La Bible en un an

1. Nola iragaiten baita goiça, hala iraganen da Israelgo erregue. Haurra cen Israel, eta maithatu içan dut; eta Eguiptotic deithu dut ene semea.
2. Cembatenaz deitzen, hambatenaz urruncen ciren; Baali imolatzen eta jaincomoldeei sacrificatzen çuten.
3. Eta ni Efraimen unhidaita beçala nincen; ene besoetan erabilcen nituen, eta ez dute eçagutu nic nuela hequiez artha.
4. Ene gana bilcen nituen Adamen lokarriez, amodioaren estequez, eta ni hequiençat içatu naiz ustarria eta ahotic muthurrecoa kencen duena beçala; eta makurtu naiz hequiei jatera emateco.
5. Ez dire Eguiptoco lurrera bihurturen, eta Asur bera içanen dute erregue; ceren ez duten nahi içan ene ganat itzuli.
6. Ezpata abiatu da hequien hirietan; iretsico ditu hequien guiçon hautac, eta xahutuco hequien buruçaguiac.
7. Ene populua ene itzulpenari beguira egonen çaio; bainan guciei batean gainera eçarria içanen çaiote uztarri bat, quendua içanen etzaiotena.
8. Nola eçarriren çaitut, Efraim? ene gueriçaren azpira harturen othe çaitut, Israel? Eçarriren othe çaitut hala-nola Adama? emanen othe Seboin beçala? Ene bihotza urriquitu da ene baithan, ene urricalcortasuna ere iharrosia da.
9. Ez dut eguinen ene hasarrearen iraquiduraren arabera; ez naiz bihurturen Efraimen galcera, Jaincoa naicelacoz eta ez guiçona; ni naiz çure erdian egotu saindua, eta ez naiz hirira sarthuren.
10. Jaunaren ondotic ibiliren dire; Jaunac, lehoinac beçala orroa eguinen du; berac eguinen du orroa, eta itsasoaren semeac lastuco dire.
11. Xoria beçala Eguiptotic, eta usoa beçala Asiriarren lurretic hegaldaca dire goanen; eta beren etcheetan eçarriren ditut, dio Jaunac.
1. Haicez hazten da Efraim, eta beroari darraiquio; egun gucian gueçurrac eta desmasiac ditu murrucatzen; Asiriarrequin patu eguin du, eta Eguiptora eramaten çuen olioa.
2. Jauna juiamendutan sarcera dihoa beraz Judarequin, eta Jacoben gainean bere ikarpenaren eguitera: bihurturen dio bere bide eta bere asmuen arabera.
3. Sorcetic bere anaiari hartu cioen urhatsa; eta bere indarraz aingueruari borrocan eguin cioen.
4. Eta aingueruari nausitu citzaion, eta gaina hartu cioen: guero nigar eguin çuen eta oithoiztu çuen benedica ceçan: Bethelen aurkitu çuen, eta han minçatu cen gurequin.
5. Eta armadetaco Jainco Jauna içan cen gueroztic haren orhoitzapeneco Jauna.
6. Eta çu, itzul çaite çure Jaincoa gana; beguira çatzu urricalcortasuna eta çucentasuna, eta iducaçu bethi çure phesquiça çure Jaincoaren baithan.
7. Canaanec escuan enganatzeco balança daduca; bidegabequerian da laket.
8. Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat.
9. Eta ni naiz çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; jarraraciren çaitut oraino etcholen itzalean, tabernacletaco besta-egunetan beçala.
10. Eta ni minçatu içan naiz profetei, eta nic igorri daroztet ikuspen asco, eta nic erakutsi dut ene burua profeten bidez.
11. Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean.
12. Jacobec ihes eguin içan du Siriaco aurkinçara, eta Israel egotu da sehi emazte baten içateco; eta ardi çaincen bercearen içateco.
13. Aldiz, profeta baten bidez Jaincoac atheratu du Israel Eguiptotic; eta profeta baten bidez çaindu içan du.
14. Efraimec hasarretzera ekarri nau eman darozquidan uherdurez; eta gainera jautsico çaio ixuri duen odola, eta bere Jaunac bihurturen dio bere laidoa.
17. Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da.
18. IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey,
19. Misericordia eta baque eta charitate multiplica daquiçuela.
20. Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic.
21. Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.
22. Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela.
23. Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela.
24. Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela.
22. Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté.
1. Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala.
2. Baina hauc, aditzen eztituzten gauça guciéz gaizqui erraiten ari dirade, eta naturalqui abre brutalec beçala eçagutzen dituzten gauça gucietan corrumpitzen dirade.
3. Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade
4. Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac:
5. Itsassoco baga dorpeac, bere vileniéz hagun eguiten dutela, içar errebelatuac, ceinéy apprestatua baitaye tenebretaco ilhumhea eternalqui.
6. Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela,
7. Huná, ethorri içan da Iauna bere millionezco sainduequin, gucién contra iugemendu emaitera, eta hayén arteco gaichto gucién vençutzera obra gaichto gaichtoqui eguin dituzten guciéz, eta bekatore gaichtoéc haren contra erran dituzten hitz gogor guciéz.
8. Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic.
9. Baina çuec, maiteác, çareten orhoit Iesus Christ gure Iaunaren Apostoluéz aitzinetic erran içan diraden hitzéz:
10. Ecen erran vkan drauçuela, nola azquen demboretan içanen diraden abusariac, bere gaichtaquerietaco guthicién araura ebiliren diradenac.
11. Hauc dirade bere buruäc separatzen dituztenac, gende animalac, Spiritua eztutenac.
12. Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela,
13. Elkar Iaincoaren charitatean conserua eçaçue, Iesus Christ gure Iaunaren misericordiaren beguira çaudetela vicitze eternalecotzat.
14. Eta auçue batzuéz pietate, discretionez vsatzen duçuela.
15. Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela.
16. Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.
Basque Bible 1571
Public Domain