Saulec hirur mila guiçon hautatu cituen Israeldic, eta bi mila ciren Saulequin Macmasen, Bethelgo mendian, eta mila Jonathasequin Gabaa Benjamingoan: gaineraco populua igorri çuen, cein bere olhara.
Eta Israel guciac aditu çuen hunelaco omena: Saulec jo du Filistindarren guardia. Eta Israel alchatu cen Filistindarren contra. Populu guciac beraz Galgalan oihu eguin çuen Saulen ondotic.
Filistindarrac bildu içan ciren Israelen contra gudu emateco, hogoi eta hamar mila orga-laster, sei mila çaldizco, eta gaineraco jende xehea, itsas-bazterrean legarra beçain usu. Igan ciren eta Macmasen campatu, Bethabenen iguzqui-haice alderat.
Israeldarrec beren buruac ikusi cituztenean hestutuac, (ecen populua lotsatua cen), gorde ciren cilhoquetan eta gordegailuetan, guerendetan ere eta har-cilho eta urteguietan.
Bada, Hebrearrec Jordanea iragan çuten Gadeco eta Galaadco lurretan. Eta Saul Galgalan celaric oraino, hari jarraiquitzen cen populu gucia ikaran jarri cen.
Samuelec erran cioen: Cer eguin duçu? Saulec ihardetsi çuen: Nola ikusi baitut populua ene ganic barraiatzen cela; eta etzinela, egun berecien arabera, aguertu; eta Filistindarrac Macmasera bilduac cirela,
Erran içan dut: Filistindarrec ene gana jautsico dira Galgalara, eta ez dut oraino jabaldu Jaunaren beguithartea. Premiac borchaturic esqueini dut holocausta.
Bainan çure erreinuac ez du guehiago iraunen. Jaunac bere gogoaren araberaco guiçon bat bilhatu du; eta Jaunac manatu dio içan dadien haren populuaren gaineco buruçagui, ceren ez dituçun Jaunac manatuac beguiratu.
Bada, Samuel jaiqui cen, eta Galelatic igan cen Gabaa Benjamingora. Eta gaineraco populua igan cen Saulen ondotic guerla ematen ciren populuaren bidera, Galgalatic ethorriz Gabaara, Benjamingo mendian. Saulec kondatu çuen populua, eta harequin kausitu ciren sei ehun guiçonen ingurua.
Eta guduco eguna ethorri cenean, ez ezpata bat, ez lança bat etzen kausitu Saulequin eta Jonathasequin cen populu guciaren escuan, Saulez eta Jonathas haren semeaz landan.