La Bible en un an

1. Jauna berriz ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric:
2. Huna non bere icenez deithu dudan Beseleel, Urien semea, Uri baita Hurren semea, Judaco leinutic;
3. Eta Beseleel bethe dut Jaincoaren izpirituz, çuhurciaz, adimenduz eta lan orotaco jaquitatez,
4. Asmatzecotzat urhetic, cilharretic eta cobretic eguin daitequeen edocein gaina,
5. Marmolatic, harri baliosetaric, eta çuhamu edoceintaric.
6. Eta lagun eman diot Ooliab, Aquisamequen semea, Danen leinucoa. Eta çuhurcia eçarri dut languile jaquin gucien bihotzean, nic çuri manatu guciac eguin detzatençat:
7. Batasuneco tabernaclea, lekucotasuneco arka, haren gainean den propiciatorioa eta tabernacleco unci guciac;
8. Mahaina eta hartaco unciac, ganderailua urhe garbienetic bere tresnequin, eta balsamuetaco aldarea;
9. Holocaustetaco aldarea eta bere tresna guciac, garbitzeco uncia eta bere azpicoa;
10. Soineco sacratuac Aaron apheçarençat eta bere semeençat ceremonia sainduetan bethe detzaten apheztasuneco eguimbideac;
11. Gançutzeco olioa eta usain oneco balsamuac tabernacleco: eguin betzate nic çuri manatu guciac.
12. Jauna minçatu cen oraino Moisi huneletan:
13. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Artha emaçue ene larumbataren beguiratzeaz: hori da ecen çuen eta ene arteco seinalea gueroco çuen ondorego gucian, jaquin deçaçuençat ni naicela Jauna, çuec sainduesten çaituztedana.
14. Beguira çaçue ene larumbata, ceren saindu içan behar çaitzue hura: hura narriotuco duena, heriotzez hilen da: norbait lanean haritzen bada egun hartan, haren arima galduco da bere populuaren artetic.
15. Sei egunez harico çare lanean: çazpigarren eguna da larumbata, Jaunari dagoquioen phausu saindua: nornahi egun hartan lanean harico dena, hilen da.
16. Israelgo semeec beguira beçate larumbata, eta besta beçate hura ondocoen-ondoco. Bethico patu bat da
17. Ene eta Israelgo semeen artean, eta bethico seinale bat. Jaunac sei egunez eguin ditu ceru-lurrac, eta çazpigarrenean lanetic baratu da.
18. Eta Jaunac, akabaturic horrelaco solasac Sinaico mendi gainean, Moisi eman ciozquien lekucotasuneco harlauçac, Jaincoaren erhiz iscribatuac.
1. Bada, populuac ikustenez Moisec luçatzen çuela menditic jaustea, bildu cen Aaronen contra, eta erran cioen: Jaiqui çaite, eguin ditzagutzu jaincoac gure aitzinean ibilico direnac: ecen ez daquigu cer guerthatu çaioen Moisi, Eguiptotic atheratu gaituen guiçon hari.
2. Eta Aaronec erran cioten: Çuen emazteen, eta semeen, eta alaben beharrietaric ken çatzue urhezco beharrietacoac, eta ekarzquitzue niri.
3. Eta populuac manatua eguin çuen, Aaroni beharrietacoac ekarcen cituelaric.
4. Hequiec hartu ondoan, Aaronec urtharaciric eguin çuen aratche bat, eta Israeldarrec erran çuten: Israel, huna çu Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac.
5. Aaronec ikusi çuenean hori, aldare bat eguin çuen aratchearen aitzinean, eta cridatzaile batez oihu eguinaraci çuen: Bihar da Jaunaren besta-burua.
6. Eta goicean goicic jaiquiric escaini cituzten holocaustac eta baquezco bitimac, eta populua jarri cen jateco eta edateco, eta xutitu ciren dostatzeco.
7. Bada Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Çoaci, jauts çaite: Eguiptotic atheratu duçun çure populuac bekatu eguin du.
8. Laster bastertu dira çuc erakutsi içan dioçuten bidetic: eta eguin dute aratche urthu bat, eta adoratu dute; eta bitimac imolatzen dituztelaric, erran dute: Israel, huna Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac.
9. Eta berriz Jaunac erran cioen Moisi: Populu hori ikusten dut buruz gogorra dela.
10. Utz neçaçu, ene sumindura bitz dadien horien contra, eta xahu detzadan, eta çu eguinen çaitut populu handi baten buruçagui.
11. Bainan Moise othoizca çagoen bere Jainco Jaunari, erraten cioelaric: Jauna, certaco bizten da çure sumindura çure populuaren contra, ceina Eguiptoco lurretic atheratu baituçu, indar handiz eta escu hazcarraz?
12. Eguiptoarrec, othoi, ez beçate erran: Amarruz ilki ditu horiec, mendietan hilcecotzat eta lurretic xahutzeco: bara bedi çure sumindura, eta jabal çaite çure populuaren hoben belçaren gainean.
13. Orhoit çaiteci Abraham, Isaac eta Israel, çure cerbitzariez, ceinei cin eguin baitioçute çure buruaz, erranez: Populatuco dut çuen hacia ceruco içarrac beçala: eta aiphatu darotzuetan lur hura gucia emanen diot çuen ondoregoari, eta hura goçatuco duçue bethi.
