La Bible en un an

1. Athalia berriz, Ocociasen ama, bere semea hila ikustenez, jaiqui cen eta erregue ondorego gucia hil çuen.
2. Bainan Josabac, Joram erreguearen alabac, Ocociasen arrebac, harturic Joas Ocociasen semea, ebatsi cituen hura eta haren unhidea salhatic, hilcen hari cituzten erregueren semeen erditic; eta gorde çuen Athaliaren beguietaric, hila içan etzedinçat.
3. Joas bere unhidearequin sei urthez gordea egotu cen Jaunaren etchean; eta Athalia erreguinatu cen Judaco lurraren gainean.
4. Bada, çazpigarren urthean Joiadac igorri çuen ehuntarien eta soldadoen bilha, eta hequiec harturic Jaunaren temploan sarraraci cituen, eta hequiequin batasun eguin çuen; eta Jaunaren temploan cin-eraguinic, erakutsi çaroeten erregueren semea.
5. Eta manatu çaroeten, cioelaric: Huna cer eguin behar duçuen:
6. Çuetaric heren bat sar bedi asteco eta çain beça erregue-etchea; berce heren bat içan bedi Surreco athean; eta azquen herena erredolarien egoitzaco guibeleco athean içan bedi; eta Mesaren etchea çainduco duçue.
7. Eta çuetaricaco bi andanec, astetic ilkico diren guciec çain beçate Jaunaren etchea erregueren inguruan.
8. Eta harmac escuetan erregue inguratuco duçue; nihor sarcen bada ordean temploco hersgunean, hila içan bedi; eta erregue sarcean eta ilkitzean harequin içanen çarete.
9. Ehuntariec eguin çuten Joiada apheçac manatu çaroezten gucien arabera; eta bakotchac harturic ceinec bere guiçonac asteco sarcen cirenac, astetic ilkitzen cirenequin, ethorri ciren Joiada apheça gana.
10. Hunec eman çaroezten lançac eta temploan ciren erregue Dabiden harmac.
11. Guciac xutic jarri ciren, harmac escuetan, erregueren inguruan, temploaren escuineco aldetic, aldarearen eta temploaren ezquerreco alderaino.
12. Eta Joiadac aguertu çuen erregueren semea, eta haren gainean eçarri cituen diadema eta legueco liburua; eta erregue eguin çuten eta gançutu çuten, eta escuac joz, erran çuten: Bici bedi erregue
13. Bada, Athaliac aditu çuen lasterca heldu cen populuaren haroa, eta Jaunaren temploan sarthu cen jende-murruetara.
14. Ikusi çuen erregue tronuan jarria ohitzaren arabera, eta haren aldean cantariac eta turutariac, eta lekuco populu gucia bozcariotan eta turuta jotzen; eta urratu cituen bere soinecoac eta oihu eguin çuen: Cimarkua! cimarkua!
15. Joiadac berriz, armada manatzen çuten ehuntariei manatu çaroeten eta erran: Eraman çaçue temploco hersguneetaric camporat, eta horri jarraiquico çaioen edocein, ezpataz joa içan bedi. Ecic apheçac erran çuen: Jaunaren temploan hila içan ez bedi.
16. Escua gainean eçarri çaroeten eta herrestatu çuten çaldien sarceco bideaz jaureguiaren ondoan, eta hila içan cen.
17. Joiadac batasun eguin çuen beraz Jaunaren artean, eta erregueren artean, eta populuaren artean, populua Jaunarena içan cedin, eta erregueren eta populuaren artean.
18. Eta populua Baalen temploan sarthu cen, eta eragotzi cituzten haren aldareac, eta itchurac xehacatu; Mathan ere, Baalan apheça, aldarearen aitzinean hil çuten. Eta apheçac Jaunaren etchean çainac eçarri cituen.
19. Hartu cituen ehuntariac eta Ceretheco eta Pheletheco andanac, eta lekuco populu gucia; eta Jaunaren etchetic eraman çuten erregue; eta erredolarien atheco bideaz jaureguira ethorri ciren, eta erregue jarri cen erregueen tronuan.
20. Eta lekuco populu gucia bozcariotan sarthu cen, eta hiria descansatu cen. Athalia berriz, ezpataz hila içan cen erregue-etchean.
21. Joasec çazpi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean.
1. Jehuren çazpigarren urthean erreguetu cen Joas eta berrogoi urthez erreguinatu cen. Haren amaren icena cen Sebia Bersabeecoa.
2. Joasec çucen cena Jaunaren aitzinean eguin çuen Joiada apheçaz irakatsia içan ceno.
3. Etzituen bizquitartean kendu leku gorac; ecic oraino populuac imolatzen eta leku goretan isensua erretzen çuen.
4. Eta Joasec erran çaroeten aphecei: Diru consecratu gucia Jaunaren templora ekarria içanen dena iragaiten direnez, arima-ordain escaincen dena, eta ceinec bere baitharic eta bere bihotzeco oldez ekarcen duena Jaunaren templora;
5. Hura har beçate aphecec, ceinec bere aldian, eta behar den beçala temploa xuxen beçate, cerbait erreberritu beharric ikusten badute.
6. Bainan aphecec Joas erreguearen hogoi eta hirugarren urthea arteo etzituzten eguin temploco erreberripenac.
7. Joas erregueac deithu cituen Joiada aphez-handia eta berce apheçac, eta erran çaroeten: Certaco ez ditutzue temploco erreberripenac eguiten? Ez beçaçue guehiago beraz dirua iduc ceinec çuen aldian, bainan bihur çaçue temploaren erreberritzeco.
8. Aphecei debecatu çaroeten diruric handic harat populuaren ganic harcea, eta temploaren berritzea.
9. Eta Joiada aphez-handiac hartu çuen kutcha bat, gainetic cirritu bat idequi çaroen eta eçarri çuen aldarearen ondoan, Jaunaren etchean sarcen cirenen escuinetic, eta atheac çaincen cituzten aphecec hartan eçarcen çuten Jaunaren templora ekarcen cen diru gucia.
10. Eta ikusten çutenean diru sobera cela kutchan, erregueren iscribaua eta aphez-handia igaiten ciren, eta ixurcen eta kondatzen çuten Jaunaren etchean kausitzen cen dirua.
11. Eta hura bere nombre eta phisu arauca ematen çuten Jaunaren etcheco languileen aitzindariei; hauquiec phartitzen çaroeten hura Jaunaren etchean lanean eta erreberritzen haritzen ciren çur-lançaile eta harguinei,
12. Eta harriac ebaquitzen cituztenei, çuren eta escuairatzen ciren harrien erostecotzat, halai non osa cedin Jaunaren etchearen erreberripena, etchearen xuxenceco behar ciren gauça guciez.
13. Jaunaren temploco pegar, hiruhorceco, isensunci, turuta eta edocein cilharrezco eta urhezco unciac etziren bizquitartean eguiten Jaunaren templora ekarcen cen dirutic.
14. Hura ecic Jaunaren temploaren erreberritzeco ematen cen lana eguiten çutenei.
15. Eta xehetasunic etzitzaioeten galdatzen dirua harcen çutenei languileei phartitzecotzat, bainan erabilcen çuten, beren gaineco sinhestea berme.
16. Aldiz hobenarençateco dirua eta bekatuarençateco dirua etziren templorat ekarcen, aphecençat cirelacotz.
17. Orduan Haçael Siriaco erregue igan cen eta guducatzen çuen Jeth; hiria hartu çuen eta burua itzuli Jerusalemera igaiteco.
18. Horren gatic Joasec Judaco erreguec hartu cituen sainduetsiac ciren guciac, Judaco erregue haren arbasoec, Josafatec, Joramec eta Ocociasec consecratu cituztenac, eta berac escaini cituenac; eta Jaunaren temploco kutchetan eta erregue jaureguian kausitu ahal içan çuen diru gucia; igorri çaroen Haçaeli Siriaco erregueri, eta hunec guibelerat eguin çuen Jerusalemetic.
19. Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
20. Bada, haren cerbitzariac jaiqui ciren, elkar hartu çuten cin batean eta Joas hil çuten Meloco etchean, Selaco patarrean.
21. Ecen Josacarrec Semaathen semeac, eta Joçabadec Somerren semeac, haren cerbitzariec, jo çuten, eta hil cen. Dabiden hirian bere aitequin ehorci çuten, eta Amasias haren semea erreguinatu cen haren orde.
