La Bible en un an
| 1. Jeremiasec içatu duen solasa Jaunaren ganic, ceinac erran baitio: |
| 2. Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta minça çaitezte Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei; |
| 3. Eta erroçute: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Madaricatu guiçona adituco ez dituena patu huntaco hitzac; |
| 4. Ceinac manatu baitiozcatet çuen arbasoei, Eguiptotic, burdin-labetic atheratu nituen egunean, niotelaric: Adi çaçue ene minçoa eta eguizquitzue nic manatzen darozquitzuetan guciac, eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni çuen Jaincoa; |
| 5. Obra deçadan çuen aitei eguin cina, emanen niotela esnea eta eztia çarioen lurra, egungo egunean den beçala. Eta ihardetsi diot eta erran: Biz, Jauna. |
| 6. Eta Jaunac erran içan darot: Oihu eguizquitzu hitz hauquiec guciac Judaco hirietan eta Jerusalemeco bazterretan, erranez: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta bethe çatzue; |
| 7. Ecen hersatuz errequeitu ditut çuen arbasoac, Eguiptotic atheratu ditudan egunetic egungo eguna arteo; goicean jaiquiz errequeitu ditut, eta erran diotet: Adi çaçue ene minçoa. |
| 8. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera. |
| 9. Eta Jaunac erran içan darot: Cin-harce bat aurquitu da Judaco guiçonetan eta Jerusalemdarretan. |
| 10. Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua. |
| 11. Horren gatic, hau dio Jaunac: Gainera arthiquiren diozcatet gaitz batzu, ceintaric ecin ilkico baitire; oihu eguinen darotet, eta ez ditut ençunen. |
| 12. Eta Judaco hiriac eta Jerusalemdarrac goanen dire, eta deihadar eguinen diote jaincoei ceinei eguinen baitiozcate sacrificioac, eta hequiec ez dituzte hesturaco orduan salbatuco. |
| 13. Ecen, Juda, cembat hiri, hambat jainco bahintuen; eta hic, Jerusalem, cembat carrica, hambat ahalcapenezco aldare eçarri ditun, Baali sacrificio eguiteco aldareac. |
| 14. Jeremias, ez beraz çuc othoitzic eguin populu horrençat; horrençat ez abia ez aheriaric ez-eta errequeiric; ceren gor içanen bainaiz niri deihadar eguinen darotedan orduan, beren hesturaco mugan. |
| 15. Nolaz ene maiteac ene etchean ditu eguin hambat gaixtaqueria? Haragui sainduetsiec garbituco othe çaituzte malçurquerietaric, ceinetan baitzinen espantatzen? |
| 16. Jaunac deithu cintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, beguicoa: harec erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreac içan dire haren aldascac. |
| 17. Armadetaco Jaunac, ceinac landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etcheac eta Judaco etcheac, Baali sacrificatuz ene samurrarazteco eguin dituzten gaizquien gatic. |
| 18. Çuc orduan, Jauna, arguitu nauçu, eta eçagutza ethorri çait, eta orduan aguertu daroztadatzu hequien asmuac. |
| 19. Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nincen, eta ez nuen eçagutzen ene gainean atheratu cituztela asmuac, ciotelaric: Çotza eçar deçagun horren oguian, errotic ken deçagun bicien lurretic, eta horren icena ez bedi aipha guehiago. |
| 20. Oi bainan, armadetaco Jauna, çucenqui juiatzen duçuna, bihotza eta barnea ikarcen ditutzuna, eguiçu ikus deçadan hequietaric atheratuco duçun aspercundea; ecen çure aitzinera aguertu dut ene çucena. |
| 21. Horren gatic hau dio Jaunac Anathotheco guiçonei, ceinec bilhatzen baitute ene bicia, eta erraten baitute: Ez beçac profetisa Jaunaren icenean, eta ez haiz gure escutic hilen. |
| 22. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Hara non goanen natzaioten ikustera; ezpatac hilen ditu gazteac; hequien semeac eta alabac gosez hilen dire. |
| 23. Eta hequietaric ez da ondarric gueldituren; ecic Anathotheco guiçonen gainera erakarriren dut gaitza, hequien gaztiguco orduan. |
| 1. Jauna, iharduquitzen badarotzut, ez etzarelacoan eguiazqui çucena: gucia gatic eguinen darozquitzut ene arrangura bidezcoac: Certaco gaixtaguina ongui helcen da bere bidean? Certaco dute çorion legue-hausleec eta gaizqui-eguileec? |
| 2. Çuc landatu ditutzu, eta erroa eguin dute; handitzen dira, eta fruitua atheratzen dute: hequien ahotic hurbil çare eta bihotzetic urrun. |
| 3. Eta çuc, Jauna, eçagutu nauçu, ikusi nauçu, frogatu duçu çurequilaco dela ene bihotza; hequiec, berriz, bil çatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez çatzu hilceco egunecotzat. |
| 4. Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança. |
| 5. Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean? |
| 6. Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere. |
| 7. Utzi dut ene etchea, utzi dut ene primança, bere etsaien escuetara eman dut ene bihotzecoa. |
| 8. Ene primança jarri çait lehoina oihanean beçala; marruma eguin du ene contra: hargatic dut hastiatu. |
| 9. Ene primança ez othe da hegastin carançacatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan carançatua? Çatozte, bil çaitezte, lurreco basabere guciac, laster eguiçue irestera. |
| 10. Arçain molço batec xahutu du ene mahastia, oincatu dute ene çathia; ene primança lehiagarritic eguin dute mortu icigarri bat. |
| 11. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren desmasian da lur gucia, ceren nihorc ez duen gogoeta on bat eguiten. |
| 12. Mortuco bide gucietaric heldu dira xahutzaileac, ceren Jaunaren ezpatac irestera baiterama buru batetic helcera; bici denarençat ez da baqueric. |
| 13. Oguia erran, eta elhorriac bildu dituzte; primança hartu dute, eta etzaiote baliaturen; çuen fruituec ahalquetara arthiquiren çaituztete, Jaunaren hasarreco hatsaren ariaz. |
| 14. Israelgo ene populuari çathitu diodan primançari uquitzen duten ene hauço gaixtaguin gucien contra hau dio Jaunac: Huna non beren lurretic iraiciren ditudan nic, eta Judaren etchea ilkiren dut hequien erditic. |
| 15. Eta atheratu ondoan, bihurturen naiz, eta urricalduren natzaiote, eta itzularaciren ditut, cein bere primançara eta cein bere lurrera. |
| 16. Eta baldin arguituric ikasten badituzte ene populuaren, ideac, ene icenaz hula cin eguiteco: Ala Jauna Ene populuari Baalez cin eguiten irakatsi dioten beçala; guerthaturen da ene populuaren erdian jarriac içanen direla. |
| 17. Baldin ordean ençuten ez badute, iraiciren dut jendaqui hura errotic atheratuz eta xahutuz, dio Jaunac. |
| 10. Bilhatu çaitut ene bihotz oroz: ez neçaçula urrunt çure manamenduetaric. |
| 11. Bihotzaren barnean iduqui ditut çure erranac, çure alderat bekaturic ez eguitea gatic. |
| 12. Benedicatua çare, Jauna: irakats diçadatzu çure manamenduac. |
| 13. Ene ezpainetan derabilzcat çure ahoco erabaqui guciac. |
| 14. Çure lekucotasunen bidean dut laket, aberastasun gucietan beçala. |
| 8. Nola xori bere ohancetic urrun dohana, hala guiçon bere toquia uzten duena. |
| 1. Nabussiác eguieçue çucena eta eguimbidea cerbitzariey, daquiçuelaric ecen çuec-ere baduçuela Iaun-bat ceruètan. |
| 2. Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin. |
| 3. Othoitz eguiten duçuelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borthá Iaincoac irequi dieçagunçát, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz. |
| 4. Hura manifesta deçadançát, minçatu behar dudan beçala. |
| 5. Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric. |
| 6. Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát. |
| 7. Ene equiteco guciac notificaturen drauzquiçue Tychique gure anaye maiteac, eta ministre fidelac, eta gure Iaunean ene cerbitzari quideac: |
| 8. Cein igorri vkan baitut çuetara berariaz, eçagut ditzançát çuen eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac, |
| 9. Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita çuenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guciéz auertituren çaituztéz. |
| 10. |
| 11. Eta Iesus Iusto deitzen denac, cein baitirade circoncisionetic, hauc solament ditut aiutaçale Iaincoaren resumán, eta ene solageamendutaco içan dirade. |
| 12. Salutatzen çaituzte Epaphras çuenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric çuengatic othoitzetan, çaudetençát perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian: |
| 13. Ecen haur harçaz testificatzen dut, ecen zelo handia duela çuengatic eta Laodicean, eta Hyerapolen diradenacgatic. |
| 14. Salutatzen çaituztez Luc medicu maiteac, eta Demasec. |
| 15. Salutaitzaçue Laodicean diraden anayeac, eta Nympha, eta haren etchean den Eliçá. |
| 16. Eta epistola haur çuec baithan iracurri datenean, eguiçue Laodiceacoén Eliçan-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, çuec-ere iracur deçaçuen. |
| 17. Eta erroçue Archipperi, Gogoa eçac gure Iaunean recebitu vkan duàn administrationea compli deçánçat. |
| 18. Salutationea, ene Paulen escuz. Çareten orhoit ene estecaduréz. Gratia dela çuequin. Amen. |
| Basque Bible 1571 |
| Public Domain |