1. Jeferen errotic ilkiren da gando bat, eta haren errotic alchaturen da lore bat.
2. Eta haren gainean phausaturen da Jaunaren izpiritua, çuhurciazco eta adigarrizco izpiritua, conseiluzco eta indarrezco izpiritua, jaquitatezco eta jaincotiartasunezco izpiritua;
3. Eta Jaunaren beldurrezco izpirituac betheco du. Ez du juiatuco beguien ikusiaren arabera, ez-eta jaçarrico beharrien adituaren arabera;
4. Bainan çucembidean juiatuco ditu beharrac, eta çucentasunean jaçarrico du lurreco gaixoen alde; eta bere ahoco cigorraz joco du lurra, eta bere ezpainetaco hatsaz hilen du gaixtaguina.
5. Çucentasuna içanen da haren guerrunce eta fedea haren guerrico.
6. Otsoa egonen da bildotsarequin; lehoinabarra pitticarequin etzanen da; aratchea, lehoina eta ardia elkarrequin egonen dira, eta haur batec eraguinen daroete.
7. Aratchea eta harça batean alhatuco dira; hequien umeac elkarrequin etzanen dira, eta lehoinac idiac beçala janen du lastoa.
8. Bulharretic lekora haurra dostatuco da aspicaren cilhoaren gainean, eta higüindua denac bere escua eçarrico du basilicaren harpean.
9. Cierpe horiec ez dute dainuric eguinen ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, ceren Jaunaren jaquitateaz bethea baita lurra, itsasoco urec estalcen duten beçala.
10. Egun hartan, jendaiec errequeituren dute Jeferen gandoa; ceina populuen eçagutzari, gora egonen baita, eta ospetsu içanen da haren hobia.
11. Eta egun hartan hau guerthatuco da: Jaunac bigarren aldico hedaturen du bere escua goçatzecotzat bere populuaren ondarra, itzuria Asiriarrei, Eguiptoari, Phetrosi, Ethiopiari, Elami, Senaarri, Emathi eta itsasoco irlei.
12. Eta eçagutzari bat alchaturen du jendaien erdian, eta bilduren ditu Israelgo ihesliarrac, eta lurraren lau izquinetaric elkarganaturen ditu Judatic barraiatuac cirenac.
13. Eta Efraimen bekaizgoa kendua içanen da, eta Judaren etsaiac galduac içanen dira; eta Efraim ez da Judaren bekaitz içanen, eta Juda ez da Efraimen contra guducatuco.
14. Itsasoz hegaldaca joco dute Filistindarren gainera, batean larrutuco dituzte iguzqui-aldeco umeac; Idumeac eta Moab-herriac eçagutuco dute hequien manamendua, eta Amonen umeec amor eguinen daroete.
15. Jaunac deboilaturen du Eguiptoco itsasoaren mihia, eta alchaturen du bere escua hibaiaren gainera bere hatsaren indarrean, eta joco du bere çazpi errequetan, haletan non oinetacoequin iraganen baita hartan gaindi.
16. Eta ene populu ondar Asiriarrei itzuriarençat bide bat içanen da, hala-nola içatu baitzen Israelençat Eguiptoco lurretic igan cen egun hartan.
1. Eta erranen duçu orduan: Aithor bihurturen darotzut, Jauna, ceren hasarre içatu baitzare ene contra, eta aldaratu da çure sepha, eta eman darotaçu sosegu.
2. Huna non Jaincoa den ene salbatzaile; fede çabalean ibilico naiz eta ez naiz beldur içanen; ceren Jauna baita ene indarra eta ene ospea, eta hura ilki baita ene salbatzera.
4. Eta egun hartan erranen duçue: Jaunari aithor bihur eta haren icenari dei eguin dioçoçue; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguinçac; orhoit bequiçue haren icena ceinen den handia.
5. Canta çaçue Jauna, ceren dituen eguin sendagailac; lur gucian heda çaçue hori.
6. Gorets eta lauda çaçu, oi Siongo etchea; ceren handiac, Israelgo sainduac çure erdian duen egoitza berea.
6. Eta beren hesturan deihadar eguin diote Jaunari, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.
7. Eta bide çucenera eraman ditu, goan citecen egoitzazco hirira.
8. Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta haren sendagailez guiçonen semeençat;
9. Ceren duen are arima iraunguia, eta ontasunez gainditu goseac çaducana,
10. Ilhumbeetan eta herioaren itzalean jarriac cirenac, erromeserian eta burdinen lokarrietan çaudecenac,
11. karmindu cituztelacotz Jaunaren solasac, eta hasarrearaci Guciz-Goraren gogoa.
12. Eta nekeen erdian beheratua içan da hequien bihotza; hebainduac içan dira, eta ez da nihor içan lagunça emateco.
13. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.
14. Eta ilki ditu ilhumbeetaric eta herioaren itzaletic, eta trencatu ditu hequien lokarriac.
15. Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta guiçonen semeençateco haren sendagailez,
16. Ceren phorroscatu dituen cobrezco atheac eta crascatu burdinazco hagac.
17. Atheratu ditu beren tzarqueriaco bidetic; ecen beren gaixtaquerien gatic ciren beheratuac.
3. Cerua gainean, lurra beherean, eta erregueen bihotza, ecin-barrenduzcoac dira.
4. Cilharrari ken çoçu herdoila, eta atheratuco da unci bat guciz garbia.
5. Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua.
1. Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, çuetara tristitiarequin berriz ez ethortera.
2. Ecen baldin nic contrista baçaitzatet, nor da ni aleguera nençaqueenic, niçaz contristatu liçatequeen bera baicen?
3. Eta haur bera scribatu vkan drauçuet, ethor nadinean tristitiaric eztudançát alegueratu behar nincenetaric: çueçaz gucioz fidaz ecen ene alegrançá, çuen guciona dela.
4. Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drauçuet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeiztençát, baina eçagut cineçatençát çuetara dudan charitate gucizco abundanta.
5. Eta baldin norbeit tristitiaren causa içan bada, eznau ni contristatu, baina aldez (hura cargago ezteçadan) çuec gucioc.
6. Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez.
7. Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura.
8. Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea.