Israelen landatzen cituzten beren olhac, eta nola erainçac belharretan baitziren, oro xahutzen cituzten Gaçaco sarceraino; eta bicitzeco behar cenic deusere etzuten uzten Israelen, ez ardi, ez idi, ez asto.
Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic:
Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça.
Bada ethorri cen Jaunaren ainguerua eta jarri cen haritz baten azpian, ceina baitzen Efran, eta Ezriren familiaco buruçagui Joasena baitzen. Eta haren seme Jedeonec dolharean jotzen eta garbitzen çuelaric oguia, Madiani ihes eguiteco,
Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu.
Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
Jedeon sarthu cen beraz etchera eta erre cituen pittica bat, eta ogui airisac gaitzeru bat irinetaric. Haraguiac eçarriric sasqui batean eta guesala elce batean, ekarri cituen guciac haritzaren azpira, eta escaini ciozcan Jaunari.
Jaunaren aingueruac erran cioen: har çatzu haraguiac eta ogui airisac, eçar çatzu harri hunen gainean eta guesala gainera ixur çoçute. Jedeonec hori eguin çuenean,
Jaunaren aingueruac hedatu çuen escuan çaducan cigorraren mocoa, uquitu cituen haraguiac eta ogui airisac, eta harritic ilki cen su bat, haraguiac eta ogui airisac iretsi cituenac; eta Jaunaren ainguerua sunsitu cen haren beguietaric.
Jedeonec han alchatu cioen beraz aldare bat Jaunari eta deithu çuen Jaunaren Baque-leku, orai arteo icendatua den beçala. Eta oraino celaric Efran, ceina Ezriren familiarena baita,
Jaunac erran cioen gau hartan: Har çatzu çure aitaren cecena eta berce cecen bat çazpi urtheticoa, lurrerat arthicaçu Baalen aldarea, çure aitarena dena; eta ebac çaçu haren inguruan den oihana:
Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean.
Jedeonec harturic beraz hamar guiçon bere sehietaric, eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala. Bainan bere aitaren etchecoen eta hiri hartaco guiçonen beldurrez, etzuen egunaz eguin nahi içan, bainan gabaz eguin cituen oro.
Goicean jaiqui cirenean haren hirico guiçonac, ikusi çuten Baalen aldarea xehacatua, lucua ebaquia, eta bigarren cecena eçarria orduan eguina cen aldarearen gainean.
Eta elkarri erran çuten: Norc eguin du hori? Eta lanaren eguilearen bilha çabilçalaric, errana içan cen: Jedeonec, Joasen semeac eguin ditu horiec oro.
Hunec ihardetsi cioeten: Ala çuec çarete Baalen asperçaile, harençat guducatzeco? Haren etsai dena hil bedi bihar goiça arguitu gabe. Baal Jainco bada, bere aldarea hautsi dioenaz bera asper bedi.
Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel.
Eta berriz erran cioen Jaincoari: Çure hasarrea ez bedi jauz ene contra, baldin oraino behin froga bat eguiten badut, ile hunen gainean galdatuz berce eçagutzari bat. Othoizten çaitut ile hau bakarric içan dadien idor, eta lur gucia ihinça darioela.