Bada, orduco egunetan guerthatu cen Filistindarrac bildu cirela guerlara. Israel guducatzera ilki cen Filistindarren bidera eta campatu cen Lagunça-harrin. Eta Filistindarrac Aphequera ethorri ciren,
Eta armada lerrotan eçarri çuten Israelen contra. Bainan gudua hasi ondoan Israelec ihes eguin cioten Filistindarrei, eta bazterretan hor-hemenca hilac içan ciren gudu hartan lau mina guiçonen ingurutsua.
Populua itzuli cen campetara, eta Israelgo çaharrenec erran çuten: Certaco Jaunac jo gaitu egun Filistindarren aitzinean? Jaunaren batasuneco arka Silotic gutara ekar deçagun, eta gure erdira ethor bedi, athera gaitzan gure etsaien escuetaric.
Populuac igorri çuen beraz Silora, eta handic ekarri çuten armadetaco Jaun, querubinen gainean jarria dagoenaren batasuneco arka; eta Heliren bi semeac, Ophni eta Phinees, ciren Jaincoaren batasuneco arkarequin.
Filistindarrec oihu hori aditu çuten, eta erran çuten: Cer da oihu handi hori Hebrearren campetan? Eta eçagutu çuten Jaunaren arka ethorri cela campetara.
Filistindarrac guducatu ciren beraz. Israel sarrasquitua içan cen, eta bakotchac bere olhara ihes eguin çuen; eta sarrasqui gaitza eguina içan cen; hogoi eta hamar mila oinezcoc Israeldic lurra jo çuten.
Eta guiçon hori ethorri cenean, Heli bere alkian jarria çagoen bideco aldera beguira. Ecen haren bihotza Jaincoaren arkarençat ikaran çagoen. Bada, sarthu cen ondoan, guiçonac hiriari eman cioen berria, eta hiri gucia marrasquetan jarri cen.
Helic aditu cituen heigora hequiec, eta erran çuen: Cer da harramanz hortaco deihadarra? Eta Benjamintarra berehala ethorri citzaioen eta berria ekarri cioen Heliri.
Benjamintarrac erran cioen: Ni naiz gudutic ethorri naicena eta ni naiz egun armadatic itzuri naicena. Helic erran cioen: Cer guerthatu da egun, ene semea?
Berri-ekarleac ihardetsi cioen: Israelec ihes eguin du Filistindarraren aitzinean, eta galce gogorra eguin da populuan: berçalde çure bi semeac ere, Ophni eta Phinees, hil dira; eta Jaincoaren arka hartua da.
Eta Jaincoaren arka aphaitu çuenean, Heli alkitic erori cen guibelerat atheari buruz, eta burfuinac leherturic, hil içan cen; çaharra cen ecic eta adin handitan, eta Israel juiatu içan çuen berrogoi urthez.
Bada, haren erreina, Phineesen emaztea, içorra cen eta erditzeco heinsutan; eta adituric Jaincoaren arka hartua celaco berria, eta aitaguinarreba eta senharra hilac cituela, gurthu cen eta erdi; ecen erditzeco minac jauci citzaizcon.
Eta icena eman cioen Icabod bere semeari, cioelaric: Bere aitaguinarreba gatic eta senharraren gatic bercetaratu da Israelen ospea, ceren hartua baita Jaincoaren arka.