La Bible en un an

1. Josue çahartua eta adin handitan cen, eta Jaunac erran cioen: Çahartu çare eta adinetan sarthu, eta leku guciz çabal bat guelditua da, oraino çorteaz berecigabea;
2. Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri gucia;
3. Eguiptoa urztatzen duen hibai lohitsutic Acarongo mugueara, ipharrera; Canaango lurra, Filistindarren borz erreguettoen artean çathitzen dena, Gaçarrac, Açotarrac, Ascalondarrac, Jetharrac eta Acarondarrac.
4. Hegoaldera dira Hebearrac, Canaango lur gucia, eta Sidondarren Maara, Aphequeraino eta Amorhearren muguetaraino,
5. Eta mugakidetaraino: Libango bazterrac ere, iguzqui-haice alderat; Baalgadic, Hermongo azpian, Emathen sar çaitecen arteo;
6. Mendian egoten diren guciac, Libanetic Maserephotheco uretaraino, eta Sidondar guciac. Ni naiz hequiec xahutuco ditudana Israelgo semeen aitzinetic. Oro eror beitez beraz Israelen primançaren phartera, nic manatu içan dudan beçala.
7. Eta orai lurra çathi dioçoçuete goçatzeco bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari,
8. Ceinarequin Errubenec eta Gadec goçamenetan hartu baitute Jaunaren cerbitzari Moisec Jordaneco uraz haindian eman içan dioteten lurra iguzquihaiceco aurkinça-alderat,
9. Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren heguian, eta haranaren erdian, eta Medabaco celhaiac oro Diboneraino,
10. Eta Hefebonen erreguinatu den Sehon, erregue Amorhearraren hiri guciac, Amonen semeen muguetaraino;
11. Eta Galaad, eta Jesurico eta Macatico eremua, eta Hermongo mendi gucia eta Basan gucia Salecaraino;
12. Eta Astarothen eta Edrain erreguinatu den Erraphaimen azquen odoleticacoetaric cen Oguen erresuma gucia Basanen: eta Moisec jo eta xahutu cituen.
13. Eta Israelgo semeec etzituzten nahi içan xahutu Jesuritarrac eta Macatiarrac, eta Israelen erdian daude egungo eguna arteo.
14. Ordean Moisec Lebiren leinuari etzioen lurric eman goçatzera: bainan Israelgo Jainco Jaunaren sacrificio eta bitimac dira haren primança, Jaunac berac erran dioen beçala.
15. Errubenen leinuco semeei, beren familien arabera, lurra goçatzera eman cioten beraz Moisec:
16. Eta hequien eremua içan cen Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren bazterrean, eta Arnongo errecaco haranaren erdian, Medabara daraman celhai gucia,
17. Hefebon eta hango bazter-aldetan diren herri guciac; Dibon ere, Bamothbaal eta Baalmaongo hiria,
18. Jasa, Cedimoth, Mephaath,
19. Cariathaim, Sabama eta Sarathasar Haraneco mendian;
20. Bethphogor, Asedoth, Phasga eta Bethiesimoth,
21. Eta ordoquico hiri guciac, eta Sehon erregue Amorhearraren erresuma guciac, Hefebonen erreguinatu cenarenac eta Moisec jo çuenarenac, Ebi, Errecem, Sur, Hur eta Errebe, Madiango aitzindariequin, ceinac baitziren Sehonen lurreco egoiliarren buruçaguiac.
22. Israelgo semeec ezpataz sarrasquitu çuten berce hilequin Balaam aztia ere, Beorren semea.
23. Eta Jordaneco hibaia Errubenen semeen muga eguina içan cen. Horiec dira hiri eta herriac Errubentarren goçamenecoac bequien familien arabera.
24. Eta Moisec Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman cioeten goçamena, ceinaren xehatzapena hau baita:
25. Jasergo bazterra, Galaadeco hiri guciac, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, ceina baita Erraba alderat;
26. Hefebondic, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdic, Dabirreco muguetaraino;
27. Betharango, Bethnemraco, Sokotheco eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregueren erresumaren gaineracoa: haren muga Jordanea da halaber, Ceneretheco itsasoaren azquen bururaino, Jordanez haindian, iguzqui-sorthalderat.
28. Horiec dira lurra, hiriac eta herriac Gaden semeen goçamenecoac beren familien arabera.
29. Moisec eman cioten Manaseren leinu erdiari ere eta semeei beren familien arabera, goçamen bat,
30. Ceinaren hastea hau baita: Manaimdic Basan gucia; Og, Basango erregueren erresuma guciac, eta Jairren herrialdea, ceina baita Basanen, hirur hogoi hiritacoa;
31. Eta Galaaden erdia, eta Astaroth eta Edrai, Oguen erresumaco hiriac Basanen, Manaseren seme Maquirren haurrei, erran nahi da Maquirren semeen erdiari beren familien arabera.
