1. Dabid goan cen beraz handic, eta ihes eguin çuen Odolamgo cilhora. Haren anaiec eta haren aitaren etche guciac aditu çutenean hori, harat jautsi içan ciren haren gana.
2. Eta hesturan, çorren azpian eta gaitziduretan ciren guciac bildu ciren haren gana; eguina içan cen hequien buruçagui, eta baciren harequin lau ehun guiçonen ingurua.
3. Dabid goan cen handic Masphara, ceina baita Moab-herrian, eta Moabeco erregueri erran cioen: Ene ait-amac egon beitez, othoi, çuequin, jaquin deçadan arteo nitaz cer eguinen duen Jaunac.
4. Eta utzi cituen Moabeco erregueren aitzinean, eta haren baithan egotu ciren, Dabid gaztelu hartan egotu ceno.
5. Gad profetac Dabidi erran cioen: Ez egon gaztelu huntan; çoaci Judaco lurrera. Eta Dabid goan cen, eta ethorri cen Hareteco oihanara.
6. Saulec nabaditu çuen aguertu cirela Dabid eta harequilaco guiçonac. Bada Saul Gabaan çagoenean, eta Erraman den oihan batean celaric, lança escuan eta bere cerbitzari guciez inguratua,
7. Erran cioten berequin cituen cerbitzariei: Adi çaçue orai, Jeminiren semeac; landac eta mahastiac çuei orori emanen othe darozquitzuete Isairen semeac? mila guiçonen eta ehun guiçonen buruçagui eçarrico othe çaituztete guciac,
8. Oro ene contra elkar-hartuac içateco, eta niri berrien ez emateco, guciz noiz-ere ene semeac berac batasun eguin baitu Isairen semearequin? Bat ez da çuetaric ene çorigaitzaz urricalcen denic, eta albiste bat emanen darotanic, ene semeac eraicarazteraino ene contra ene cerbitzaria, egun arteo celata hedatzen hari çaitana.
9. Bada, Doeg Idumearrac, han cenac eta Saulen cerbitzarietaric lehembicicoac ihardetsi cioen: Ikusi içan dut Isairen semea Noben, Aquitoben seme Aquimelec apheçaren baithan.
10. Aquimelequec harençat Jauna consultatu içan du, eta jatecoac eman diozca, eta Goliath Filistindarren ezpata ere eman içan dio.
11. Erreguec beraz Aquitoben seme Aquimelec apheçaren bilha igorri çuen, eta Noben ciren haren aitaren aphecen etche guciaren bilha; eta guciac ethorri ciren Saulen gana.
13. Eta Saulec erran cioen: Cergatic ene contra elkar-hartu duçue çuc eta Isairen semeac, eta nolaz eman diozcatzu oguiac eta ezpata bat, eta harençat consultatu duçu Jaincoa, hura ene contra alchatzeco, bethi orai arteo celatac hedatuz?
14. Aquimelequec erregueri ihardetsi cioen: Eta nor da çure cerbitzari gucietan hain fidelic nola Dabid, erregueren suhia, çure manura abiatzen dena eta çure etchean ospez bethea dena?
15. Egun hasi othe naiz harençat Jaincoaren consultatzen? Nabarmenduraric (urrun ni ganic) erreguec har ez beça bere cerbitzariaren gainean horrelaco gauçaz, ene aitaren etche gucian: ecen çure cerbitzariac eguiteco hortaz ez du, ez guti, ez asqui, jaquitateric batere içatu.
16. Erreguec erran cioen: Heriotzez hilen çarete, Aquimelec, çu, eta çure aitaren etche gucia.
17. Eta erreguec bere inguruco manupecoei erran cioeten: Bihur çaitezte eta hil çatzue Jaunaren apheçac; ecen horien escua Dabidequin da, çaquitelaric ihes eguin çuela, ez darotatet albisteric eman. Bainan erregueren cerbitzariec etzuten escua hedatu nahi içan Jaunaren aphecen gainera.
