Bada, Dabidec Erramathan den Nayothetic ihes eguin çuen, eta goanic minçatu cen Jonathasen aitzinean: Cer eguin dut? cer da ene gaizquia, eta cer hoben dut çure aitaren alderat, hura ene biciaren ondotic ibilceco?
Jonathasec erran cioen: Urrun hortaric, etzare hilen; ecen ene aitac ez du deusere eguinen, ez handiric, ez ttipiric, niri lehenic aiphatu gabe. Ene aitac gauça hori bakarra gorde othe darot bada? ez, ez da holacoric içanen.
Eta berriz Dabidi cin eguin cioen. Eta Dabidec erran çuen: Çure aitac segurqui badaqui çure beguien aitzinean gracia aurkitu dudala, eta erran duque: Jonathasec ez beça hori jaquin, atsecabetan jar ez dadiençat. Eta guehiago dena, Jaunaz eta ene arimaz (hala erran deçadan), ni eta heriotzea urhats batec berezten gaitu.
Dabidec erran cioen Jonathasi: Huna bihar dela hilabethearen lehena, eta ni, azturaren arabera, erregueren aldean jarcen ohi naiz jateco; utz neçaçu beraz landetan gordetzera hirugarren eguneco arratsa arteo.
Eta çure aitac beguiraturic bilhatzen banau, ihardetsico dioçu: Dabidec othoiztu nau utz neçan laster batez goatera Bethlehemgo bere hirira, ceren haren leinutar guciec han baitituzte ospe handitaco sacrificioac.
Har çaçu beraz çure cerbitzariaz urricalpen hau, ceren nahi içan baituçu nic, çure cerbitzariac, çurequin eguin neçan Jaunaren batasuna. Bainan gaizqui cerbait ene baithan balin bada, ceronec hil neçaçu, eta çure aitaren aitzinera ez beneçaçu sarraraz.
Jonathasec erran cioen: Urrun hori çu ganic; ecen ez daiteque guertha, baldin garbiqui eçagutzen badut ene aitaren aihercundea gaindiraino eguina dela, ez darotzudala erranen.
Jonathasec erran cioen Dabidi: Israelgo Jainco Jauna, bihar edo etzi jaquin ahal badeçat ene aitaren erabaquia, eta baldin cerbait onic balin bada Dabidençat, eta ez badiot berehala norbait igorcen, eta jaquinsun ez badut eguiten,
Jaunac Jonathasi hau eguin beço eta hura gainetic. Bainan baldin ene aitaren aihercundeac irauten badu çure contra, helduco dut çure beharria, eta utzico çaitut goatera baquean, eta Jauna bedi çurequin, ene aitarequin içatu den beçala.
Ez beçaçu ene etchearen gainetic ken çure urricalpena bethi guciraino, Jaunac errotic jauçaraci dituqueenean Dabiden etsai guciac, cein bere aldian lurretic: Jaunac ken beça Jonathas bere etchetic, eta aspercunde athera beça Dabiden etsaietaric.
Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare.
Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen.
Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera?
Eta erran darot: Utz neçaçu ceren ospe handitaco sacrificio bat hirian bada, ene anaietaric batec deithu nau: orai beraz gracia aurkitu badut çure beguien aitzinean, goanen naiz berehala eta ikusico ditut ene anaiac. Aria hortaz ez da ethorri erregueren mahainera.
Bada Saul hasarretu cen Jonathasen contra, eta erran cioen: Guiçonari bere lotzen den emaztequiaren semea, ez othe daquit maite ducala Isairen semea hire ahalquetan eta hire ama laidagarriaren ahalquetara?
Ecen Isairen semea lurraren gainean bicico den egun oroz, ez haiz segurean içanen ez hi, eta ez hire erreinua ere. Hargatic orai berean igorrac haren bilha, eta erakar darotac, ecic herioaren Seme duc hura.
Jonathas mahainetic xutitu cen beraz hasarrearen hasarrez, eta jan gabe egotu cen hilabethearen bigarren egunean. Ecen damu-min hartu çuen Dabiden gainean, bere aitac ahalquea eman baitzioen.
Eta erran cioen bere muthilari: Habil eta ekarzquitzadac nic igorcen ditudan gueciac. Eta muthicoa lasterca goan ondoan, berce gueci bat igorri çuen muthicoa baino urrunago.
Eta Jonathasec muthicoari guibeletic berriz oihu eguin çaroen, cioelaric Higui hadi laster, ez trica. Muthicoac beraz bildu cituen Jonathasen guciac eta ekarri ciozcan bere nausiari;
Jonathasec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz baquean; bethe bedi biec Jaunaren icenean cin eguin duguna, erraten guinduelaric: Jauna içan bedi çure eta ene artean, çure ondocoen eta ene ondocoen artean bethi guciraino.