1. Baldin batzuen artean makur bat atheratu bada eta juieei buruz goan badira: cein-ere ikusi baituquete çucembidean, hari emanen diote irabaci; cein-ere impioquerian, eta hura impiotzat condenatuco dute.
2. Bainan hobendunac çaharoaz mereci duela ikusten badute, lurrean etzanaracico dute eta çafraracico. Bekatua nolaco, çafraldia halaco içanen da:
3. Halaco moldez bizquitartean non çafrac ez baitira berrogoietan iraganen; çure anaia ez dadiençat goan çure aitzinean itsusqui phorrocaturic.
4. Ez dioçu ahoa lothuco larrainean çure bihiac tapicatzen dituen idiari
5. Bi anaia elkarrequin bici içan badira, eta bat hil haurric gabe, cenduaren emaztea ez da bercerequin ezconduco, baicic-ere bere senhar cenaren anaiarequin, ceinac hartuco baitu eta bere anaiari ondocoac emanen;
6. Eta emazte harenganicaco seme çaharrena deithuco du bere anaiaren icenaz, haren icena ez dadien gal Israeldic.
7. Bainan anaiaren emaztea, legueaz çor çaioena, ez badu hartu nahi, hirico athera eguinen du emaztequiac, eta çaharrei buruz goanen da, eta erranen diote: Ene guiçonaren anaiac ez du bere anaiaren icena eraiqui nahi Israelen eta ez nau hartu nahi emaztetzat.
8. Eta berehala hurbilaracico dute, eta galdeac eguinen diozcate. Ihardesten badu: Ez dut emaztetzat hartu nahi,
9. Emaztequia hurbilduco çaio çaharren aitzinean, kenduco dio oinetacoa çangotic, eta thu eguinen dio beguithartera, eta erranen dio: Hola eguinen çaio bere anaiaren etchea eraiqui nahi ez duenari.
10. Eta haren etchearen icena Israelen içanen da Ointhustuaren etchea.
11. Bi guiçonec elkarren artean makur bat içaten badute, eta bat berceari liscarcen abiatzen baçaio, eta bercearen emazteac bere senharra atheratu nahiz hazcarragoaren aztaparretaric, eta escua ematen badu, eta ahalquesun diren lekuetaric lotzen bada,
12. Moztuco dioçu escua, eta etzare haren urricariz hautsico.
13. Ez dituçu xacaxtan phisu desbardinac içanen, bata handiagoa eta bercea ttipiagoa;
14. Eta çure etchean ez dira içanen bi gaitzeru, handiagoa eta ttipiagoa.
15. Phisu bat içanen duçu çucena eta eguiazcoa, eta gaitzeru bat bardina eta eguiazcoa, lucez bici çaitecençat çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean.
16. Ecen çure Jainco Jaunac gaitzets du holacoric eguinen duena, eta gaitzirizcotan daduca çucembide ez den gucia.
18. Nola atheratu çarotzun, eta nola hil cituen çure armadaco azquenac, ceinac akiduraz jarriac baitzauden, goseac eta nekeac ehoa cinelaric, eta etzen Jaincoaren beldur içatu.
19. Beraz çure Jainco Jaunac phausua eman darotzuqueenean, eta çuri azpicotu darozquitzuqueenean jendaia guciac inguruan, aguindu darotzun lurrean, Amalequen icena ceru-petic eceztatuco duçu. Berautzu ahanz daquiçun.
1. Çure Jainco Jaunac goçatzeco ematera dihoaquiçun lurrera sarthuco çarenean, eta hartuz jabetu çaitequeenean, eta han eguin duqueçunean çure egoitza,
2. Hartuco dituçu çure fruitu gucietaco picainac, sasqui batean eçarrico dituçu, eta goanen çare çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura, haren icena han deithua içateco.
3. Eta orduan içanen den apheçari hurbilduco çare, eta erranen dioçu: Aithor dut egun çure Jainco Jaunaren aitzinean sarthu naicela gure arbasoei cin eguinez emanen çarocula aguindu cioeten lurrean.
4. Eta apheçac sasquia çure escuetaric hartuz, eçarrico du çure Jainco Jaunaren aldarearen aitzinean.
5. Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: Siriarra goan cen ene aitaren ondotic, ceina jautsi baitzen Eguiptora, eta han arrotz ibili hainitz jende gutirequin; eta berhatu cen populu handi, hazcar eta nihonereco oste bat eguiten çuela.
6. Eta Eguiptoarrec atsecabe eman eta jaçarri çarocuten, lan gogorrenac gainera emanez.
7. Eta deihadar eguin guinaroen gure arbasoen Jainco Jaunari, seinac ençun baiquintuen, eta itsusi cituen gure atsecabea, nekeac eta hestura,
8. Eta bere escu hazcar eta beso çabalaz Eguiptotic atheratu guintuen laztura gaitzaren, ikuscari eta sendagaila handien erdian;
9. Eta sarraraci gaitu leku hunetan, eta eman darocu esnea eta eztia darioen lurra.
10. Horren gatic escaincen ditut orai Jaunac eman darotan lurreco fruituen picainac. Eta hequiec utzico ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta çure Jainco Jauna adoraturic,
11. Bozcariotan onthurunçatuco çarete, çu, eta çure etche gucia, eta lebitarra, eta çurequin den arrotza, çure Jainco Jaunac eman içan darozquitzun ontasun gucien erdian.
