Saulec harturic beraz hirur mila guiçon Israel gucian hautatuac, goan cen Dabiden eta haren lagunen bilhatzera, nahiz harcadi gaitzenetan, basahuncençat baicic ibilquiçun ez direnetan.
Eta ethorri cen bidean kausitzen diren ardi-hespil batzuetara: eta han bacen cilhoca bat, ceinetan Saul sarthu baitzen bere eguin-beharretara. Bada Dabid eta bere lagunac cilho haren barnean gordeac çauden.
Eta erran cioeten bere lagunei: Jaunac beguira neçala eguitetic ene nausiari, Jaunaren cristori horrelacoric, eçarcetic hunen gainean ene escua, ceren Jaunaren cristo baita.
Huna non egun çure beguiz ikusi duçun Jaunac ene escuetara eman çaituela harpean; eta çure hilcea gogoratu çait; bainan guphidetsi çaitu ene beguiac; ecic erran dut: Ez dut escua hedatuco ene nausiaren gainera, ceren Jaunaren cristo baita.
Eta hobequi, ene aita, ikusaçu eta eçagutaçu çure caparen izquina ene escuan; ecic mozten nuenean çure capaco hegala, ez dut nahi içan ene escua çure gainera hedatu. Beguira çaçu eta ikus etzela ene baithan ez gaizquia, ez tzarqueria, ez-eta çure alderaco bekatua; çuc ordean ene biciari celatac hedatzen diozcatzu, hura niri kendu nahiz.
Bainan Dabidec Sauli iharduquitzen ciozcan solas horiec akabatu cituenean, Saulec erran çuen: Ez othe da hau, ene Seme Dabid, çure minçoa? Eta Saul hasi cen marrascaz eta nigarrez;