Hargatic Jonathasec eraunci çuen soinean çuen athorra eta Dabidi eman cioen, eta bere berce soinecoac ere bai, bere ezpata eta arrambelaraino, eta guerrico uhaleraino.
Dabid halaber, norat-nahi igor ceçan Saulec, orotara atheratzen cen, eta umoqui cerabilan. Saulec eçarri çuen guerlaco guiçon batzuen buruan, eta ongui ikusia cen populu guciaz, eta guciz Saulen cerbitzariez.
Bainan Saul samurtu cen hainitz, eta solas hori desgogaran içatu cen haren beguietan. Eta erran çuen: Dabidi eman diozcate hamar mila, eta niri eman darozquidate mila; cer du orai escas erreguetasuna bera baicic?
Bada, biharamunean Jaincoaren izpiritu gaixtoac hartu çuen Saul, eta profetisatzen çuen bere etchearen erdian, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen, egun oroz beçala. Saulec lança escuan çaducan,
Eta Saulec erran cioen Dabidi: Huna Merob, ene alaba çaharrena; hau emanen darotzut emaztetzat; bakarric, içan çaiteci bihozdun, eta guduca çaite Jaunaren guerletan. Bainan Saulec bere gogoarequin eguiten çuen: Ene escua ez bedi jauts horren gainera, bainan bai Filistindarrena.
Saulec erran çuen: Micol emanen diot, içan dadien horren galgarri, eta Filistindarren escua içan dadien horren gainean. Eta Dabidi erran cioen Saulec: Egun ene suhi içanen çare bi gaucetan.
Saulen cerbitzariec solas horiec oro ekarri cituzten Dabiden beharrietara. Eta Dabidec ihardetsi çuen: Erregueren suhi içatea guti dela iduritzen othe çaitzue? Ni guiçon bat naiz beharra eta ttipia.
Eta Saulec erran çuen: Hunela minça çaizte Dabidi: Erreguec ez du ezcontari beharric, baicic-ere nahi ditu Filistindarren ehun buztan-moco, erregueren etsaiez aspercunde eguina içan dadiençat. Bada, Saulec gogoan cerabilcan Dabid arthiquitzea Filistindarren escuetara.
Eta handic egun gutiric barnean, Dabid jaiqui cen eta goan berepeco cituen guiçonequin. Hil cituen berrehun guiçon Filistindarretaric; ekarri cituen hequien buztan-mocoac eta erregueri kondatu, haren suhi içateco. Hargatic Saulec emaztetzat eman cioen Micol bere alaba.
Eta Filistindarren aitzindariac atheratu ciren; bainan ilkitzen hasi cirenetic, Dabid umoquiago cerabilan Saulen cerbitzari guciac baino, eta haren icena ospe handitan jarri cen.