Aquimelec apheçari ihardetsi çaroen Dabidec: Erreguec eman içan darot manu bat, eta erran darot: Nihorc ez beça jaquin certara igorria çaren nitaz eta nolaco manamenduac eman darozquitzudan ecic-eta ene guiçonac meçutuac ditut halaco eta hulaco lekura.
Dabidec ihardetsi cioen apheçari eta erran: Eguiazqui emaztequiez denaz ber, beguiratzen gare atzotic eta herenegundic, atheratu garenetic, eta guiçonen puscac xahu ciren; bada, bide hori lohitua da, bainan egun xahutua içanen da pusquez den becembatean.
Eta Dabidec Aquimelequi erran cioen: Balin bacindu hor çure escupean lança edo ezpata bat? ceren ene ezpata eta harmac ez ditut enequin ekarri, alabainan erregueren manuac premia çuen.
Apheçac ihardetsi cioen: Tirrimintineco haranean hil cinduen Filistindar Goliathen ezpata huna non dela; capa batean inguratua da ephodoaren guibelean; hau nahi baduçu hartu, har çaçu hemen ez da alabainan hortaz berceric. Eta Dabidec erran çuen: Ez da berce bat hori beçalacoric, indaçu hori.
Eta Aquisen cerbitzariec ikusi çutenean Dabid, erran cioten Aquisi: Ez othe da hori Dabid, lurreco erregue? ez othe cioten horri dançatuz cantatzen: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila?