La Bible en un an

1. Horiez gueroztic, Asuero erregueac alchatu çuen Aman Amadathiren semea, ceina Agaguen odolecoa baitzen; eta haren jarlekua eçarri çuen bere azpian cituen aitzindari guciac baino gorago.
2. Eta jaureguico atheetan ciren erregueren cerbitzari guciec belhaunaz lurrerat eguiten eta Aman adoratzen çuten; ecen erreguec hala manatu çuen; Mardoqueoc bakarric etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen.
3. Jaureguico atheac çaincen cituzten erregueren muthilec Mardoqueori erran çaroten: Cergatic berceec beçala ez duçu beguiratzen erregueren manamendua?
4. Eta nola hori ascotan erran baitzaroten eta harec ez baitzuen nahi ençun, jaquinsun eguin çuten Aman, ikustea gatic hean bere hartan gogortuco cen Mardoqueo; hunec ecic erran çaroeten Juduetaric cela.
5. Amanec hori aditu çuenean eta froga eguin ondoan etzaroela Mardoqueoc belhauna lurreratzen eta etzuela adoratzen, sumindu cen gogorqui,
6. Eta ezdeusençat iduqui çuen bere escuac Mardoqueo bakarraren gainean ematea; ecic aditua cen judu jendaquitic cela; eta nahiago içan çuen galdu Asueroren erresuman ciren Juduen jendaqui gucia.
7. Lehembicico hilabethean (ceina deitzen baita nisan), Asueroren erreguetasuneco hamabigarren urthean, Amanen aitzinean uncira arthiquia içan cen hebraraz phur deitzen den çortea, jaquiteco hean cein egunez eta cein hilabethez behar othe cen heriotzetan eçarri Juduen jendaquia; eta atheratu cen hamabigarren hilabethea, adar deitzen dena.
8. Eta Amanec erran çaroen Asuero erregueari: Bada populu bat çure erresumaco herrialde orotan barraiatua, eta bat bercea ganic berecia, legue eta ceremonia berri batzuz cerbitzatzen dena, eta guehiago oraino, çure manamenduez erdeinu duena. Eta arras ongui badaquiçu çure erresumarençat ez dela on hura oçarcerat utz dadien.
9. Baldin çure gogaraco bada, mana çaçu gal dadien, eta çure kutchaçainei emanen diozcatet hamar mila talendu.
10. Erreguec bere erhitic atheratu çuen beraz cerbitzatzen ohi çuen erreztuna, eta eman çaroen Amani, Amadathiren semeari, Agaguen odolecoari, Juduen etsaiari,
11. Eta erran çaroen: Çurea içan bedi aguincen duçun dirua; populuaz eguiçu nahi duçuna.
12. Eta nisan deitzen den lehembicico hilabethean, hilabethe hartaco hamahirugarren egunean, deithuac içan ciren erregueren iscribauac; eta Amanec manatu beçala, Asuero erreguearen icenean iscribatua içan cen erregueren satrapa guciei, herrialdeetaco eta jendaia berecietaco juieei, beren minçaia berecietan, jendaia bakotchac iracur eta ençun ahal içan ceçançat; eta gutunac, erregueren erreztunaz joac,
13. Herrialde gucietara igorriac içan ciren erregueren lastercariequin, hil eta xahu cetzaten Juduac oro, ttipitic çaharrera, haurrac eta emaztequiac, egun bakar batez, erran nahi baita adar deitzen cen hilabethearen hamahirugarrenean, eta jabe citecen hequien ontasunez.
14. Eta hau cen gutunec çakartena, herrialde guciac jaquinsun eguin eta erran den eguneco abian eman citecençat.
15. Igorriac ciren lasterreguileac, higuitzen ciren erregueren manuaren bethetzera. Eta berehala erabaquia Susanen afixatua içan cen, erreguec eta Amanec barazcari handi bat çutelaric, eta hirian ciren Judu guciac nigarren erdian.
1. Mardoqueoc jaquin çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta çaku bat jaunci çuen, burua hautsez estalcen çuelaric; eta hirico plaçaren erdian deihadarca haritzen cen, erakutsiz bere bihotzeco atsecabea,
2. Eta jaureguico atheraino ethorriz marrascaca; ecic etzen haiçu erregueren ezcabatzera sarcea çakua jauncia çuenic.
3. Herrialde gucietan ere, hirietan eta berce lekuetan, ceinetara heldu içan baitzen erregueren manu odolezcoa, heiagora handiac, barurac, marrascac eta nigarrac ciren Juduen artean, eta hainitzec çakua eta hautsa cituzten ohetzat.
4. Bada Estherren nescatchac eta ebaquiac sarthu ciren eta eman çaroten berria. Hori aditzearequin, laztu cen. Aldagarri bat igorri çaroen Mardoqueori, jaunz ceçan çakua kenduric; bainan etzuen nahi içan.
5. Estherrec deithuric Athac ebaquia, erreguec cerbitzaritzat eman çaroena, Mardoqueoren gana goateaz manatu çuen eta haren ganic jaquiteaz certaco eguiten çuen hala.
6. Athac ilkiric goan cen Mardoqueo gana, ceina xutic baitzagoen hirico plaçan, jaureguico athe aitzinean.
7. Mardoqueoc jaquinsun eguin çuen guerthatu ciren guciez, nola Amanec aguindu çuen dirua erregueren kutchetara ekarcea Juduen heriotzearen ordain.
