Jaunac utzi cituen, hequien bidez frogatzecotzat Israel, heian ençunen cituen, ala ez, haren arbasoei Moisen arartecoz Jaunac eman ciozcaten manamenduac.
Eta Israelgo semeec berriz ere eguin çuten gaizquia Jaunaren aitzinean, ceinac, ceren eguin cioten bere aitzinean gaizquia, hequien contra indar eman baitzioen Egloni, Moabeco erregueri.
Aodec eguin çuen ezpata bat bi aldetaric çorroztua, buruan çuena ahurraren heineco guider bat, eta hura guerrian, soinecoaren azpian eçarri çuen escuineco ixterraren aldetic.
Aod hurbildu citzaioen. Bada, erregue jarria çagoen bakarric udaco bere guelan, eta Aodec erran cioen: Jaincoaren hitz bat dut çuretzat. Berehala erregue tronutic jautsi cen.
Hain hazcarqui, non guiderra ezpatarequin sakian sarthu baitzen, eta guelditu josia gançaren loditasunean. Aodec etzuen ezpata handic atheratu, bainan sarthu beçala gorphutzean utzi çuen; eta ordu berean sabeleco ongarriac beren bidetic jauci ciren.
Guibeleco athetic ilki cen. Erregueren cerbitzariac ethorri cirenean, guelaco atheac hersiac ikusi cituzten, eta erran çuten: Bere beharren eguiten hari da nasqui udaco guelan.
Eta lucez, ahalcatieco heineraino beguira egonic, eta ikustenez nihorc etzuela idequitzen, gakoa hartu çuten: eta idequitzearequin, beren nausia hila atzeman çuten lurrean çabal-çabala.
Erran cioeten: Jarraic çaquizquidate, ecen Jaunac escuetara eman darozquigu gure etsai Moabitarrac. Jautsi ciren beraz haren ondotic, Moabera daramaten Jordaneco ubiac hartu cituzten, eta etzuten nihor iragaiterat utzi;
Aoden ondotic içatu cen buruçagui Samgar, Anathen semea, ceinac golde batequin eho baitzituen sei ehun Filistindar, eta halaber bera içatu cen Israelen gueriça.