La Bible en un an

1. Eta Ciphtarrac Saulen gana ethorri. ciren Gabaara, ciotelaric: Huna Dabid gordea dela Haquilaco munhoan, ceina baita mortuaren parrean.
2. Eta Saul jaiqui cen eta jautsi Cipheco mortura, eta harequin hirur mila guiçon Israelgo hautetaric, Dabiden bilhatzeco Cipheco mortuan.
3. Eta Saul campatu cen Haquilaco Gabaan, ceina baita mortuaren parrean, bidearen gainean. Bada, Dabid mortuan egoten cen. Eta ikusiric Saul haren ondoan ethorri cela mortura,
4. Bidali cituen ikusquetariac, eta jaquin çuen arras segurqui ethorria cela.
5. Eta Dabid ixilic jaiqui cen eta Saul cen toquira ethorri. Ikusi cituenean non lo eguiten çuten Saulec eta Abnerrec, Nerren semeac, erregueren armadaco buruçaguiac, eta Saul lo bere olhan, eta gaineraco jende xehea haren inguruan,
6. Dabidec erran cioten Aquimelec Hethearrari, eta Abisairi, Sarbiaren seme, Joaben anaiari: Nor jautsico da enequin Saulen campetara? Abisaic ihardetsi çuen: Ni jautsico naiz çurequin.
7. Dabid eta Abisai goan ciren beraz gabaz populura, eta atzeman çuten Saul etzana eta lo bere olhan, eta haren lança lurrean landatua haren buruco aldetic; Abner, berriz, eta populua lo erregueren inguruan.
8. Eta Abisaic erran cioen Dabidi: Jaunac egun çure etsaia çure escuetan eçarri du. Orai beraz lança ukaldi batez lurrean cilhatuco dut, eta bigarrenic ez da beharco.
9. Dabidec Abisairi ihardetsi cioen: Berautzu hilcetic; ecen norc bere escua Jaunaren cristoren gainera hedatuco du, eta hobengabe içanen da?
10. Eta Dabidec erran çuen: Ala Jaincoa! Jaunac ez badu berac jotzen, edo heriotzeco eguna ez baçaio heldu, edo gudura jautsiric ez bada galcen, bicico da.
11. Jaunac beguira beneça escua hedatzetic Jaunaren cristoren gainera: orai beraz buruaren ondoan duen lança, eta ur edateco uncia har çatzu eta goacen.
12. Dabidec eraman cituen beraz lança eta ur edateco uncia, Saulen buruaren ondoan cena, eta goan ciren: eta nihor etzen içan ikusi eta aditu cituenic, eta iratzarri cenic, ceren Jaunaganicaco lo bat hequien gainera erori baitzen.
13. Eta Dabid berce aldera iraganic, guelditu ondoan urrunetic mendi-bizcar batean, eta compasu handi bat hequien artean içan cenean,
14. Dabidec oihu eguin cioten populuari, eta Nerren seme Abnerri, cioelaric: Abner, ez othe duçu ihardetsico? Eta Abnerrec ihardetsi çuen: Nor haiz hi, oihuca hari haicena eta erregueren asaldatzen?
15. Eta Dabidec Abnerri erran cioen: Ez othe çare guiçona? eta nor da çure iduricoric Israelen? Certaco beraz ez duçu çaindu çure erregue jauna? Ecen ostetic norbait sarthu da çure erregue jaunaren hilcera.
16. Ez da onsa, çuc eguin duçuna. Ala Jauna! çuen jauna, Jaunaren cristo beguiratu ez duçuenac, herioaren seme çarete. Ikusaçu beraz orai non den erregueren lança, eta non den haren buruaren ondoan cen ur-uncia.
17. Saulec, bada, eçagutu çuen Dabiden minçoa, eta erran çuen: Minço hori ez othe da çurea, ene seme Dabid? Dabidec ihardetsi cioen: Ene minçoa da, oi ene erregue jauna.
18. Eta erran çuen oraino: Certaco ene jauna dabila bere cerbitzariaren ondotic? Cer eguin dut? edo cer gaizqui da ene baithan?
19. Orai beraz, ene erregue jauna, ençun çatzu, othoi, çure cerbitzariaren hitzac: Ene contra subermatzen çaituena Jauna balin bada, usain goçotan har beça sacrificioa; bainan ordean guiçasemeac badira, madaricatuac dira Jaunaren aitzinean, hainec egun bainaute egotzi, Jaunaren primançan ez nadiençat egon, diotelaric: Habil, cerbitzazquic jainco arrotzac.
20. Eta orai ene odola lurrera ez bedi ixur Jaunaren aitzinean, Israelgo erregue atheratu delacotz cucuso baten ondoan, mendietan epherra bilhatzen den beçala.
