La Bible en un an

1. Bilaraciric beraz Israelgo semeen oste gucia, Moisec erran cioten: Hauquiec dira Jaunac eguiteco manatu dituenac.
2. Lanean harico çarete sei egunez: çazpigarrena içanen da çuençat saindu, larumbata, Jaunaren phausua: hartan lanic eguinen duena, içanen da heriotzetan emana.
3. Ez duçue çuen egoitzetan suric batere biztuco larumbatean.
4. Moisec erran çuen oraino Israelgo semeen bilku guciari: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric:
5. Jaunari berez çotzuete picainac çuen etcheetan. Batbederac, bere nahitara eta gogo onez, Jaunari escain betza urhea, cilharra eta cobrea,
6. Moredina eta purpura, escarlata bietan thindatua, liho hauts, ahunz-ilea,
7. Eta larruac moredinez eta gorrimorez thindatuac, setim çurac,
8. Eta olioa criseluen antolatzeco eta gançugarrien eguiteco, eta balsamuric goçoenac,
9. Oniz harriac eta harri baliosac soingainecoaren eta bulharretacoaren ederztatzeco.
10. Çuen artecoric jaquinac diren oro ethor beitez, eta Jaunac manatuac eguin betzate:
11. Erran nahi baita tabernaclea, eta haren hegazteguia eta estalguia, erreztunac eta oholac haguequin, hesaulac eta oinac;
12. Arka eta hagac, propiciatorioa eta haren aitzinean hedatzen den bela;
13. Mahaina haguequin eta unciequin, eta proposicioneco oguiequin;
14. Criseluac jasan behar dituen ganderailua, hartaco unci eta criseluac, eta arguien mantenatzeco olioa;
15. Balsamuetaco aldarea, eta hagac, eta gançutzeco olioa, eta usain goçozco balsamuac, eta tabernacle-sarceco bela;
16. Holocaustetaco aldarea, eta hartaco cobrezco crisela, bere haga eta unciequin; garbitzeco uncia eta haren oina;
17. Lorioco erridauac habeequin eta oinequin, ezcabatz-sarceco bela;
18. Tabernacleco hesaulac eta loriocoac beren lokarriequin;
19. Sainduteguian erabilceco diren jaunzcurac, Aaron aphez-handiaren eta haren semeen soinecoac, apheztasuneco eguimbideac bethe detzatençat ene aitzinean.
20. Eta Israelgo semeen oste gucia Moisen aitzinetic goanic,
21. Jaunari gogotic berehala eta jaincotiarqui, escaini ciozcaten picainac eguitecotzat lekucotasuneco tabernacleco lana, ohoreen bihurceco eta soin sacratuetaco behar ciren guciac.
22. Guiçonec emaztequiequin escaini cituzten beren gathe, beharrietaco, erreztun eta escumuturrecoac: urhezco unci guciac Jaunari emaitza eguiteco içan ciren bazterrera eçarriac.
23. Norbaitec balin baçuen moredin, purpura, escarlata bietan thindatu, liho hauta, ahunz-ile, ahari-larru gorriric, eta gorrimoreric,
24. Cilharric eta cobre menastaric, Jaunari escaini ciozcan eta halaber setim çurac asco cerbitzutaco.
25. Emaztequi ancedunec eman çuten irun çuten moredina, purpura, escarlata eta liho hauts,
26. Eta ahuncen ilea, guciac beren oldetara ematen cituztelaric.
27. Aitzindariec escaini cituzten oniz harriac eta harri baliosac soingainecoarençat eta bulharretacoarençat,
28. Balsamugaiac eta olioa criseluen mantenatzeco, eta gançugarriaren eguiteco, eta balsamu usain goçoenecoen aphainceco.
29. Guiçonec eta emaztequiec, guciec jaincotiarqui escaini cituzten beren emaitzac eguitecotzat Jaunac Moisen ahoz manatu içan cituen lanac. Israelgo seme guciec Jaunari eguin ciozcaten beren gogoz emaitzac.
30. Eta Moisec erran cioten Israelgo semeei: Huna non Jaunac bere icenez deithu duen Beseleel, Urien semea, Uri baita Hurren semea, Judaco leinutic.
31. Eta hura bethe du Jaincoaren izpirituz çuhurciaz eta adimenduz, jaquitatez eta iracascari osoaz,
32. Asmatzeco eta eguitecotzat urhearequilaco, eta cilharrarequilaco eta cobrearequilaco lana;
33. Harrien cicelatzeco, eta çurguin lanetaco; anceac kausi ahal detzazqueenac oro
34. Eman içan diozca burura: Ooliab ere, Aquisamequen semea, Danen leinucoa, deithu du Jaunac,
35. Biac ancez bethe ditu, çurguin, ehaile eta lorecatzaile lanac, moredinez eta purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hautaz, ehunean eguiten diren lan guciac eguin detzaten, eta berriac ere kausi.
