Eta guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera Silora, eta haren aitzinean jarriric arrats arteo, alchatu çuten boça, eta hasi ciren nigarrez eta marrascaz, cioetelaric:
Nor da Israelgo leinu gucietaric Jaunaren armadara igan ez dena? Ecen Masphan cirelaric, cin handi batez hersi cituzten beren buruac, hilen cituztela huts eguinen çutenac.
Hargatic erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jauna gana igan ez dena Masphara? Eta hara non kausitu cen Jabes Galaadecoac armada hartan etzirela içatu.
Hargatic igorri cituzten hamar mila guiçon hazcarrenetaric, eta manu eman cioeten: Çoazte eta Jabes Galaaden daudecenac ezpataren ahotic iragan çatzue, beren emazte eta haur ttipiequin.
Orduan Benjaminen semeac ethorri ciren, eta emazteac eman citzaizcoeten Jabes Galaadeco alabetaric; bainan molde berean emateco etzen berceric kausitu.
Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.
Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat.
Eta hequien aitac ethorrico direnean, eta çuen contra hasico direnean arranguratzen eta jaçarcen, erranen diotegu: Urrical çaquizquiote; ecic ez dira hequiei lothu guerlaco eta garhaiciaco çucenez, bainan othoizca galdatu darozquitzueten ondoan, eta ez diozcatzuete eman, eta çuen ganic ethorri da bekatua.
Nola manatu, hala eguin çuten Benjaminen semeec. Beren nombrearen arabera, emazte bana berençat hartu çuten dançan heldu ciren nescatchetaric, eta goan ciren beren toquietara: han eguin cituzten hiriac eta hequietan egotu ciren.
Israelgo semeac ere leinuca eta familiaca bihurtu ciren beren olhetara. Orduco egunetan erregueric etzen Israelen, bainan bakotchac, cer-ere ongui iduritzen baitzitzaioen, eta hura eguiten çuen.