1. Judaco erregue Ocociasen Seme Joasen hogoi eta hirugarren urthean, Joacaz Jehuren semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen hamaçazpi urthez.
2. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta bekatu hequiei jarraiqui cen ceinetaz Nabathen semeac Jeroboamec bekatu eraguin baitzaroen Israeli, eta etzen hequietaric aldaratu.
3. Eta Jaunaren hasarrea phiztu cen Israelen contra, eta arthiqui çuen egun oroz Siriaco erregue Haçaelen escura, eta Haçaelen seme, Benadaden escura.
4. Bainan Joacacec errequeitu çuen Jaunaren beguithartea, eta Jaunac ençun çuen; ikusi çuen ecic Israelen hestura, ceren ehoac eçarri baitzituen Siriaco erreguec.
5. Eta Jaunac salbatzaile bat eman çaroen Israeli, eta Siriaco erregueren escuetaric atheratua içan cen; eta Israelgo semeac, beihala beçala baquean egotu ciren beren olhetan.
6. Halaric-ere, Israeli bekatu eraguin çaroen Jeroboamen etchearen bekatuetaric etziren guibelatu; ecen lucua guelditu cen Samarian.
7. Eta populutic Joacaci etzitzaizcon guelditu berrogoi eta hamar çaldizco baicic, hamar orga-laster eta hamar mila oinezco; ecic Siriaco erreguec xahutu eta ogui-jotzetaco herrautsa beçala eçarri cituen.
8. Joacacen gaineraco eguinçac berriz, eta haren bihotzoitasuna eta harec eguin cituen guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
9. Joacaz bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten Samarian; eta Joas haren semea erreguinatu cen haren orde.
10. Judaco erregue Joasen hogoi eta hamaçazpigarren urthean erreguinatu cen Joas Joacacen semea Israelen gainean Samarian hamasei urthez.
11. Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzen aldaratu, bainan hequietan beretan ibili cen.
12. Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac, eta haren bihotzoitasuna, eta nola guducatu çuen Amasias Judaco erregue, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
13. Eta Joas bere arbasoequin lokartu cen. Jeroboam berriz, haren tronuan jarri cen. Eta Joas Samarian ehorcia içan cen Israelgo erregueequin.
14. Bada, Eliseo hilceco gaitzetic eri cen; eta Joas Israelgo erregue jautsi cen haren gana, eta nigar eguiten çuen haren aitzinean, eta erraten çuen: Ene aita! ene aita! Israelgo orga-lasterra! orga-lasterreco çaina!
15. Eta Eliseoc erran çaroen: Ekar çatzu arrambela bat eta gueciac. Eta ekarri ciozcanean arrambela eta gueciac,
16. Erran çaroen Israelgo erregueri: Escua eçar çaçu arrambelaren gainean. Eta escua eçarri çuenean, Eliseoc bere escuac eçarri cituen erregueren escuen gainetic,
17. Eta erran çuen: Idecaçu iguzqui-haiceraco leihoa. Eta idequi çuenean, Eliseoc erran çuen: Igorraçu gueci bat. Eta igorri çuen. Eliseoc erran çuen: Jaunaren salbamenduco guecia, eta Siriarren contra salbamenduco guecia! Siria joco duçu Aphequen, xahu deçaçun arteo.
18. Eta erran çuen: Har çatzu gueciac. Erreguec hartu cituen, eta Eliseoc erran çaroen berriz: Jo çaçu gueciaz lurra. Eta hiruretan joric, guelditu cenean,
19. Jaincoaren guiçona samurtu citzaioen eta erran çaroen: Jo bacindu borz aldiz, edo seiez, edo çazpiz, herrausteraino joco cinduen Siria; bada orai, hiruretan joco duçu.
20. Eliseo hilcen beraz eta ehorci çuten. Urthe berean berriz, ohoin batzu ethorri ciren Moabetic leku hartara.
21. Eta hil baten ehorztera cihoacen guiçonec ikusi cituzten ohoinac, eta hila arthiqui çuten Eliseoren hobira. Gorphutzac uquitu cituenean Eliseoren heçurrac, guiçona phiztu cen, eta çangoen gainera xutitu cen.
