La Bible en un an

1. Aldiz Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen:
2. Hambat erasten duenac, ençunen ere ez othe du? Ala guiçon elhetsua çucençat ilkiren othe da?
3. Çuri bakarric guciac egonen othe dira ixilic? Eta orotaz irri eguin duqueçunean, ez othe da nihor içanen çuri ahalquearen emateco?
4. Erran duçu ecic: Jauna, garbi dira ene solasac eta xahu naiz çure aitzinean.
5. Oxala minçatzen balitzaitzu Jaincoa eta idec baleçaçu bere ahoa,
6. Çuri erakustecotzat bere çuhurciaren itzalpeac eta cembat den hedatua haren leguea, eta guero adi deçaçun haren ganic hainitz gutiago ardiesten duçula çure tzartasunac merecitzen du-en baino!
7. Eçagutzen othe ditutzu bada ceric diren haren bideac? osoqui othe daquiçu haren gucizco ahala?
8. Cerua baino goragoa da, eta çu nola hel? Ifernua baino barnagoa da, eta çu nola sar haraino?
9. Haren hedadurac xitzen ditu lurraren lucetasuna, eta itsasoaren çabaltasuna.
10. Baldin oro eragotz edo batera bil baletza, enferra norc eguin lioçoque?
11. Alabainan eçagutzen du guiçonen ergueltasuna; eta tzarqueria ikusten duenean, ez othe çaio beguira egoten?
12. Guiçon erguela hazten da hampurusquerian, eta uste du libro sorthu dela basastoaren umea beçala.
13. Çuc berriz, gogortu duçu çure bihotza, eta halere Jaincoa gana hedatu ditutzu escuac.
14. Baldin çure ganic iraizten baduçu çure baithan den tzarqueria, eta bidegabequeria ez bada çure olhan egoten;
15. Orduan narrioric gabe goratuco ahal duçu beguithartea, eta içanen çare gothor eta ez duçu beldurric içanen.
16. Ahancico ere duçu çure noharrointasuna, eta hartaz etzare orhoituco, baicic-ere iragan den uhar batez beçala.
17. Arrastirian eguna ilkico çaitzu egüerdico arguitasunarequin beçala; eta noiz-ere galdua çarela usteco baituçu, atheratuco çare artiçarra iduri.
18. Escainia içanen çaitzun iguriquitzaz ardietsiren duçu sinheste descansu bat; eta hobiratu ondoan, lo eguinen duçu beldurrican gabe.
19. Phausuan içanen çare eta ez duçu içanen icitzaileric; eta ascoc othoiztuco çaituzte jar çaquitzoten beguithartez.
20. Aldiz, gaixtaguinen beguiac iraunguiren dira; galduren dituzte itzurpide guciac; eta cer-ere baitzen hequien pesquiça, hura içanen çaio hastiagarri hequien arimari.
1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2. Çuec bakarric çarete beraz guiçon, eta çuequin batean hilen othe da çuhurcia?
3. Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?
4. Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.
5. Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian.
6. Nasaician dira ohoinen olhac, eta oçarqui hari dira Jaincoaren tarritatzen, noiz-etare harec emanac baitituzte guciac escuetara.
7. Çoaz aciendetara, eta irakatsiren darotzute; çoaz ceruco hegastinetara eta arguituren çaituzte.
8. Minça çaquizquio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta minçaturen çaizquitzu itsasoco arrainec.
9. Nor da ez daquienic Jaunaren escuac eguin dituela horiec oro?
10. Haren escuan da bicia duen guciaren arima, guiçonaren haraguian den izpiritua.
11. Ez othe ditu beharriac berezcatzen hitzac, eta jalearen ahoac jatecoen goçoa?
12. Çaharretan da çuhurcia, bici lucean umotasuna.
