Booz goan cen beraz hirico athera eta han jarri cen. Eta iragaiten ikusi çuenean aitzinean aiphatu den ahaidea, bere icenaz deitzen çuelaric, erran cioen: Çaude aphur bat, eta jar çaite hemen. Hau aldaratu cen eta jarri.
Nahi içan çaitut hortaz jaquinsun eguin eta çuri erran hemen jarriac diren gucien eta ene herritarretaco çaharren aitzinean. Baldin goçatu nahi baduçu ahaidetasuneco çucenez, eros çaçu eta goça; bainan hori ez bada çure gogara, minça çaite, jaquin deçadan cer dudan eguiteco; ecen ez da ahaideric, baicic-ere çu lehembicico çarena eta ni bigarren naicena. Hunec ihardetsi çuen: Nic erosico dut landa.
Boocec erran cioen: Noemiren escutic landa erosi duqueçunean, ezconçaz beharco ere duçu hartu Erruth Moabitarra, hil denaren emazte içatua, çure ahaidearen icena biciarazteco haren primançan.
Hunec ihardetsi çuen: Uzten dut ahaidetasuneco çucena, ecen ez dut galdu behar ene familiaco leinua. Çu balia çaiteci ene çucen bereciaz, ceinetaz gogo onez biluzten naicela aithorra ematen baitut.
Bada, hau cen Israelen aztura çaharra ahaideen arteco, non batac berceari ematen cioenean bere çucena, emaitza ona içatecotzat, emaileac kencen çuen bere oinetacoa, eta bere ahaideari ematen cioen: hori cen, Israelen, emaitzaren lekucotasuna.
Eta ezconçaz harcen dudala Erruth Moabitarra, Mahalonen emaztea, haren icena biciaraz deçadan haren primançan, eta haren deithura gal ez dadien haren familiatic, anaietaric eta populutic. Çuec, diot, gauça horren lekuco çarete.
Eta hango emaztequiec Noemiri erraten cioten: Benedica bedi Jauna, ceinac ez baitu jasan gal cedin çure familiaco ondorea, eta çure icena deithua etzedin Israelen,
Içan deçaçunçat norc consola çure anima eta norc haz çure çaharcea: ecen çure erreina maite çaituena ganic sorthu da seme bat; eta hainitzez hobe da çuretzat ecenez çazpi seme bacintu.
Hauçoco emaztequiec berriz, bozten cirelaric, erraten çuten: Noemiri sorthu çaio seme bat. Deithu çuten Obed. Hura içan da Isairen aita, eta Isai Dabidena.