Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan.
Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco.
Eguiptotic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo eguin içan dituzten eguitate gucien arabera, nola utzi bainaute eta Jainco arrotzac cerbitzatu baitituzte, hala eguiten darotzute çuri ere.
Eta erran cioten: Hau içanen da çuei manatuco duen erreguearen çucena: Hartuco ditu çuen semeac eta orga-lasterretan eçarrico ditu, eta çaldizco eguinen ditu eta bere orga-lasterraren aitzinean ibilaracico ditu;
Eçarrico ditu batzu mila guiçonen buruco, berceac ehun guiçonen; batzu bere lurren lanceco, berceac uzten bilceco; berce batzu bere harmen eta orga-lasterren eguiteco.
Eta egun hartan dei eguinen duçue ceronec hautatu duçuen çuen erreguearen contra, eta Jaunac etzaituztete orduan ençunen, ceren ceronec galdatu duçuen erregue.
Jaunac ordean Samueli erran cioen: Ençun çaçu horien solasa, eta erregue bat gainean eçar çoçute. Eta Samuelec Israelgo guiçonei erran cioeten: Cein bere hirira goan bedi.