Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic.
Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan,
Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.
Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean.
Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.
Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.
Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran.
Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue.
Oraico oren huntan berean, bihar çure gana igorrico dut guiçon bat Benjamingo lurretic, eta hura buruçagui gançutuco duçu Israelgo ene populuaren gainean; eta ene populua atheratuco du Filistindarren escutic; ceren beguiratu baitiot ene populuari, ecic haren oihua heldu içan da ene gana.
Eta Samuelec erran cioen Sauli: Ni naiz ikuslea; ene aitzinean igan çaite leku gorara, egun jan deçaçun enequin, eta bihar goicean utzico çaitut; eta bihotzean ditutzun guciac erranen darozquitzut.
Eta herenegun galdu ditutzun astoez ez içan grinaric, ceren atzemanac baitira Eta norençat içanen dira Israelen diren hoberen guciac? ez othe dira çuretzat eta çure aitaren etche guciarençat?
Bainan Saulec ihardetsi cioen: Ez othe naiz Jentiniren semea, Israelen leinu ttipienetic? eta ene ahaidegoa ez othe da Benjaminen leinuco familia gucietan azquena? certaco beraz iharduqui darotaçu solas hori?
Samuelec harturic Saul eta bere muthila, sarraraci cituen barazcarico salhara, eta lekua eman cioeten comitatuac cirenen buru-buruan; ecen baciren hogoi eta hamar bat guiçonen ingurua.
Jateco xuxençaileac beraz hartu çuen sorbalda bat eta Saulen aitzinean eçarri çuen. Eta Samuelec erran cioen: Horra cer guelditu den, eçar çaçu aitzinean eta jan çaçu, ceren berariaz çuretzat beguiratua içan baita, populua deithu dudanean. Saulec egun hartan Samuelequin jan çuen.
Goicean jaiqui cirenean, arguitzen hari çuen, eta Samuelec Saul deithu çuen salhan, cioelaric: Jaiqui çaite, eta goatera utzico çaitut. Saul jaiqui cen, eta biac ilki ciren, erran nahi da hura eta Samuel,