8. Eman çaroen halaber Susanen afixatua cen erabaquiaren copia bat, erakuts ceçon erreguinari eta erran ceçon goan çadien erregueren gana bere populuarençat othoiztera.
9. Guibelerat itzuliric, Athaquec Estherri ekarri çaroen Mardoqueoc erran cituen gucien berria.
10. Estherrec ihardetsi çaroen eta manatu çuen erran ceçon Mardoqueori:
11. Erregueren cerbitzari guciec eta haren azpico herrialde oroc badaquite, nahiz guiçona, nahiz emaztequia, deithua içan gabe sarthuco dena erregueren salha barnecoan, luçatzeric gabe berehala heriotzetan ematen dela, baldin erreguec urhe-çaharoa hedatzen ez badio barkatiartasuneco eçagutgailutzat, eta haletan bici ahal dadien. Ni beraz nola sarthuco ahal naiz erregueren gana, ez nauenaz gueroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun hautan?
12. Mardoqueoc aditu çuenean hori,
13. Estherri gaztiatu çaroen berriz, cioelaric: Ez deçaçula uste içan, Juduac oro galcen badira, çure bicia bakarric atheratuco duçula, ceren çaren erregueren etchean.
14. Ecen baldin orai ixilic egoten baçare, Juduac berce cerbait bidez salbatuac içanen dira; eta çu, eta çure aitaren etchea, galduco çarete. Eta norc daqui hean etzaren hortacotzat erreguinatasunera heldu içan, hunelaco orduan baliatzeco?
15. Estherrec berriz gaztiatu çaroen Mardoqueori:
16. Çoaz; bil çatzu Susanen aurkituco ditutzun Judu guciac, eta othoitz eguiçue enetzat. Ez beçaçue ez jan, ez edan hirur gau-egunez; eta nic orobat ene nescatchequin barur eguinen dut, eta orduan erregueren gana sarthuco naiz, leguearen contra goanez, deithua içan gabe, eta ene burua heriotzearen çorian eçarriz.
17. Hargatic goan cen Mardoqueo, eta Estherrec manatu ciozcan guciac eguin cituen.
46. Aberatsac beharrari manatzen dio, eta mailegatzailea, maileguz emailearen muthil da.
47. Tzarqueria eraiten duenac, asturugaitzac bilduco ditu, eta bere hasarrearen cigorrac phorroscatuco du.
48. Ceric da bada Iuduaren abantailla, edo ceric da circoncisionearen probetchua?
49. Handia manera orotara: eta gucién gainetic ceren Iaincoaren declarationeac cargutan eman baitzaizte.
50. Ecen cer da baldin batzuc sinhetsi ezpadute? ala hayén incredulitateac Iaincoaren fedea ezdeusturen du?
51. Guertha eztadila: aitzitic biz Iaincoa eguiati,eta guiçon gucia gueçurti, scribatua den beçala, Eure hitzetan iusto eriden adinçát, eta hiçaz iugemendu eguiten denean garaita duançát.
52. Eta baldin gure iniustitiác Iaincoaren iustitiá lauda eraciten badu, cer erranen dugu? ala iniusto da Iaincoa punitzen duenean? (guiçon beçala minço naiz)
7. Guertha eztadila: bercela, nola iugeaturen du Iaincoac mundua?
8. Ecen baldin Iaincoaren eguiá abundosago bada ene gueçurraz haren gloriatan, cergatic ni goitiric bekatore beçala condemnatzen naiz?
1. Eta (guçaz gaizqui minço diraden beçala, eta batzuc guc erraiten dugula dioiten beçala) ceren eztugu gaizqui eguiten, vnguia ethor dadinçát? ceinén damnationea iusto baita.
2. Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic raçoinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela.
3. Scribatua den beçala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic.
4. Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic.
5. Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano.
6. Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan.
7. Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da.
8. Arin dirade hayén oinac odol issurtera.
9. Destructione eta miseria hayén bidetan.
10. Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan. 18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean.
11.
12. Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.
13. Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea.
14. Baina orain Leguea gabe Iaincoaren iustitiá manifestatu içan da, Leguearen eta Prophetén testimoniagea duela.
15. Bada Iaincoaren iustitiá, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta gucién gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guciéc bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela.
16. Eta iustificatzen dirade dohainic haren gratiaz, Iesus Christ Iaunean eguin içan den redemptioneaz:
17. Cein ordenatu baitu Iaincoac fedeazco appacegagarri haren odolean, bere iustitiaren declaratzeco, aitzineco bekatuén barkamenduagatic, Iaincoaren patientiáz:
18. Diot bere iustitiaren declaratzeco dembora hunetan: bera iusto dencát, eta Iesusen fedeco denaren iustificaçale.
19. Non da beraz vantationea? iraitzi içan da. Cein leguez? obrenaz? Ez: baina fedearen legueaz.
20. Concluditzen dugu beraz, fedez iustificatzen dela guiçona Leguearen obrác gabe.
21. Ala Iuduén ber da Iaincoa? ala ez Gentilen-ere? guerthuqui Gentilen-ere.
22. Ecen bat da Iaincoa, ceinec iustificaturen baitu circoncisionea fedetic, eta preputioa fedeaz.
23. Leguea bada ez deus bilhatzen dugu fedeaz? Guertha eztadila: aitzitic Leguea confirmatzen dugu.
Basque Bible 1571
Public Domain