Orduan Saulec erran cioen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta jo neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta hil neçaten nitaz trufa eguinez. Eta ezcutariac etzuen nahi içatu, ecic laztura gaitzac harritua cen; hargatic Saulec hartu çuen ezpata, eta bere burua gainera arthiqui çuen.
Bada, haranaz haindian eta Jordanearen berce aldean ciren Israeldarrec ikusi çutenean Israelgo guiçonec iheseguin çutela, Saul hil cela eta haren semeac ere, utzi cituzten beren hiriac eta ihesari eman ciren; eta Filistindarrac ethorri ciren, eta han eguin çuten beren egoitza.
Sauli burua moztu cioten eta bere harmetaric biluci çuten; eta igorri çuten Filistindarren lurrera inguruan, berriaren ematera jaincordeen temploan eta populuetan.
Bihotz guehienic çutenac oro jaiqui ciren, bidean ibili ciren gau gucia eta hartu cituzten Saulen gorphutza eta haren semeenac Bethsango harrasitic; ethorri ciren Jabes Galaadera, eta han erre cituzten.