32. Moisec berezpen hori eguin içan çuen Moabeco celhaietan, Jericoco parrean iguzqui-sorthalderat.
33. Bainan Lebiren leinuari goçamenic etzioen eman, ceren Israelgo Jainco Jauna bere baita haren goçamena, erran içan dioen beçala.
1. Huna cer goçatu duten Israelgo semeec Canaango lurrean, ceina hequiei eman içan baitzioeten Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo leinu bakotcheco familietaco buruçaguiec,
2. Guciac çortean bereciz bederatzi leinu eta erdiri, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala.
3. Ecen Moisec bi leinu eta erdiri Jordanez haindian eman cioeten beren goçamena, lebitarrac gabe, ceinec lurric batere içan ez baitzuten beren anaien artean.
4. Bainan hequien orde ondoregotan jarri ciren Manase eta Efraim, bi leinutan bereciac; eta lebitarrec etzuten lurrean berce pharteric hartu baicic-ere hiriac beren egoitzen eguiteco eta hiripeac bere abere eta arthaldeen hazteco.
5. Jaunac nola manatu, hala eguin çuten Israelgo semeec, lurra çathitu çuten.
6. Hargatic Judaren semeac hurbildu citzaizcoen Josueri Galgalan; eta Jephonen seme Cenecearra, Caleb minçatu citzaioen: Badaquiçu Jaunac çutaz cer erran içan dioen Moisi, Jaincoaren guiçonari, Cadesbarnen.
7. Berrogoi urthe nituen Moisec, Jaunaren cerbitzariac Cadesbarnetic igorri ninduenean lurraren beguiztatzera, eta berriac ekarri nioizquien, nola eguiac iduritzen baitzeraizquidan eta hala.
8. Bainan enequin igan içan ciren anaiec bihotza galaraci cioten populuari: ez nincen gutiago jarraiqui ene Jainco Jaunari.
9. Eta egun hartan Moisec cin eguin içan çuen, cioelaric: Çure çangoac oincatu duen lurra çure goçameneco eta çure semeeneco içanen da bethi gucico, ceren jarraiqui içan çaren ene Jainco Jaunari.
10. Jaunac, aguindu içan çuen beçala, onhetsi darot beraz bicia egungo eguna arteo. Berrogoi eta borz urthe ditu Jaunac hitz hori erran içan cioela Moisi, Israel mortua barna cihoalaric: egun laur hogoi eta borz urthetan naiz,
11. Hain hazcar, nola bainincen ikusquetara bidalia içan nincenean: orduco indarrac dirau ene baithan egundinocoan, nahiz guerlaraco eta nahiz bideraco.
12. Indaçu beraz niri, Jaunac, cerorrec ençuten duçularic, aguindu içan darotan mendi hori, ceintan baitira Enactarrac eta hiri handi eta hazcarrac, ikus deçadan heia Jauna enequin den eta hequiec xahutuco ahal othe ditudan, niri hitzeman darotan beçala.
13. Eta Josuec benedicatu çuen, eta Hebron eman cioen goçatzera.
14. Eta hartaz gueroz Hebron Calebena, Jephonen seme Cenecearrarena içatu da egungo eguna arteo, jarraiqui içan celacotz Israelgo Jainco Jaunari.
15. Aitzinean Hebron deitzen cen Cariatharben icenaz. Adam handia han dago ehorcia Enactarren artean: eta lurra hustu cen guduetaric.
20. Hampurusqueriaca cigorra çoroaren ahoan da; aldiz, beren ezpainec beguiratzen dituzte çuhurrac.
21. Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela, cessatu cenean, erran baitzieçón bere discipuluetaric batec, Iauna, iracats ieçaguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey iracatsi drauen beçala.
22. Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere.
23. Gure eguneco oguia iguc egunecotzat.
24. Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.
25. Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui:
26. Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan.
3. Eta harc barnetic ihardesten duela erran deçan, Ezneçála fascha: ia borthá ertsia duc, eta ene haourtchoac enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera.
1. Erraiten drauçuet, baldin iaiquiric eman ezpadieço-ere, ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric emanén drauca cembat-ere behar baitu.
2. Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue.
3. Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo.
4. Eta cein da çuetaric aitá, semea ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca?
5. Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca?
6. Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey.
7. Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.
8. Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac.
9. Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic esquez çaizcan.
10. Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.
11. Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan haren resumá egonen da? ecen badioçue Beelzebub-en partez campora egoizten ditudala nic deabruac.
12. Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge.
13. Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá.
14. Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác.
15. Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait badeça, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitzén, edequiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen.
16. Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da,
17. Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz.
18. Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua.
19. Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago.
20. Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac.
21. Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.
Basque Bible 1571
Public Domain