21. Saulec ihardetsi çuen: Bekatu eguin dut; itzul çaite, ene seme Dabid; ecic nihoiz-ere ez darotzut guehiago gaizquiric eguinen, ceren egun çure beguiec guphidetsi duten ene bicia: agueri da ecic çoroqui haritu naicela, eta asco gauçaz jaquinsun ez nincela.
22. Eta Dabidec hunela ihardetsi çuen: Huna erregueren lança; erregueren muthiletaric bat athera bedi, eta har beça.
23. Jaunac, bere çucentasun eta cintasunaren arabera, sariztatuco du bakotcha; ecen egun Jaunac ene escuan eçarri çaitu, eta ez dut ene escua hedatu nahi içan Jaunaren cristoren gainera.
24. Eta nola egun çure bicia guphide handi içatu baita ene beguietan, hala ene bicia ere içan bedi Jaunaren beguietan, eta beguira beneça hestura orotaric.
25. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Benedicatua içan becedi, Dabid, ene semea; eguiten abiatzen duçuna, eguinen duçu; eta çure ahalac ahal içanen du. Bada, Dabid goan cen bere bidean, eta Saul itzuli cen bere lekura.
1. Eta Dabidec eguin çuen bere gogoan: Egun bat edo berce erorico naiz Saulen escuetara. Ez othe da hobe ihes nohan eta itzur nadien Filistindarren lurrera, Saulec etsia har deçançat, eta utz deçan ene bilhatzea Israelgo bazter orotan? Ihes eguinen diot beraz haren escuari.
2. Eta Dabid jaiqui cen, eta goan cen bera, eta sei ehun guiçon harequin, Aquis, Maoquen seme Jethen erregue cenaren gana.
3. Eta Dabid Aquisequin Jethen egotu cen, bera eta bere guiçonac; guiçon bakotcha eta bere etchea; Dabid eta bere bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail Nabal Carmelecoaren emaztea.
4. Sauli berria ekarri cioten Dabidec Jethera çuela ihes eguin, eta etzen guehiago haren ondoan ibili.
5. Bada, Aquisi erran cioen Dabidec: Gracia aurkitu badut çure beguietan, leku bat emana içan bequit bazterralde huntaco hirietaric batean, han eguin deçadan ene egoitza; ecic certaco çure cerbitzaria çurequin egonen da erregue-hirian?
6. Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean.
7. Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara.
8. Eta Dabid igan cen, eta haren guiçonac ere bai, eta harrapaquinac eguiten cituzten Jesuritic, eta Jercitic, eta Amalectarretaric; ecen herri hequietaco egoiliarrac ciren, behiala Surretic Eguiptoco lurrera helcen cirenac.
9. Eta Dabidec lur hura gucia jotzen çuen, eta etzuen ez guiçonic, ez emaztequiric biciric uztea; eta harturic ardiac, idiac, astoac, cameluac eta soinecoac, itzulcen cen eta Aquisen gana ethorcen.
10. Bada, Aquisec erraten cioen: Noren gainera eguin duçu oraicoan? Dabidec ihardesten çuen: Judaco hegoaldera, eta Jerameelgo hegoaldera, eta Cenico hegoaldera.
11. Dabidec ez guiçon bat, ez emaztequi bat etzuen biciric uzten, ez-eta Jethera erakarcen, erranez: Beldur içateco litaque gure contra minça litecen. Hola haritu cen Dabid, eta hori içan cen haren leguea Filistin-herrian egotu ceno.
12. Aquisec sinheste hartu çuen beraz Dabid baithan, cioelaric: Bidegabe handiac eguin diozca bere populu Israeli: içanen da beraz enetzat bethico cerbitzari.
6. Ene Jaincoa, ençun duçu alabainan ene othoitza; primança eman daroeçu çure icenaren beldur cirenei.
7. Eguna egunaren gainean iratchiquiren dioçu erregueri; haren urtheac berhaturen ditutzu guiçamende gucien iraupenean.
8. Bethi eta bethi egonen da Jaincoaren aitzinean: norc ikarturen ditu haren urricalmendua eta eguia?
9. Horreletan, Jauna, cantaturen dut bethi çure icena, egunetic egunera bihurcecotzat ene botuac.
10. Jaunac beretzat eguin ditu gauça guciac; gaixtaguina ere egun gaixtoco.
11. Oçar dena hatsgarri çaio Jaunari; escua escuarequin tincatua baladuca ere, ez da hobengabe içanen. Bicitze onaren hastapena da çucenari bere bidea ematea; eta onhetsiagoa da Jauna baithan, ecenetz bitimen imolatzea.
12. Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han
4. Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.
5. Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.
1. Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.
2. Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.
3. Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.
4. Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.
5. Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:
6. Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,
7. Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.
8. Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc
9. Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.
10. Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.
11. Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.
12. Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.
13. Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.
14. Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.
15. Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?
16. Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:
17. Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?
18. Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz.
19. Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.
20. Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.
21. Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac:
22. Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.
Basque Bible 1571
Public Domain