1. Lanari lothu ciren beraz Beseleel eta Ooliab, eta guiçon ancetsu Jaunac jaquitatez eta aditzaz bethe cituenac, jaquin ceçatençat eguiten mainarequin sainduteguico premia cirenac eta Jaunac manatu içan cituenac.
2. Eta Moisec deithu cituenean hequiec eta guiçon jaquinac oro ceinei Jaunac eman baitzioten jaquitatea, eta ceinec beren baitharic lanaren eguiteco escaini baitzituzten beren buruac,
3. Escura eman ciozcaten Israelgo semeen emaitza guciac. Hauquiec lanari hari cirelaric, populuac egun oroz goicetan ekarcen cituen escainça berriac.
4. Horren gatic oficialeac ethorri behar içan ciren,
5. Eta Moisi erran cioeten: Populuac escaincen du behar den baino guehiago.
6. Moisec beraz manatu çuen cridatzaileac oihu eguin ceçan: Ez guiçonac, ez emaztequiac, nihorc ez beça guehiago deusere escaint sainduteguiaren eguiteco. Hola baratu ciren emaitza escaincetic,
7. Ceren escainiac asqui eta sobera baitziren.
8. Eta tabernacleco lanaren eguiteco jaquinac ciren guiçon guciec, eguin cituzten hamar erridau, ehunaren gainean lana mudançaturic eta lorecaturic hari bihurtuz, eta moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz.
9. Hequietaric bakarrac bacituen hogoi eta çorci beso lucera eta lau çabalera; erridau gucien neurria bardina cen.
10. Beseleelec erridauetaric borz bata berceari lothu cituen, eta berce borçac ere iratchiqui cituen elkarri.
11. Erridau bati bi bazterretaric eguin ciozcan moredinezco lokarriac, eta berce erridauari ere orobat,
12. Lokarriac bata bercearen parrera heldu ciren beçala, eta elkarri loth citecençat.
13. Hortaco urthu cituen berrogoi eta hamar urhe-erreztun, erridauetaco lokarriei lotzecoac, eta hola tabernacle bakar bat eguin cedinçat.
14. Eta eguin cituen ahunz-ilez hameca saihal tabernacleco hegazteguiaren estalceco.
15. Saihaletaric bakarrac bacituen hogoi eta hamar beso lucera, eta çabalera lau: saihal guciac neurri batetacoac ciren.
16. Hequietaric borz lothu cituen elkarrequin alde bat, eta berce seiac bercera.
17. Eta saihal bakarrari bazterretan eguin ciozcan berrogoi eta hamar lokarri, eta berce saihalari ere berrogoi eta hamar, bata berceari lothuac içan citecençat.
18. Eta urthu cituen cobrezco berrogoi eta hamar hersgailu, ceinetaz tincatu behar baitzen hegazteguia, saihal gucietaric estalgui bakar bat eguin cedinçat.
19. Eguin çuen oraino ahari-larru gorrituz tabernaclearen estalgui bat, eta berce bat gainetic larru gorrimorez.
20. Setim çurez eguin cituen tabernacleco oholac, xutic landatuz.
21. Ohol bakarraren lucetasuna hamar besoetacoa cen: eta çabaltasunac baçaducan beso bat eta erdi.
22. Bi mihiztadura baciren ohol bakarca, bata berceari iratchiquiac içan citecençat. Orobat eguin çuen tabernacleco ohol guciei.
23. Hequietaric hogoi ciren egüerdialdetic hegoari beguira çaudenac,
24. Berrogoi cilharrezco oinequin. Bi oin eçarcen ciren ohol bakarraren azpian, bi izquinetan, non-ere akabatzen baitzen izquinetan sahetsen mihiztadura.
25. Ipharrari beguiratzen duen aurkinçan ere eguin cituen hogoi ohol,
26. Berrogoi cilharrezco oinequin, bi oin ohol bakoxca.
27. Bainan iguzqui-etzinaldetic, hori da tabernacleac itsasoari beguiratzen duen alderditic, sei ohol eguin cituen,
28. Eta berce bia izquina bakotchean tabernaclearen guibeletic:
29. Azpitic gaineraino elkarri josiac ciren, eta orobat uztardura bakar batean jarriac ciren. Bi aldeetaric izquinetan halaco moldez eguin çuen,
30. Non çorci ohol baitziren batean, eta hamasei oin cilharrezco baitzituzten, erran nahi da bi oin ohol bakotcharen azpian.
31. Eta setim çurez eguin cituen borz haga, tabernaclearen sahets bateco oholen iduquitzeco,
32. Eta berce borz berce sahetseco oholac elkarri uztarceco; eta horietaz berçalde, berce borz haga tabernaclearen mendebal-aldearençat, itsas-aldetic.
