La Bible en un an

1. Musu eguidaçu çure ahoco musuaz ecen çure bulharrac arnoa baino goçoagoac dira,
2. Usainez balsamuric hobeenen garai. Çure icena da olio ixuria iduri horren gatic nescatcha gasteec maithatu çaituzte çu.
3. Çurequin eraman neçaçu: çure ondoan laster eguinen dugu çure balsamuen usainera. Erreguec sarraraci nau bere guela-barnetan: jausico gare eta bozcariaturen çu baithan, orhoituric çure bulharrac arnoa baino goçoagoac direla: bihotz-çucenec maite çaituzte.
4. Oi Jerusalemeco alabac, belça naiz, bainan ederra, Cedarreco xolac beçala, Salomonen larru-olhac beçala.
5. Ez deçaçuen beguira belçarana naicela, ceren histu bainau iguzquiac jaçarri darotet ene amaren semeec, eçarri haute mahastien çain, eta ene mahastia ez dut çaindu.
6. Oi ene arimac maite çaituena, erakuts diçadaçu nongo ahapidetan ibilcen çaren, non eguiten duçun egüerdico loa, ez nadiençat bazterrez-bazter abia çure lagunen arthaldeen ondotic.
7. Jaquinsun ez baçare, oi andreetaric ederrena, ilki çaite, eta çoaci arthaldeen hatzen ondotic, eta alha çatzu çure pitticac arçainen etcholen ondoan.
8. Ene maitea, aguertu çaizquit ene çaldiaren idurico, Faraonen urka-lazterretan.
9. Çure bi mathelac ederrac dira hala-nola uso ttorttoilaren baphoa: çure lephoa, lepho-gathea beçala.
10. Eguinen darozquitzugu urhezco gatheac, arteac cilharrez berreguinduric.
11. Erregue bere etzaunçan çagoelaric, ene nardoac hedatu du bere usaina.
12. Ene bihotzecoa, mirrazco floca bat da enetzat, egonen da ene bi bulharren artean.
13. Ene bihotzecoa da enetzat Cipreco mahats-molko bat beçala, Engadico mahastietan.
14. Ai cein ederra çaren, ene maitea, cein ederra çaren! Usoaren beguiac ditutzu.
15. Ai cein ederra çaren, ene bihotzecoa, eta berreguina! Gure ohea gucia loreztatua da.
16. Cedroz dira gure etcheco çurac, gure bobedac ciprez.
17. Ni naiz bazterretaco lorea, eta haranetaco lilia.
1. Nola lilia lapharren artean, hala ene maitea aguercen da berce nescatchen erdian.
2. Nola sagarrondoa oihaneco çuhaitzen artean, hala ene bihotzecoa aguercen da guiçasemeen artean. Min nuenaren itzalean jarri naiz: eta goço da haren fruitua ene ahoco.
3. Sarraraci nau bere arnoteguian, amodioa eçarri du ene bihotzean.
4. Lorez hazcar neçaçue, ingura neçaçue sagarrez: ecen amodioz iraunguitzen nago.
5. Escu ezquerra eçarrico du ene buruaren azpian, eta escuinaz besarcaturen nau.
6. Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo.
7. Ene bihotzecoaren minçoa! Huna bera non heldu den mendietan jaucica, bizcarrac iraganez.
8. Ene bihotzecoac iduri du orkatza eta orenaren umea. Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetaric beguira, xareten artetaric barrandan.
9. Huna ene bihotzecoac non erraten darotan: Jaiqui çaite, eguiçu laster, ene maitea, ene usoa, ene ederra, eta çato.
10. Ecen oraicotz iragan da negua, uria goan eta itzuri da.
11. Loreac aguertu dira gure lurrean, ethorri da ephai-aroa: ttorttoilaren curruca ençun da gure lurrean.
12. Picondoac ekarri ditu bere picoac: loretan mahastiec hedatu dute beren usaina. Jaiqui çaite, ene maitea, ene ederra, eta çato.
13. Ene maitea, har-arteetan, harrasico cilhoan, eracuts diçadaçu çure beguithartea, çure minçoac jo beça ene beharria, ecen goçoa da çure minçoa, ederra çure beguithartea.
14. Atzeman ditzagutzue mahastiac xahutzen dituzten haxeri ttipittoac: ecen loratu da gure mahastia.
15. Enea da ene bihotzecoa, eta ni harena, lilien artean alhatzen denarena,
16. Eguna çabal, eta itzalac eror ditecen arteraino. Bihur çaite; ene bihotzecoa, içan çaiteci orkatzaren eta orencumearen idurico Bethergo mendien gainean.
17. Lauda Jauna. Aithor emoçue Jaunari, eta dei eguioçue haren icenari; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguincariac.
1. Gorets çaçue çuen cantu musicaco tresnetan; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac.
2. Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.
3. Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea.
4. Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez,
5. Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac.
6. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.
7. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;
8. Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.
9. Ez heda celataric, gaizquia ez bilha prestuaren etchean, eta ez asalda haren phausua;
15. Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira.
16. Bada haur hala declaratzen drauçuet non ezpaitzaituztet, laudatzen, ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan.
17. Ecen lehenic, biltzen çaretenean Eliçán, ençuten dut diuisione dela çuen artean: eta parte sinhesten dut.
18. Ecen behar da heresiac-ere çuen artean diraden, phorogatuac manifest eguin ditecençat çuen artean.
19. Bada elkargana biltzen çaretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea.
20. Ecen batbedera auançatzen da bere affariaren hartzera iateracoan: eta bata da gosse, eta bercea da hordi.
21. Ala eztituçue etcheac hetan iateco eta edateco? ala Iaincoaren Eliçá menospreciatzen duçue, eta ahalquetzen dituçue eztutenac? Cer erranen drauçuet? Laudaturen çaituztet hunetan? etzaituztet laudatzen.
22. Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:
23. Eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza çuengatic hausten dena: haur eguiçue ene memoriotan.
24. Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan.
25. Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.
26. Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copá indignoqui, hoguendun içanen da Iaunaren gorputzaren eta odolaren
27. Phoroga beça bada batbederac bere buruä, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copá hartaric edan.
28. Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.
29. Halacotz da çuen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daunça anhitz.
30. Ecen segur baldin gure buruäc iugea baguinça, ezguintezque puni.
31. Baina punitzen garenean, Iaunaz instruitzen gara: munduarequin condemna ezgaitecençát.
32. Bada, ene anayeác, biltzen çaretenean iatera batac bercea iguriqui eçaçue.
33. Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian beça: condemnationetan bil etzaiteztençát. Eta garaitico gaucéz, nathorrenean ordonaturen duquet.
Basque Bible 1571
Public Domain