan ere barraiatuac eta asco aldetara hedatuac baitziren, Israelgo semeec hil cituzten borz mila guiçon; eta urrunago goanic, hil cituzten oraino bi mila.
Horreletan Benjaminen oste gucitic guelditu ciren, itzuri ahal içan cirenac eta mortura ihes eguin, sei ehun guiçon; eta lau hilabethez egotu ciren Erremongo harcadian.
Bada, guibelerat itzuliric, Israelgo semeec hirico ondar guciac, guiçonetaric abereetaraino, ezpataz jo cituzten, eta gar goseac erre cituen Benjaminen hiri eta herriac oro.