13. Bainan Jaincoa baithan datza çuhurcia eta indarra, harec ditu asmua eta eçagutza.
14. Harec hausten duena, nihorc osa ez deçaque; guiçona hersten badu, ez da hari idequico dioenic.
15. Urac iduquitzen baditu, oro agortuco dira; eta uzten baditu, gainazpicatuco dute lurra.
16. Haren baithan dira indarra eta çuhurcia; harec eçagutzen du cein den enganatzaile, eta cein enganatua dena.
17. Conseilu-emaileac çoroqueriara azquenecotz erorrarazten ditu, eta juieac durduçadurara.
18. Erregueei ezpataco uhala kencen, eta guerria soka batez tincatzen daroete.
19. Apheçac aphalcen eta handiac lurrerat arthiquitzen ditu.
20. Eguiatien ahoan aldatzen du solasa, eta çaharrei kencen daroete jaquitatea.
21. Erdeinua buruçaguien gainera ixurarazten du, xutitzen dituelaric lurrean ehoac çaudecenac.
22. Ilhumbeetan barna gordeac cirenac aguercen ditu, eta arguitara ilkiarazten du herioaren itzala.
23. Harec berhatzen, harec galcen ditu jendaiac, eta xahutuac cirenac harec osora bihurrarazten ditu.
24. Lurreco populuco buruçaguien bihotza itzulicatzen du, eta berac enganatzen ditu, urhats alferretan ibil ditecen bideric ez den toquitan.
25. Egunaren erdian haztaca ibilico dira ilhumbeetan beçala, eta andarca hariaracico ditu hordiac iduri.
1. Dabidi berari canticaco laudorioac. Çatozte, bozcarioz canta deçogun Jaunari, bozcarioz lauda deçagun salbatzen gaituen Jaincoa.
2. Aithor ematera laster eguigun haren aitzinera eta bozcarioz canta diotzogun psalmoac;
3. Ceren Jauna baita Jainco handia, eta jainco gucien gaineco erregue handia;
4. Ceren haren escuan baitira lurreco eremu guciac, eta harenac baitira mendien bizcarrac.
5. Ceren harena baita itsasoa, eta berac eguin baitu hura, eta haren escuec eguin baitute leihorra.
6. Çatozte, adora deçagun, eta ahuspeca gaitecen, eta gaudecen nigarrez gu eguin gaituen Jaunaren aitzinean;
7. Ceren bera baita gure Jainco Jauna, eta gu baicare haren alhapideco populua eta haren escupeco ardiac.
8. Egun aditzen baduçue haren minçoa, berautzue gogor çuen bihotzac,
9. Hasarretu nincenean beçala, frogapeneco egunean mortuan, non bilhatu baininduten çuen arbasoec, frogatu baininduten, eta ikusi baitzituzten ene eguinçac.
10. Berrogoi urthez gaitzez egon natzaio guiçalde hari, eta erran içan dut: Horiec bethi ceiherrerat hari dira bihotzez.
11. Eta hequiec ez dituzte eçagutu ene bideac: hargatic ene hasarrean cin eguin dut, etzirela ene phausuan sarthuco.
24. Ez içan guiçon hasarrecorraren adisquide, eta guiçon suliatsuarequin ez ibil;
25. Beldurrez-eta ikas detzatzun haren bidexcac, eta behaztopagailu bat eman dioçoçun çure arimari.
1. Anayeác, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitzá da salua ditecen.
2. Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badutén, baina ez scientiaren araura.
3. Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.
4. Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.
5. Ecen Moysesec- ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela.
6. Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.
7. Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric harçara erekartea.
8. Baina cer erraiten du? Hire hurbil duc hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazco hitz predicatzen duguna.
9. Ecen baldin confessa badeçac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badeçac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz.
10. Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu içateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu içateco.
11. Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.
12. Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.
13. Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.
14. Nolatan bada inuocaturen duté hura baithan sinhetsi vkan eztutenéc: eta nolatan sinhetsiren duté harçaz ençun vkan eztutenéc? eta nolatan ençunen duté predicaçaleric gabe?
15. Eta nolatan predicaturen duté baldin igor ezpaditez? scribatua den beçala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen dutenén oinac, gauça onac euangelizatzen dituztenenac!
16. Baina guciac etzaizquio behatu içan Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea?
17. Beraz fedea ençutetic da: eta ençutea Iaincoaren hitzaz.
18. Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac.
19. Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét.
20. Eta Esaiasec hardieça hartzen du, eta erraiten, Eriden içan naiz bilhatzen eznindutenéz, eta claroqui aguertu içan natzaye ene galderic eguiten etzuteney.
21. Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana.
Basque Bible 1571
Public Domain