Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten». Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua.
Haranaz eta Jordanez handik ziren israeldarrek, beren gudarostea ihesi zihoala eta Saul eta beronen semeak hilak zirela entzutean, hiriak utzi eta ihes egin zuten. Filistearrak etorri eta hiri haietan jarri ziren bizitzen.
jaiki ziren gizonik indartsuenak eta, gau guztian ibili ondoren, eraitsi egin zituzten Saulen eta honen semeen gorpuak Bet-Xango harresietatik. Jabexera itzuli eta erre egin zituzten bertan.