La Bible en un an

1. Jabin, Asorgo erreguec ençun cituenean horiec, bidali çuen Jobal, Madongo erregue gana, eta Semerongo erregue gana eta Acsapheco erregue gana,
2. Halaber ipharraldeco erregue mendietan eta Cenerothen hegoaldaren parreco ordoquian çaudecenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkincetan itsas-heguiraino çaudecenen gana ere;
3. Orobat iguzqui-sorthaldeco eta etzinaldeco Cananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherecearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphaco lurrean çagoen Hebearra gana.
4. Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.
5. Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco.
6. Eta Jaunac Josueri erran cioen: Ez içan horien beldur, ecen bihar tenore huntan berean horiec oro sarrasquitzera emanen ditut Israelen aitzinean; çainac ebaquico diozcatzute hequien çaldiei, eta orgac suz erreco ditutzu.
7. Eta hequien contra Josue eta armada gucia harequin terrepentean goan ciren Meromgo uretara, eta jauci citzaizcoten gainera.
8. Eta Jaunac eman cituen Israelgo semeen escuetara. Hauquiec jo cituzten, eta jarraiqui citzaizcoten Sidon handiaraino, Maserephoteco uretaraino, eta Maspheco bazterretaraino, ceinac baitira haren iguzqui-haice aldetic. Horrela jo cituen guciac, eta etzuen hequietaric nihor utzi biciric;
9. Eta eguin çuen Jaunac manatu içan cioen beçala, çainac ebaqui ciotzaten hequien çaldiei, eta orgac suz erre cituen.
10. Eta berehala itzuliric, hartu çuen Asor, eta hango erregue ezpatan iragan çuen. Asor cen ecic aspaldi hartan erre-suma hequien ororen buruçaguitasuna çaducana.
11. Eta han çaudecen arima guciac jo cituen: etzuen hequietaric bakar bat ere biciric utzi, bainan hilceraino guciac xahutu cituen, eta hiria bera suaz herrautsi çuen.
12. Eta inguruneco hiri guciac eta hequien erregueac hartu, jo eta xahutu cituen, Moisec, Jaunaren cerbitzariac manatu içan cioen beçala.
13. Eta bizcargunetan eta munhoetan jarriac ciren hiriez berce guciac erre cituen Israelec: Asor bakarric hainitz hazcartua cena suz herrautsia içan cen.
14. Eta Israelgo semeec beren artean çathitu cituzten hiri hequietaco buluzquina eta abereac, guiçon guciac hil ondoan.
15. Nola Jaunac manatu içan baitzioen bere cerbitzari Moisi, hala Moisec manatu cioen Josueri, eta hunec guciac bethe cituen: manatu ucietaric etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunac Moisi meçutu içan cioen hitz bakar bat ere.
16. Josue jabetu cen beraz basaburuaz eta hegoaldeco eremuaz, Gosengo lurraz eta celhaiaz, mendebal-aldeco aurkinçaz, Israelgo mendiaz eta ordoquiaz,
17. Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren çathi batez Baalgaderaino, Liban-go celhaia gaindi Hermongo azpitic: hango erregue guciac hartu, jo eta hil cituen.
18. Josue lucez guducatu içan cen erregue hequien contra.
19. Etzen hiri bat içatu bere baitharic Israelgo semeei eman cenic, Hebearraz landa, ceina Gabaonen baitzagoen: ecen oro guducatuz hartu cituen.
20. Ecic Jaunaren erabaquia içan cen gogortuco cituztela beren bihotzac, guducatuco cirela Israelen contra, erorico cirela, goçotasunic etzutela batere merecituco, eta xahutuac içanen cirela Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
21. Egun hequietan Josue ethorri cen eta hil cituen Enactarrac Hebrongo, Dabirgo eta Anabeco mendietacoac eta Judaco eta Israelgo mendi gucicoac, eta herrautsi cituen hequien hiriac.
22. Enaquen odolecoric etzuen bakar bat utzi Israelgo semeen lurrean, lekat Gaçaco, Jetheco eta Açoteco hirietan, ceinetan bakarric utziac içan baitziren.
23. Josue jabetu cen beraz lur guciaz, Jaunac Moisi aguindu içan cioen beçala, eta goçatzera eman cioten Israelgo semeei beren pharteen eta leinuen arabera; eta lurra guduetaric sesutan guelditu cen.
1. Hauquiec dira erregueac Israelgo semeec jo cituztenac, eta ceinen lurra goçatu baitzuten Jordanez haindian, iguzqui-sorthaldera, Arnongo errecatic Hermongo mendiraino, eta iguzqui haiceco ephaitza gucia mortuari beguira dagoena:
2. Sehon Amorhearren erregue, Hefebonen çagoena, ceina erreguinatu baitzen Aroerdic, Arnongo errecaco heguian jarria denetic, eta haranaren erditic, eta Galaadeco erditic, Jaboqueco errecaraino, ceina baita Amonen semeen muga;
3. Eta mortutic, iguzqui-sorcearen parrean Cenerotheco itsasoraino, eta Mortuco itsasoraino, ceina baita itsaso Gacia, iguzqui-sorthaldeco ephaitzara Bethsimothera daraman bideaz; eta hegoaco aurkinçatic, ceina baita Asedotheco azpialdean, Phasgaraino.
4. Og, Basango erregue, Erraphaimen odoletic azquenetaric Astarothen eta Edrain egotu cenaren eremua hedatzen cen Hermongo mendian eta Salecan eta Basan gucian,
5. Jesurico, Macatico eta Galaaden erdiaren muguetaraino, ceinac baitziren Sehon Hefebongo erregueren mugac.
6. Moise Jaunaren cerbitzariac eta Israelgo semeec jo cituzten erregue horiec, eta Moisec hequien lurra goçatzera eman cioten Errubentarrei, Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari.
7. Hauquiec dira lurreco erregueac Josuec eta Israelgo semeec jo cituztenac Jordanez hunaindian mendebaleco alderdira, Baalgad Libango ordoquian denetic, Seirrera pharte igaiten den mendiraino: Josuec lur hura eman içan cioten goçatzera Israelgo leinuei, ceini bere çathia,
8. Hala mendietan nola celhaietan eta bazter-aldetan. Asedothen, mortuan eta hegoaldean içatu ciren Hethearra eta Amorhearra, Cananearra eta Pherecearra, Hebearra eta Jebusearra.
9. Jericon erregue bat; Hain, ceina baita Bethelen sahetsean, erregue bat;
10. Jerusalemgo erregue bat; Hebrongo erregue bat;
11. Jerimothgo erregue bat; Laquifgo erregue bat;
12. Eglongo erregue bat; Gacergo erregue bat;
13. Dabirgo erregue bat; Gadergo erregue bat;
14. Hermaco erregue bat; Heredgo erregue bat;
15. Lebnaco erregue bat; Odulamgo erregue bat;
16. Macedaco erregue bat; Bethelgo erregue bat;
17. Taphuaco erregue bat; Ophereo erregue bat;
18. Aphecgo erregue bat; Sarongo erregue bat;
19. Madongo erregue bat; Asorgo erregue bat;
20. Semerongo erregue bat; Acsapheco erregue bat;
21. Thenaqueco erregue bat; Maiedoco erregue bat:
22. Cadesco erregue bat; Carmeleco Jacanango erregue bat;
23. Dorgo eta Dorgo herrialdeco erregue bat; Galgalaco jendaien erregue bat;
24. Thersaco erregue bat; orotara hoeta hameca erregue.
4. Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.
5. Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina, Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.
6. Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.
7. Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.
8. Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic.
9. Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz
10. Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco. Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.
11. Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea.
12. Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.
13. Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.
14. Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz
15. Eta lorecaduraz inguratua da. Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.
16. Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.
17. Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu.
18. Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira. Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan.
19. Emaztequi çuhurrac eguinen du bere etchea; çoroac eragotzico du eguina dena ere.
1. Bide çucenaz dabilana eta Jaincoaren beldur dena, arbuiatua da bide tzarraz ibilcen denaz.
2. Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut?
25. Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc?
26. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala.
27. Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.
28. Baina harc bere buruä iustificatu nahiz, erran cieçón Iesusi, Eta nor da ene hurcoa?
29. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Guiçombat iausten cen Ierusalemetic Iericora, eta eror cedin gaichtaguinén artera, eta hec hura billuciric, eta çaurthuric ioan citecen, hura erdi hilic vtziric.
30. Eta encontruz Sacrificadorebat iauts cedin bide harçaz beraz: eta hura ikussiric berce aldetic iragan cedin.
31. Halaber Leuitabat-ere leku hartara helduric eta hura ikussiric, berce aldetic iragan cedin.
32. Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten çuela, ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ceçan.
33. Eta hurbilduric lot citzan haren çauriac, emanic olio eta mahatsarno, eta hura eçarriric bere abrearen gainean, eraman ceçan ostaleriara, eta pensa ceçan.
34. Biharamunean partitzean idoquiric bi dinero eman cietzón ostatuari, eta erran cieçón, Errequeitu emóc huni, eta cer-ere guehiago despendaturen baituc, nic itzul nadinean rendaturen drauat.
35. Cein bada hirur hautaric irudi çaic gaichtaguinetara erori içan denaren hurco içan dela?
36. Eta harc erran cieçón, Hari misericordia eguin vkan draucana. Diotsa bada Iesusec, Oha, hic-ere eguic halaber.
37. Eta guertha cedin hec ioaiten ciradela, hura sar baitzedin burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen cen batec recebi ceçan hura bere etchera.
38. Eta hunec çuen ahizpabat Maria deitzen cenic, harc-ere Iesusen oinetara iarriric cegoela, haren hitza ençuten çuen.
39. Baina Martha eguitecotan cen anhitz cerbitzuren eguiten: eta gueldituric erran ceçan, Iauna, eztuc hic ansiaric ceren neure ahizpác neuror cerbitzatzera vtziten nauen? erroc bada ni aldiz aiuta neçan.
40. Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauçaren ondoan:
41. Ordea gauçabat dun necessarió. Baina Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren.
Basque Bible 1571
Public Domain