33. Halaber eguin çuen berce haga bat, oholen erditic izquina batetic berceraino helcecoa.
34. Ohol guciac urheztatu cituen, urthu ondoan hequien cilharrezco oinac. Eta urhez eguin cituen hequien erreztunac, hagac erditic sar ahal citazqueen beçala: haga hequiec berac urhe-xaflaz estali cituen.
35. Eta bela bat eguin çuen moredinez eta purpuraz, escarlataz eta liho hari bihurtuz, lorecaduraz mudançatua eta ederztatua.
36. Eguin cituen setim çurez lau habe, ceinac beren buruequin urheztatu baitzituen, hequien oin cilharrezcoac urthu ondoan.
37. Eta tabernacle-sarcean eguin çuen bela bat moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho bihurtuz, gucia lorecatua.
38. Eta eguin cituen beren buruequin borz habe, ceinac urhez estali baitzituen, eta hequien oin cobrezcoac urthu cituen.
1. Dabiden psalmoa. Jaunac darot hotsematen, etzait deusere escastuco;
2. Non ere baita alhapidea, han nau eçarri. Ur bizcorgarrien aldean haci nau;
3. Bihurraraci du ene arima. Çucembideco bidexquetara erakarri nau, bere icenaren arietan.
4. Ecen ibil banedi ere herioaren itzalpeetan, ez nuque gaitzen beldurric, çu enequin çarelacotz. Çure cigorra eta çure makila dira ene goçagarri.
5. Ene aitzinean xuxendu duçu mahaina, niri indar emateco hestutzen nautenen contra. Olioan gançutu duçu ene burua; ceinen den ederra ene baso hordigarria!
6. Eta çure urricalpena jarraiquiren çait ene bicitzeco egun orotan,
7. Jaunaren etchean eguin deçadan ene egoitza mendeen iraupenean.
8. Adi çaçue, ecen gauça handiz minçatzera noha, eta ene ezpainac idequico dira gauça çucenen errateco.
6. Ene ahoac erabilico du eguia, eta ene ezpainec higüinduco dute tzarqueria.
7. Bidezcoac dira ene solas guciac; hequietan ez da deusere gaixtoric, ez tzarric.
8. Çucenac dira adimendutsuençat, eta errexac jaquitatea aurkitu dutenençat.
9. Onhets çaçue ene irakaspena, eta ez dirua: hauta çaçue irakasmena urhea baino hobequi;
10. Alabainan gauça baliosenac baino hobea da çuhurcia; eta lehia eman deçaqueten guciac ez dira haren erkide.
11. Eta hec alha ciradela har ceçan Iesusec oguia, eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta eman ciecén bere discipuluey, eta erran, Har eçaçue, ian eçaçue, haur da ene gorputza.
26. Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc.
27. Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan.
28. Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.
29. Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.
30. Orduan dioste Iesusec, Çuec gucióc gau hunetan scandalizaturen çarete nitan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade arthaldeco ardiac.
31. Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara.
32. Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza.
33. Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla.
34. Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten.
35. Orduan ethor cedin Iesus hequin Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste discipuluey, Iar çaitezte hemen, harache ioanic othoitz daididano.
36. Eta harturic Pierris eta Zebedeoren bi semeac, has cedin tristetzen eta guciz keichatzen.
37. Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin.
38. Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic.
39. Guero ethorten da discipuluetara, eta erideiten ditu lo daunçala: eta diotsa Pierrisi, Horrela orembat ecin veillatu duçue enequin?
40. Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
41. Berriz bigarren aldian ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan, erraiten çuela, Ene Aitá, baldin possible ezpada copa haur iragan dadin eneganic, hura edaten dudala baicen: eguin bedi hire vorondatea.
42. Guero itzuliric erideiten ditu berriz lo daunçala: ecen hayen beguiac sorthatuac ciraden.
43. Eta vtziric hec, berriz ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan heren aldian, hitz berac erraiten cituela.
44. Orduan ethorten da bere discipuluetara, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: huná, hurbildu da orena, eta guiçonaren Semea liuratzen da gaichtoén escuetara.
45. Iaiqui çaitezte, goacen: huná, hurbildu da ni traditzen nauena.
46. Eta hura oraino minço cela, huná, Iudas hamabietaric bat, ethor cedin, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén eta populuco Ancianoén partez.
47. Eta hura traditzen çuenac, eman cerauen seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da: çatchetzate hari.
48. Eta bertan hurbilduric Iesusgana, erran ceçan, Magistruá, Vngui hel daquiala. Eta pot eguin cieçón.
49. Orduan Iesusec erran cieçón Adisquideá, certan aiz hemen? Orduan hurbilduric eçar citzaten escuac Iesusen gainean, eta lot cequizquión.
Basque Bible 1571
Public Domain