12. Bethe duqueçunean çure fruitu gucien hamarrena, hamarrenen hirugarren urthean emanen ditutzu lebitarrari, arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, jan deçaten çure atheen barnean eta ase ditecen:
13. Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: kendu dut ene etchetic sainduetsia dena, eta eman diotet lebitarrari, eta arrotzari, eta umeçurçari eta alhargunari, çuc manatu içan darotaçun beçala; ez ditut bazterrerat utzi çure manuac, eta ez dut çure manamendua ahanci.
14. Hamarren hequietaric ez dut jan ene deithoreco orduan, ez ditut bereci edocein gauça lohitaco, ez dut hequietaric xahutu deithoreetan. Ethorcor içatu naiz ene Jainco Jaunaren hitzari, eta guciac eguin ditut çuc manatu beçala.
15. Beguira diçadaçu çure sainduteguitic eta ceruetaco çure egonleku goratic, eta benedica çaçu çure Israelgo populua eta eman içan darocuçun lurra, gure arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, esnea eta eztia darioen lurra.
16. Egun çure Jainco Jaunac manatzen darotzu bethe detzatzun haren manamendu eta erabaquiac, beguira detzatzun eta bethe çure bihotz oroz eta arima guciz.
17. Egun Jauna hautatu duçu, içan dadien çure Jaincoa, ibil çaitecen haren bidetan, çain detzatzun haren ceremonia, manamendu eta erabaquiac, eta ethordun içan çaitecen haren manuei.
18. Eta Jaunac egun hautatu çaitu içateco haren populu berecia, berac erran içan darotzun beçala, eta beguira detzatzun haren manamendu guciac;
19. Eta çu eçarceco, bere laudorio, icen eta ospetan eguin dituen jendaia guciac baino gorago, içan çaitecençat, erran darotzun beçala, çure Jainco Jaunaren populu saindua.
7. Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac. Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu:
8. Orduan erran dut: Huna non heldu naicen. Nitaz iscribatua da liburuaren buruan,
9. Çure nahia eguin behar dudala. Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian.
10. Çure çucentasuna eçagutaraci dut baldarna handian; huna non ez ditudan debecatuco ene ezpainac; Jauna, badaquiçu,
11. Ez dut ene bihotzean gorde çure çucentasuna; eçagutaraci ditut çure eguia eta çure ganicaco salbamendua. Çure urricalmendua eta çure eguia ez ditut gorde bilku handiari.
4. Naguiac du nahi eta ez nahi; languile direnac, berriz, gorituco dira.
5. Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da.
6. Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea.
1. Guertha cedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzén ereincetan gaindi: eta buruca idoquiten ari baitziraden haren discipuluac, eta iaten escuez bihituric.
3. Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén, Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?
4. Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean eta propositioneco oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciecén harequin ciradeney-ere: hetaric iatea Sacrificadorén baicen sori eztelaric.
5. Guero erraiten cerauen, Guiçonaren Semea iabe da Sabbathoaren-ere.
6. Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren escu escuyna cen eyhar.
7. Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat haren contra.
8. Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.
9. Erran ciecén bada Iesusec, Interrogaturen çaituztet gauça batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea?
10. Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa guiçonari, Hedeçac eure escua: eta harc eguin ceçan hala: eta senda cedin haren escua bercea beçain.
11. Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi.
12. Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ceçan Iaincoari othoitz eguiten ceraucala.
13. Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,
14. (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:
15. Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,
16. Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere içan cena)
17. Eta iautsiric hequin, gueldi cdin leku plano batetan, bere discipuluzco companiarequin, eta populu mulço handirequin Iudea gucitic, eta Ierusalemetic, eta Tyrco eta Sidongo itsas bazterretic, cein ethorri baitziraden hura ençun leçatençat, eta bere eritassunetaric senda litecençat:
18. Eta spiritu satsuéz tormentatzen ciradenac: eta senda citecen.
19. Eta populu gucia hura hunqui nahiz çabilan: ecen verthute harenganic ilkiten cen: eta sendatzen cituen guciac.
20. Orduan harc bere beguiac discipuluetarat altchaturic, erraiten çuen, Dohatsu çarete paubreác: ceren çuen baita Iaincoaren resumá.
21. Dohatsu çarete orain gosse çaretenoc: ceren asseren baitzarete. Dohatsu çarete orain nigarrez çaudetenoc: ceren irri eguinen baituçue.
22. Dohatsu içanen çarete, guiçonéc gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean, eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren Semearen causaz.
23. Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec.
24. Baina maledictione çuey abratsoy: ecen baduçue çuen consolationea.
25. Maledictione çuey betheac çaretenoy: ecen gosse içanen çarete. Maledictione çuey orain irriz çaudetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen duçue,