Bada, Samuelec erran cioen Israel guciari: Huna non ençun dudan çuen boça, erran içan daroztatzuen gucien arabera, eta erregue bat eçarri dut çuen gainean.
Eta orai erregue dabila çuen aitzinean. Ni berriz, çahartu eta çuritu naiz: bada ene semeac çuen bardinera jautsiac dira: nola ene haurtasunetic egungo eguna arteo çuen aitzinean egotu bainaiz, huna non naicen orai ere.
Samuelec erran cioeten: Lekuco da Jauna çuen eta ene artean, eta haren Cristo lekuco da egun, deusere ez duçuela atzeman ene escuan. Eta ihardetsi çuten: Lekuco da.
Nola Jacob sarthu cen Eguiptoan eta çuen aitec Jauna ganat deihadar eguin çuten; eta nola Jaunac igorri cituen Moise eta Aaron; nola atheratu cituen çuen aitac Eguiptotic, eta jarri leku huntan.
Ahanci çuten beren Jainco Jauna, eta harec eman cituen Sisararen, Hasorgo armadaco buruçaguiaren escuetara, eta Filistindarren escuetara, eta Moabeco erregueren escuetara, eta guducatu ciren hequien contra.
Bainan guero deihadar eguin çuten Jauna gana, eta erran çuten: Bekatu eguin dugu, Jauna utziz eta Baal eta Astaroth cerbitzatuz; orai beraz athera gaitzatzu gure etsaien escutic, eta çu cerbitzaturen çaitugu.
Bada ikusiric Naas, Amonen semeen erregue çuen contra ethorri cela, erran darotaçue: Ez, bainan erregue batec manatuco gaitu; gure Jainco Jauna erreguinatzen cen arren çuen gainean.
Baldin Jaunaren beldur içaten baçarete, cerbitzatzen baduçue, ençuten baduçue haren hitza, eta samurrarazten ez baduçue Jaunaren ahoa, içanen çarete ongui, çuec eta çuei manatzen duen erreguea, çuen Jainco Jaunari jarraiquiz.
Bainan ez baduçue ençuten Jaunaren hitza, eta bihurrira erakarcen baditutzue haren solasac, Jaunaren escua jarrico da çuen gainean, çuen aiten gainean içatu den beçala.
Ez othe da orai ogui bilceco aroa? Bada, dei eguinen diot Jaunari, eta emanen ditu ihurçuriac eta uriac, eta jaquinen eta ikusico duçue, cein gaizqui handia eguin duçuen Jaunaren aitzinean, erregue bat buruçagui galdatuz.
Populu gucia Jaunaren eta Samuelen beldur handi içatu cen, eta oroc Samueli erran cioten: Çure cerbitzariençat othoitz eguioçu çure Jainco Jaunari, hil ez gaitecen, ecen gure bekatu gucien gainera gaizqui eguin dugu erregue bat guretzat galdatuz.
Samuelec ordean populuari erran cioen: Ez ici; gaizqui hori gucia eguin duçue; halere ez ihes eguin Jaunari, bainan Jauna çuen bihotz guciaz cerbitza çaçue.
Jaunarençat beldur içan çaitezte beraz, eta cerbitza çaçue cintasunean eta çuen bihotz guciz; ecen ikusi ditutzue çuen gainean eguin dituen sendagaila espantagarriac.