Handic hilabethe baten buruan beçala, guerthatu cen, Naas Amontarra igan cela, eta guerlan abiatu cela Jabes Galaaden contra. Eta Jabestar guciec erran cioten Naasi: Batasunera har gaitzatzu eta cerbitzatuco çaitugu.
Jabesco çaharrec erran cioten: Emagutzu çazpi egun, mandatarien igorceco Israelgo bazter orotara; eta gure atde atheraco denic ez bada içaten, ilkico gare çure gana.
Berriquetariac ethorri ciren beraz Gabaara, Saulen hirira, eta solas horiec erran cituzten populuaren aitzinean. Eta populu gucia oihuz eta marrascaz hasi cen.
Eta hara Saul non landatic heldu cen bere idien ondotic, eta erran çuen: Cer du populu horrec nigar eguiteco? eta erran ciozcaten Jabesco guiçonen solasac.
Bere bi idiac harturic puscacatu cituen, eta berri-ekarleequin igorri cituen Israelgo bazter orotara, cioelaric: Nor-ere ilkico eta Sauli eta Samueli jarraiquico ez baita, horrelaxe eguina içanen çaiote haren idiei. Jaunaren beldurra sarthu cen beraz populuan, eta oro atheratu ciren guiçon bakar bat beçala.
Eta ethorri ciren berriquetariei erran çuten: Hunela erranen dioçuete Jabes Galaaden diren guiçonei: Bihar iguzquia berotuco denean içanen da çuen librança. Berri hori eraman cioeten Jabestarrei, ceinac bozcariotan sarthu baitziren.
Eta populu gucia Galgalara goan cen; han Saul erregue eguin çuten Jaunaren aitzinean Galpalan, eta han baquezco bitimac imolatu cituzten Jaunaren aitzinean. Eta han Saulec eta Israelgo guiçon guciec erabili cituzten bozcalencia handiac.