La Bible en un an

1. Jauna minçatu citzaioen Jeremiasi, cioelaric:
2. Çaude Jaunaren etcheco athean, eta han goraqui athera çaçu solas hau, eta erraçu: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judaco guiçonac, athe hauquietaric sarcen çaretenac Jaunaren adoratzeco.
3. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: onerat ematzue çucembideac eta çuen lehiac, eta çuequin eguinen dut ene egoitza leku huntan.
4. Ez fida gueçurrezco elheetan dioçuelaric: Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, da hau.
5. Ecen çuen bideac eta lehiac oneco alderat bidatzen baditutzue; guiçonaren eta bere lagunaren artean çucenari bere bidea ematen badioçue;
6. Arrotzari, umeçurçari eta alhargunari ez badioçuete bidegaberic eguiten; odol hobengabea leku huntan ez baduçue ixurcen, eta jainco arrotzen ondotic ez baçarete cerorren gaitzetan ibilcen;
7. Ene egoitza çuequin eguinen dut leku huntan, mendetic mendetaco çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean.
8. Huna ordean çuec ematen duçuela çuen sinhestea deusere baliatuco etzaizquitzuen elhe gueçurrezcoetan:
9. Hari çarete ebasten, hilcen, berceen emasteequin lohitzen, gueçurrez cin eguiten, Baali libacione eguiten, eta jainco arrotz eçagutu ez ditutzuenen ondotic çabilçate.
10. Eta ethorri eta ene aitzinean jarri çarete etche huntan, ceintan deithua içan baita ene icena; eta erran duçue: Salbatuac gare, tzarqueria horiec oro eguin ditugun arren.
11. Ohoin cilho bat bilhacatua othe da bada etche hori, ceintan deithua içan baita ene icena çuen aitzinean? Ni naiz, ni; nic ikusi çaituztet, dio Jaunac.
12. Çoazte Silora, ene lekura, ene icena hastetic egotu den toquira; eta ikusaçue cer eguin diodan Israelgo ene populuaren malçurqueriaren ariaz.
13. Eta orai, lan horiec oro eguin içan ditutzuelacoz, dio Jaunac, goicetic jaiquiz, eta minçatuz, minçatu natzaitzue, eta ez duçue ençun; nic deithu, eta ez duçue ihardetsi.
14. Etche huni, ceintan deithua içan baita ene icena eta ceinaren gainean alhatzen baituçue çuen phesquiça, eta çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lekuari eguinen diotet Silori eguin içan diodana.
15. Eta ene aitzinetic iraiciren çaituztet; çuen anaiac oro, Efraim ganicaco iraulgui gucia iraici dudan beçala.
16. Çuc beraz ez eguin othoitzic populu horren alde; horiençat ez erabil aheriaric ez-eta errequeiric; eta ez eguin niri ceiherric, ceren ez baitzaitut ençunen.
17. Ez othe duçu ikusten cer eguiten duten horiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan?
18. Haurrec egurrac bilcen dituzte, aitec sua bizten eta emaztequiec orhatzen dute irina urinarequin, ophilen eguiteco ceru co erreguinari, jainco arrotzei sacrificioen eguiteco, eta ni hasarrera deitzeco.
19. Ni samurrarazten othe naute? dio Jaunac; ala beren buruac beguitharteco ahalquean eçarcen dituzte?
20. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen.
21. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuen holocaustac eçar çatzue çuen bitimen gainera, aita jan çatzue haraguiac;
22. Ceren ez baitut çuen arbasoequin holocaustez eta bitimez iharduqui eta ez baitiozcatet manatu, Eguiptoco lurretic erakarri ditudan egunean.
23. Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.
24. Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu,
25. Horien arbasoac Eguiptoco lurretic ilki diren egunetic eta egun hau arteo. Eta çuen gana igorri ditut une cerbitzari profeta guciac, egun oroz, argui-hastean jaiquiz eta igorriz.
26. Eta ez naute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan burugogortu dira eta beren arbasoec baino tzarquiago eguin dute.
27. Eta erranen diozcatzute solas hauquiec oro, eta etzaituzte ençunen; deithuco ditutzu, aita ez darotzute ihardetsico.
28. Eta erranen dioçute: Hau da jendaquia, bere Jainco Jaunaren minçoa aditu ez duena, eta irakasmena onhetsi ez duena; galdu da cintasuna eta hauquien ahotic kendua da.
29. Murritz eta arthicaçu çure ilea, aita goiti eguiçu deithore; ceren Jaunac hastandu eta utzi baitu begui hasarrez ikusten duen iraulguia;
30. Ecen Judaco umeec gaizquia eguin dute ene beguien aitzinean, dio Jaunac; behaztopagailuac eçarri dituzte ene icena deithua içan den etchean, haren liçuncea gatic.
31. Tophethen, ceina Enomen semeen haranean baita, eguin dituzte leku gorac, suan erretzeco beren semeac eta alabac, holacoric ez baitut manatu ez-eta ene gogoan iragan.
32. Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen Topheth eta Enomen umeen harana, bainan Sarrasquico harana; aita hilac Tophethen ehorcico dituzte, berce lekuric ez içanez.
33. Eta populu hortaricaco hiliquia ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca içanen, eta ez da içanen hequiec haiçatuco dituenic.
34. Eta Judaco hirietaric eta Jerusalemeco carriquetaric gueldiaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac; ecen desmasian içanen da lurra.
1. Eta egun hequietan, dio Jaunac, beren hobietaric arthiquiac içanen dire Judaco erregueen heçurrac, aita hango buruçaguienac, eta aphecenac, aita profetenac, eta Jerusalemen egotu direnenac.