18. Erreguec Doegui erran cioen: Bihur çaite çu, eta jauz çaite aphecen gainera. Eta Doeg Idumearra bihurturic, jauci cen aphecetara, eta egun hartan hil içan cituen, laur-hogoi eta borz guiçon lihozco ephodoaz jaunciac.
19. Guero ezpataz jo çuen Nobe, aphecen hiria, hilez guiçonac eta emaztequiac, haurrac eta bulharrecoac, idiac, astoac eta ardiac.
20. Ordean Aquitoben seme Aquimelequen seme bat, Abiathar deitzen cena, itzuriric, Dabiden gana ihes eguin çuen,
21. Eta berria ekarri cioen nola Saulec hil içan cituen Jaunaren apheçac.
22. Dabidec erran cioen Abiatharri: Banaquien egun hartan, Doeg Idumearra han cenaz gueroztic, Sauli hutsic gabe berria emanen cioela; ni naiz hobendun çure aitaren etcheco gucien heriotzeaz.
23. Çaude enequin, ez içan beldurric; baldin nihor balin badabila ene biciaren ondoan, çure bicia ere bilhatuco du, eta enequin batean beguiratuco çare.
1. Berria ekarri cioten Dabidi, erraten ciotelaric: Horra non Filistindarrec sethiatzen duten Ceila eta ezcabatzetaric bihiac badaramatzate.
2. Dabidec consultatu çuen beraz Jauna, cioelaric: Goanen othe naiz, eta Filistindar horiec joco othe ditut? Jaunac ihardetsi cioen Dabidi: Çoaci, Filistindarrac joco ditutzu, eta Ceila salbatuco.
3. Eta Dabidequin ciren guiçonec erran cioeten: Ikusaçu hemen Judean gaudecelaric, beldurretan bici garela; eta cembat guehiago Ceilara goaten bagare Filistindarren armaden contra.
4. Dabidec berriz consultatu çuen beraz Jauna. Jaunac ihardetsi cioen: Jaiqui çaite eta çoaci Ceilara, ecen nic eçarrico ditut Filistindarrac çure escuan.
5. Dabid bere guiçonequin goan cen beraz Ceilara, guducatu cituen Filistindarrac, hartu ciozcaten beren aciendac, eta sarrasqui gaitzaz jo cituen; eta beguiratu cituen Ceilarrac.
6. Bada Abiathar, Aquimelequen semea, ihes cihoanean Dabiden gana Ceilara, jautsi içan cen ephodoa berequin iduquiz.
7. Bada Sauli berria ekarria içan citzaioen Dabid Ceilara ethorri cela; eta Saulec erran çuen: Jaincoac ene escuetara arthiqui du, eta hersia da sarthu denaz gueroztic atheac eta gakoac dituen hiri batean.
8. Eta Saulec populu guciari manu eman cioen gudura jauts çadien Ceilara, eta sethia cetzan Dabid eta haren lagunac.
9. Dabidec jaquin çuenean Saul ixilca hari cela haren galceco bideen aphaincen, erran cioen Abiathar apheçari: Jaunçaçu ephodoa.
10. Eta Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, çure cerbitzariac aditu du Saul Ceilara ethorceco xuxencen hari dela, ene gatic hiriaren xahutzeco xedetan.
11. Ceilarrec haren escuetara arthiquico othe naute? eta Saul ethorrico othe da, çure cerbitzariac aditu duen beçala? Israelgo Jainco Jauna, argui çaçu çure cerbitzaria. Jaunac ihardetsi çuen: Saul ethorrico da.
12. Eta Dabidec erran çuen: Ceilarrec emanen othe gaituzte, ni eta enequin diren guiçonac, Saulen escuetara? Jaunac ihardetsi çuen: Emanen çaituztete.