22. Beraz Haçaelec Siriaco erreguec Israeli jasaiteco eman çaroen Joacacen egun gucietan.
23. Jauna urricaldu citzaioten Israeldarrei, eta bihurtu cen hequien gana, Abrahamequin, Isaaquequin eta Jacobequin çuen batasunaren gatic. Etzituen nahi içan galdu, ez-eta alde bat iraici oraidinocoan.
24. Bada, Haçael Siriaco erregue hil içan cen, eta Benadad haren semea erreguinatu cen haren orde.
25. Eta Joasec Joacacen semeac Haçaelen seme Benadaden escutic hartu cituen Haçaelec haren aita Joacacen escutic guerlaco çucenez hartu cituen hiriac. Hirur aldiz jo çuen Joasec, eta Israeli hiriac bihurtu ciozcan.
1. Asaphen aditza. Oi Jaincoa, cergatic bethico hastandu gaituçu? çure hasarrea sutan jarri da çure hespileco ardien contra.
2. Orhoit çaiteci, hastetic goçatu duçun çure bilkuaz. Berrerosi duçu çure primançaco makila, Siongo mendia ceintan eguin içan baituçu çure egoitza.
3. Goiti çatzu çure escuac hequien hampurusquerien eragozteco: etsaiac cembat gaixtaqueria ez du eguin çure leku sainduan!
4. Çu gaitzets çaituztenec beren buruac espantatu dituzte çure besta-buruaren erdian. Beren banderac eçagutzaritzat eçarri dituzte haren gainean,
5. Nola ilki-bidean, eta etzaquiten cer hari ciren. Çuhaitz oihanean beçala, haizcoraz
6. Hautsi dituzte han berean hango atheac; haizcoraz eta marteluaz hura lurrerat arthiqui dute.
7. Suz erre dute çure sainduteguia, lurrean lohitu dute çure icenaren tabernaclea.
8. Hequien ahaidegoac batean erran du bere bihotzean: Lurretic gueldiaraz detzagun Jaincoaren besta guciac.
9. Ez dugu guretzateco sendagailaric ikusten, guehiago ez da profetaric eta Jaincoac ez gaitu guehiago eçagutzen.
16. Emaitzec çabalcen diote bidea guiçonari, eta leku eguiten diote buruçaguien aitzinean.
17. Prestua lehembicicoa da bere buruari jaçarceco; heldu da haren adisquidea, eta hunec du haztatuco.
23. Bada gendarmeséc Iesus crucificatu çutenean har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ceçaten: eta iacá cen iostura gabe gainetic gucia ehoa.
24. Erran ceçaten bada bere artean, Ezteçagula hura erdira, baina daguigun harçaz çorthe ceinen içanen den: eta haur, Scriptura compli ledinçát, dioela, Ene abillamenduac partitu vkan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren gainean çorthe egotzi vkan duté. Bada gendarmeséc gauça hauc eguin citzaten.
25. Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpá, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena.
26. Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá, horrá hire semea.
27. Guero diotsa discipuluari, Horrá hire ama. Eta orduandanic recebi ceçan hura discipuluac beregana.
28. Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gauça guciac ia complitu ciradela, compli ledinçát Scripturá, erran ceçan, Egarri naiz.
29. Eta vncibat cen han vinagrez betheric eçarria. Eta hec bethe ceçaten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguruän eçarriric, presenta cieçoten ahora.
30. Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan, Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan spiritua.
31. Orduan Iuduéc ezlaudençat crutzean gorputzac Sabbathoan, ceren orduan baitzén preparationeco eguna: (ecen Sabbath hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hayén çangoac, eta ken litecen.
32. Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten lehenaren çangoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac.
33. Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura hil cela etzitzaten hauts haren çangoac.
34. Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr.
35. Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa da haren testimoniagea: harc badaqui ecen eguiác erraiten dituela, çuec-ere sinhets deçaçuençát.
36. Ecen gauça hauc eguin içan dirade Scriptura compli ledinçát, Ezta hautsiren haren heçurric.
37. Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren duté nor çulhatu dutén.
38. Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza: eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan Iesusen gorputza.
39. Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.
40. Har ceçaten orduan Iesusen gorputza, eta lot ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma baitute Iuduéc ohorzteco.
41. Eta hura crucificatu içan cen leku hartan cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitzén nehor eçarri içan.
42. Han bada, Iuduén preparationeco egunaren causaz, ceren hurbil baitzén monumenta, eçar ceçaten Iesus.
Basque Bible 1571
Public Domain