2. Eta hedatuco dituzte iguzquira, ilharguira eta ceruco içarreria gucira, ceinac baitituzte maithatu eta cerbitzatu, ceinen ondotic baitire ibili, ceinac baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduac aita ehorciac içanen; ongarri pusca bat beçala lurraren gainean egonen dire.
3. Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac.
4. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen?
5. Cergatic beraz Jerusalemen populua makurtu da hain hisia gaixtoan? Gueçurrari iratchiqui dire eta ez dute itzuli nahi.
6. Beguia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauçaz minçatzen; batec ez du bere bekatuaz penitencia eguiten, erranez: Cer eguin dut? Beren tarrapatari bihurtuac dohaci guciac, oldarrean gudurat eguiten duen çaldia iduri.
7. Miruac ceruan eçagutzen du bere muga; usoac, ainharac, cicoinac iduquitzen dute beren ethorceco muga: ene populuac ordean ez du eçagutu Jaunaren erabaquia.
8. Nolaz dioçue: Çuhurrac gare, eta Jaunaren leguea gurequin da? Eguiazqui iscribauen escu gueçurtiac gueçurra iscribatu du.
9. Çuhurrac, ahalquez estaliac, icituac, atzemanac dire; ecen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta çuhurciaric hequien baithan ez da batere.
10. Hargatic emanen ditut bequien emazteac atzeei, hequien landac berce premu batzuei, ceren ttipienetic handieneraino guciac jaramanqueriari jarraiquitzen baitire; profetatic apheceraino, oro gueçurrez minço dire.
11. Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea; noiz-etare baqueric ez baitzen.
12. Ahalquetan dire, tzarqueria eguin dutelacoz; guehiago dena, ahalqueac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite. Horren gatic erorcen direnen artean erorico dire, açurrialdico egunean lurrera goanen dire, dio Jaunac.
13. Oro batera bilduco ditut, dio Jaunac: mahatsic ez da mahastian, picoric ez da picodian; hostoa erori da, eta nic eman naroezten guciac goan çaizcote.
14. Certan gaude jarriric? Bil çaitezte, sar gaiten hiri hazcar batean, eta gauden han ixilic, ecen gure Jainco Jaunac ixilaraci gaitu, eta edatera eman darocu minarequilaco ura; alabainan Jaunaren contra eguin dugu bekatu.
15. Baquea iguriqui dugu, eta deus etzen onic; goçoa uste, eta huna ikara.
16. Danetic ençun da etsaiaren çaldien tarrapata; gudularien marrumec ikaratu du lur gucia; eta ethorri dire, eta iretsi dituzte lurra eta hartan cirenac oro, hiria eta hartaco egoiliarrac.
17. Ecen igorrico darozquitzuet sugue basilicac, ceinen contra xarmaric ez baita; eta asiquico çaituztete, dio Jaunac.
18. Ez da minic enea beçalacoric; bihotza hiratzen hari çain barnean.
19. Huna urrungo lurretic ene populuco alabaren marrasca: Jauna ez othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango erregue? Certaco samurraraci naute bada beren jaincomolde eta hutsalqueria arrotzez?
20. Uztaroa goan, uda akabatu, eta gu ez gare salbatuac.
21. Ene populuco alabaren oinhaceac oinhacetan naduca; belcic nago eta icialdurac josia.
22. Galaaden ez othe da sendacariric, edo sendatzaileric? Certaco bada ene populuco alabaren çauria dago idequiric?
1. Lauda Jauna. ALEPH. Dohatsu bidean nothagabe, Jaunaren leguean dabilçanac!
2. Dohatsu haren manamenduac ikarcen dituztenac, eta hura bihotz oroz bilhatzen dutenac!
3. Ecen gaixtaqueria eguiten dutenac, haren bideetan ez dabilça.
4. Çuc duçu manatu çure manamenduac hersiqui beguiratzea.
5. Cridança agueria hobe da amodio ixila baino.
6. Maite duenac eguin uspela hobe da herradunaren musu malçurra baino.
1. Ecen nahi dut daquiçuen cein batailla handia dudan çuengatic eta Laodiceacoacgatic, eta haraguian ene presentiá ikussi eztuten guciacgatic:
2. Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan.
3. Ceinetan sapientiazco eta scientiazco thesaur guciac gordeac baitirade.
4. Eta haur erraiten dut nehorc goga eraciteco hitzez engana etzaitzatençát.
5. Ecen gorputzez absent banaiz-ere, spirituz ordea çuequin naiz, alegueratzen naicelaric eta ikusten dudalaric çuen reguelá, eta Christ baithan duçuen fedearen fermutassuna.
6. Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezte:
7. Erro eguinac eta edificatuac çaretelaric hartan, eta fedean confirmatuac, iracatsi içan çareten beçala, abundos çaretelaric hartan remerciamendurequin
8. Beguirauçue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, guiçonén ordenancén araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura:
9. Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui.
10. Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä.
11.
12. Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu.
13. Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic,
14. Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric:
15. Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic.
16. Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz:
17. Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da.
18. Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic:
19.
20. Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala?
21. Hala nola, Ezteçála ian, Ezteçála dasta, Ezteçála hunqui.
22. Guiçonen manamenduén eta doctrinén arauezco gauça hauc gucioc vsança berez galdu doaça.
23. Badaric-ere gauça hauc badute cerbait sapientia irudi bere vorondatezco deuotionean, eta spirituzco humilitatean, eta gorputza guppida eztuten becembatean: eztirade ordea eceinere preciotaco, ceren haraguia ressasiatzen duten gaucetara beha baitaude.
Basque Bible 1571
Public Domain