14. Orduan ematu cen Jauna, eta bere populuaren gainera erran içan çuen gaitza arthiquitzetic guibelatu cen.
15. Eta Moise jautsi cen menditic, bere escuan çakarzquiela lekucotasuneco bi har-lauçac, bi aldeetaric iscribatuac,
16. Eta Jaincoaren escuz eguinac: iscribua ere Jaincoac bernuçatua cen laucen gainean.
17. Josuec aditzearequin populuac marrumaca eguiten çuen harramança, erran cioen Moisi: Guduco garrasiac ençuten dira campetan.
18. Hunec ihardetsi cioen: Ez da hori gudura berotzaileen oihua, ez-etare ihes-igorleen deihadarra: bainan cantarien boça ençuten dut nic.
19. Eta hurbildu cenean campetara, ikusi cituen aratchea eta dançac: eta borthizqui samurturic, arthiqui cituen escutic lauçac, eta hautsi cituen mendiaren oinetan:
20. Eta hequiec eguin aratchea harturic, erre çuen eta jo herraustu arteo; herrautsa arthiqui çuen urera, eta hartaric edatera eman cioten Israelgo semeei.
21. Eta erran cioen Aaroni: Cer eguin darotzu populu hunec, çuc jautsaraztecotzat hunen gainera bekaturic handiena?
22. Aaronec ihardetsi cioen: Ez bedi hasarre ene jauna: çuc ecen populu hau eçagutzen duçu; badaquiçu gaizquira ekarria dela.
23. Erran içan darotate niri: Eguizquigutzu jaincoac, gure aitzinean ibilico direnac: ecen ez daquigu cer guerthatu çaioen, Eguiptoco lurretic atheratu gaituen Moise hari.
24. Ihardetsi diotet: Cein da çuetan urheren jabe? Ekarri dute urhea eta eman darotate: nic arthiqui dut sura, eta aratche hau ilki da.
25. Moisec beraz ikustenez populua bulucia cela (ecen Aaronec larrutu çuen hura icigarriqueria itsusi hartaz, eta bulucia eçarri etsaien erdian),
26. Xutic çagoelaric campetaco athean, erran çuen: Jaunaren alde denic balin bada nihor, bil bedi ni gana. Eta haren gana bildu içan ciren Lebiren seme guciac.
27. Moisec erran cioten: Huna cer dioen Israelgo Jainco Jaunac: Guiçonac ezpata eçar beça bere sahetsean; campen erditic çoazte eta bihur çaitezte athe batetaric berceraino, eta bakotchac hil beça anaia, adisquidea eta bere laguna.
28. Eta Lebiren semeec eguin içan çuten Moisen erranaren arabera, eta egun hartan hogoi eta hirur mila guiçon beçalatsu hilac içan ciren.
29. Eta Moisec erran çuen: Egun Jaunari consecratu dioizquitzue çuen escuac, ceinec bere semean eta anaian, benediccione emana içan betzaitzuençat.
30. Bada, biharamuna ethorri cenean, Moisec erran cioen populuari: Bekaturic handienaz eguin içan duçue bekatu: iganen naiz Jauna gana, hea niholere ardiets othe deçaquedan çuen icigarriqueriaren barkamendua.
31. Eta bihurturic Jauna gana erran cioen: Othoizten çaitut, bekaturic handienaz bekatu eguin du populu horrec, urhezco jaincoac eguin içan ditu beretzat: bainan barka çoçute hoben hori,
32. Edo ez baduçu eguin nahi, ecezta neçaçu iscribatu içan duçun çure liburutic.
33. Jaunac ihardetsi cioen: Ceinac ere bekatu eguin baituque ene alderat, hura eceztatuco dut ene liburutic.
34. Bainan çu çoaz, eta eramaçu populu hori nic erran darotzudan lekura: ene ainguerua ibilico da çure aitzinean. Eta nic jaçarpeneco egunean bilhatuco dut horien bekatua.
35. Jaunac jo içan çuen beraz populua Aaronec eguin cioen aratchearen bekatua gatic.
1. Azqueneraino, goiceco lagunçaco, Dabiden psalmoa.
2. Jaincoa, ene Jaincoa, beguira çaçu ene gainera; certaco utzi nauçu bazterrerat? ene bekatuec urrundu dute ni ganic ene itzurpena.
3. Ene Jaincoa, egunaz deihadar eguinen darotzut, eta ez nauçu ençunen; gauaz ere oihuz egonen natzaitzu eta orduan ez da alferretan içanen.
4. Çuc aldiz, leku sainduan duçu egoitza, oi Israelen laudorioen xedea!
5. Gure arbasoec çure baithan iduqui dute beren phesquiça; çure baithan iduqui içan dute, eta hesturetaric atheratu ditutzu.
6. Çuri deihadar eguin, eta itzuriac içan dira; çu baithan iguriqui, eta ahalcatuac içan ez dira.
7. Ni ordean har bat naiz, eta ez guiçon bat; guiçonei laidagarri, jendeari nardagarri natzaiotena.
24. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu; atzarriric çaude ene ahoco solasei.
25. Çure gogoa ez bedi herrestatua içan emazte haren bideetara, ez becedi errebela haren bidexquetan;
26. Ecen asco sakituric eragotzi eta hazcarrenac ere hilaraci ditu.
27. Haren etchea da ifernuco bidea, herioaren egoitzaco çolaraino jausten dena.
31. Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.
32. Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala.
33. Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean.
34. Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.
35. Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue,
36. Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete.
37. Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu?
38. Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu?
39. Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana?
40. Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:
41. Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.
42. Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera.
43. Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu.
44. Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu?
45. Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.
46. Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.
Basque Bible 1571
Public Domain