Juie baten egunetan, juieac buruçagui cirelaric, gosete bat guerthatu cen lurrera. Eta guiçon bat goan cen Bethlehem Judacotic, Moab-herrira arrotz, bere emaztearequin eta bi haurrequin.
Bera deitzen cen Elimelec, eta emaztea Noemi; eta bi semeac, bat Mahalon eta bercea Quelion. Ephratarrac ciren Bethlehem Judacoac. Eta Moab-herrian sarthuric, han egoten ciren.
Eta jaiqui cen bere herrialdera goateco bere bi erreinequin, Moab-herritic; aditu çuen ecic Jaunac beguitharte eguin cioela bere populuari, eta jatecoa eman.
Itzul çaizte, ene haurrac, eta çoazte: ecen jadanic adinac azpian naduca, ez naiz ezconçaco lokarriaz gai; gaur amatzen ahal baninz ere, eta bi semez erditzen,
Baldin hequien beguira egon nahi bacindute, hequiec handitu eta morroindu arteo, berriz ezcondu baino lehen xahartto eguin cintezquete. Ez holacoric, othoi, ene haurrac, ecen çuen atsecabeac eneac baino guehiago nau hestutzen: Jaunaren escua ene contra ilkia da.
Cein lurrec hartuco baitzaitu hilcen çarenean, hartan hilen naiz ni ere, hartan içanen da ene hobia. Edocein gaitzez jo beneça Jaunac, eta eguin beçat guehiago oraino, baldin deusec-ere, herioaz landan, berezten banau çu ganic.
Noemic ikusiric beraz gogo sendo batequin hartu çuela harequin goateco asmua, etzuen nahi içan ceiher jarri, ez-eta guehiago aiphatu bere herritarretara bihurceaz.
Bideari batean eman ciren eta ethorri Bethlehemera. Hirira sarthu cirenean, berriac laster jo çuen orotara; eta emaztequiec erraten çuten: Hau da behialaco Noemi.
Noemic erran cioeten: Ez beneçaçue deith Noemi (erran nahi da ederra), bainan deith neçaçue Mara (erran nahi da uherra), ceren uherdura handiz bethe bainau Ahalorotacoac.
Horreletan ethorri cen Noemi bere erromeriaco lurretic, bere erreina Erruth Moabitarrarequin; eta Bethlehemera bihurtu cen garagarraren ephaiten hasiac cirenean.