13. Dabid jaiqui cen beraz, eta sei ehun guiçonen heina harequin, eta Ceilatic atheraturic, bazterrez-bazter çabilçan, ez-jaquinez norat eguin. Sauli berria eramana içan citzaioen ihes eguin çuela Dabidec Ceilatic eta itzuri cela; hargatic Saulec bere baithan gorde çuen ilkitzeco xedea.
14. Bada Dabid egoten cen mortuan toqui hazcarrenetan, eta egotu cen Cipheco mortuco mendian, mendi oihansuan. Saul halere bethi haren ondoan çabilan, bainan Jaunac etzioen escuetarat eman.
15. Eta Dabidec ikusi çuen Saul atheratu cela haren bicia beharrez. Bada Dabid Cipheco mortuan çagoen, oihan-pean.
16. Jonathas, Saulen semea, jaiqui cen; goan cen Dabiden gana oihanera, hazcartu çuen haren bihotza Jaincoa baithan, eta erran cioen:
17. Ez içan beldurric, ecen ene aita Saulen escua ez da çure gainera helduco; erreguinaturen çare Israelen gainean, eta ni bigarren içanen naiz çure ondotic; eta ene aita Saulec berac badaqui hori.
18. Batasun eguin çuten beraz biec elkarrequin Jaunaren aitzinean. Dabid guelditu cen oihanean eta Jonathas itzuli cen bere etchera.
19. Ciphtarrac igan ciren bada Saulen gana Gabaara, eta erran cioten: Ez othe daquiçu Dabid gordeca dagoela gure toquian oihaneco leku segurenetan, Haquilaco munhoan, ceina baita mortuco escuin-aldean?
20. Orai beraz çure bihotzac jausteco lehia içatu duen beçala, jauts çaiteci; ordean hura erregueren escuetara ematea gure eguitecoa da.
21. Eta Saulec ihardetsi çuen: Jaunac benedica betzazte, ceren urricaldu çareten ene çorigaitzari.
22. Çoazte beraz, othoi; ardura handienarequin ibil çaitezte urhats hortan, artharequin bilha çaizte, eta beguiz har çaçu hura dabilan toquia, edo hean norc ikusi duqueen han; ecen ustea badu, nic amarrurequin celatac hedatzen diozcadala.
23. Ikus eta beguizta çatzue haren gordegailu guciac, ceinetan gordetzen baita; ene gana bihur çaizte berri segurequin, goan nadiençat çuequin; eta luphean sarthua balitz ere, bilhatuco dut hura Judaco çoko gucietan.
24. Eta Ciphtarrac jaiquiric, beren toquira goan ciren Saulen aitzinean. Bada Dabid eta bere guiçonac ciren Maongo mortuan, celhaietan Jesimongo escuinalderat.
25. Saul goan cen beraz bere lagunequin haren bilhatzera; berri hori ekarria içan citzaioen Dabidi, eta berehala jautsi cen guerendara, eta Maongo mortuan çagoen. Saulec aditu çuenean hori, Dabidi jarraiqui cen Maongo mortura.
26. Saul çabilan mendi-macelan alde batetaric, eta Dabid eta bere guiçonac ciren mendi-macelan berce aldetic. Bada Dabidec etsitzen çuen Saulen beguitharteari itzurcea, ceren Saulec bere guiçonequin inguratzen baitzituen Dabid eta bere lagunac ustei batec beçala.
27. Eta berri-ekarle bat ethorri citzaioen Sauli, cioela: Higui çaite, eta çato, ceren Filistindarrac sarthu baitira çure lurrean.
28. Utziric beraz Dabiden ondoticaco urhatsa, Saul itzuli cen, eta goan cen Filistindarren bidera. Hargatic deithu çuten leku hura Berez-harri.
4. Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.
5. Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.
6. Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.
7. Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.
8. Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:
9. Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.
10. Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea
11. Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.
12. Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.
13. Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.
14. Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.
15. Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz?
16. Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ.
17. Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan, Ez.
18. Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?
19. Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala.
20. Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden.
21. Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta?
22. Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic:
23. Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.
24. Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén.