La Bible en un an

1. Norc eçar ene buruan ura, eta nigarrezco ithurri bat ene beguietan, gau eta egun nigarrez banindagoque ene populuco alabaren hilez?
2. Norc eman niri mortuan bideanten etchola bat, utz ninçazque ene herritarrac eta urrun nindaite hequien ganic? Ecen guciac berceen emazteequin kutsatuac, legue-hausle bilduma bat dira.
3. Mihia hedatzen dute arrambela beçala, gueçurraren eta ez eguiaren igorceco; indar hartu dute lurrera, gaizquitic gaizquira iraganez, eta ez naute eçagutu, dio Jaunac.
4. Batbederac bere burua çain beça bere lagunaren ganic, eta ez bedi fida bere anaia edoceinen baithan; ceren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adisquidea cimarkuzco urhatsetan.
5. Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira.
6. Cimarkutsuen erdian da çure egoitza, eta beren cimarkuen ariaz ez naute nahi içan eçagutu, dio Jaunac.
7. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Huna labean urthuco eta frogatuco ditudala; ecen berceric cer eguinen dut ene populuco alabaren ariaz?
8. Hequien mihia, cilhatzen duen guecia da, maulazco solasac ditu; baquea dute ahoan adisquidearequin, eta ixilic celatac hedatzen diozcate.
9. Horien gainean ez othe naiz ikartuco? dio Jaunac; ala horrelaco jendaquiaz ez da aspertuco ene arima?
10. Mendiez nigar-marrascac arthiquiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetaco leku ederrez; ceren erreac baitira, nihor ez baita guehiago handic iragaiten eta ez baitute ençuten jabearen minçoa; ceruco hegastinetaric abereetaraino, handic oro aldatu eta urrundu dira.
11. Jerusalemez eguinen ditut legar-metac eta erainsugueen ohanceac, eta desmasiari arthiquiren diozcat Judaco hiriac, nihor ez baita hequietan egonen denic içanen.
12. Cein da guiçon çuhurra hau ardiesten duena, eta ceinari adiaraz baitaquioque Jaunaren ahoco hitza, berceei errateco ceren ariaz den galdua lur hau, eta den errea mortu bat beçala, nihor ez baita guehiago hemen gaindi iragaiten?
13. Eta Jaunac erran du: Hori da ceren utzi duten nic eman leguea, ez duten ençun ene minçoa eta ez diren ene manamenduetan ibili;
14. Ceren goan diren beren bihotzeco tzarqueriaren ondotic eta Baalen ondotic, beren aitetaric ikasi dutenaren arabera.
15. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non populu hori hacico dudan ciçari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera.
16. Ez horiec, ez horien arbasoec eçagutu ez dituzten jendaqui batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotic, xahutuac içan ditecen arteo.
17. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Beguira çaçue alde orotara; deith çatzue emaztequi deithoratzaileac, eta ethor beitez; jaquinac direnetara igorraçue, eta higui beitez.
18. Laster eguin beçate eta deithorea gure gainean abia; gure beguiec athera betzate nigarrac, eta uharretan urth beitez gure bethaçalac;
19. Ceren oihu min bat ençun baita Siondic: Nola erori gare desmasa eta ahalque gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziac baitira gure olhac?
20. Emaztequiac, adi çaçue beraz Jaunaren hitza, eta çuen beharriec ardiets beçate haren ahoco solasa; eta irakatsoçue çuen alabei deithore eguiten, eta norc-berac bene hauçoari hil-kexuen eguiten.
21. Ceren herioa gure leihoetaric igan eta gure etcheetan sarthu baita, xahutzecotzat haurrac carriquetan eta gazteria placetan.
22. Erroçute: Huna cer dioen Jaunac: Eta lurraren gainera guiçon hilac erorico dira gorotza beçala eta belharra ephailearen guibelean beçala, eta nihor ez da içanen bilduco dituenic.
23. Hau dio Jaunac: Çuhurra bere çuhurciaz ez bedi espanta, hazcarra bere indarraz, aberatsa bere aberastasunez.
24. Bainan huntaz sendagaila içan beça, ene eçagutzeaz, eta jaquiteaz ni naicela Jauna, urricalmendu harcen dudada, çucena eta çucembidea lurraren gainean bihurcen ditudana; horiec dira ecen ene gogaraco, dio Jaunac.
25. Huna egunac heldu direla, dio Jaunac; eta ikarqueta eguinen dut ingurebaquiac diren gucien gainean;
26. Eguiptoaren, Judaren, Edomen, Amonen semeen eta Moaben gainean, eta buru murritz, mortuan egoten diren gucien gainean; ceren jendaia guciac ingurebaquigabeac baitira gorphutzez; aldiz Israelgo etche gucia bihotzez.
1. Israelgo etchea, adi çaçu Jaunac çure gainean erran duen hitza.
2. Hau dio Jaunac: Ez beçaitezte jaquinsun eguin jendaien bideez, eta jendaiac icitzen dituzten ceruetaco ikuscariençat ez beldur içan;
3. Ecen hutsalac dire populuen legueac: oihaneticaco çura haizcorac ebaqui, eta lanthu du oficialeac;
4. Urhez eta cilharrez berreguindu du; mailuarequin itzez josi du, ez dadiençat urra.
5. Halaco idolac palmondoac iduri lanthuac dire, eta ez dire minçatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlacotz ibilceco gai. Ez içan beraz hequien beldur, ceren ez baiteçaquete eguin ez onguiric ez gaizquiric.
6. Çure iduricoric ez da, Jauna: handia çare, eta çure icena bere indarrean handi da.
7. Nor ez da çure beldur içanen, oi populuen erregue? ecen çurea da ospea; populuetaco çuhur gucien artean, eta erresuma gucietan, bat et da çu beçalacoric.
8. Çoro erguel batzu direla frogatuco çaiote, eta hequien froga çur-pusca hura da.
9. Cilharra hostotan ekarcen da Tharsisetic eta urhea Ophaztic; oficialeac eta urheguinac lancen dituzte; moredinez eta purpurazcoa da hequien jauncia; horiec oro oficialearen lanac.
10. Jauna da ordean eguiazco Jaincoa; hura da Jainco bicia eta bethiereco erreguea; haren hasarreac ikaratzen du lurra, eta jendaiec ecin jasan deçaquete haren larderia.
11. Hau erranen dioçute beraz: Ceru-lurrac eguin içan ez dituzten jaincoac gal beitez lurraren gainetic eta ceruaren azpitic.
12. Bere ahalaz lurra eguin duenac, aphaindu du mundua bere çuhurciaz eta cerua hedatu bere gurbiltasunaz.
13. Hitz batez ceruetaric jautsarazten ditu ur-uharrac, eta hedoiac alcharazten ditu lurraren bazterretaric: uriaren erdian eguiten ditu ximistac, eta haicea ilkiarazten bere gordegailuetaric.
14. Guiçona bere jaquitateaz çoro bat eguin da; oficialea ahalquetara arthiquia da bere jaincomoldeaz; gueçurrezcoa eta biciric gabea baita haren lana.
15. Lan ezdeus, lan irrigarriac dire; sunsituren dire Jaunac ikusico dituen egunean.
16. Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena.
17. Sethioco toquian hagoena, bazterretaric bil çatzic hire ahalquetzeco gauçac.
18. Ecen hau dio Jaunac: Oraicoan urrun arthiquiren ditut lur huntaco egoiliarrac; eta hersaturen ditut, atzemanac içan ditecen.
19. Ene dohacabea ene asturugaitzean! Ene çauria guciz da gaixtoa. Bainan nic erran dut: Neronec eguin dut ene çurigaitza, eta neronec jasanen dut.
20. Ene olha eragotzia da, ene soka guciac trencatuac dire, ene semeac goan dire ene ganic eta hilac dire; nihor ez da guehiago ene olharen hedatzeco eta ene larruen alchatzeco.
21. Ceren arçainec çoroqui eguin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatic ez dute aditzaric içan, eta barraiatua da hequien arthalde gucia.
22. Huna non harramanz handi eta icialdura lazgarri bat heldu diren ipharreco lurretic, Judaco hiriez eguiteco mortu bat eta erainsugueen egoitza.
23. Jauna, badaquit guiçona ez dela bere bideaz nausi, eta guiçonac ez duela bere escuan ibilceco eta bere urhatsen bidatzeco ahala.
24. Açurria neçaçu, Jauna, bainan çure çucentasunean eta ez çure hasarrean, arras ecezta neçaçun beldurrez.
25. Ixur çaçu çure gaitzidura eçagutzen etzaituzten jendaquien gainera, eta çure icenari dei eguiten ez dioten herrialdeen gainera, ceren larrutu, iretsi, ahitu duten Jacob, eta sunsiaraci haren ospea.
5. Oxala ene urhatsec har baletzate çure manamenduen beguiratzeco bideac!
6. Ez nintaque orduan ahalquez joa, çure manu gucietara beguia ematean.
7. Aithor bihurturen darotzut bihotzeco cintasunean, ceren ikasi baitut çure erabaquien çucentasuna.
8. Çure manamenduac çainduco ditut; ez neçaçula alde bat utz bazterrerat. BETH.
9. Gazteac nola xuxen deçaque bere bidea? Çure erranac beguiratuz.
7. Asea denac osticatuco du ezti-bresca, eta gose denac kiretsa ere goço kausituco du.
1. Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.
2. Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan.
3. Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.
4. Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
5. Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.
6. Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.
7. Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.
8. Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart.
9. Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,
10. Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura.
11. Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.
12. Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:
13. Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.
14. Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.
15. Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.
16. Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.
17. Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.
18. Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
19. Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
20. Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó.
21. Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát.
22. Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric.
23. Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
24. Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue.
25. Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric.
Basque Bible 1571
Public Domain