2. Guiçasemea, asmacari bat eta parabola bat athera dioçotzu Israelgo etcheari,
3. Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Arrano bat gaitza, hegal handi batzuequin, eta irazqui luce batequin, hegats hainitz eta carançatuac cituena, ethorri cen Libanera, eta eraman çuen cedro baten bihotza.
4. kendu ciozcan adar-mocoac, eta eraman cituen Canaango lurrera eta eçarri tratulari hiri batean.
5. Eta hartu çuen hango hacitic, eta lurrean eçarri çuen erainçatzat, erroaren lotharazteco ur handien gainean; lurraren axalean eçarri çuen.
6. Eta musquildu cenean, çabaldu cen mahats-ondo aphal bat, ceinaren adarrac baitzauden arranoari beguira, eta erroac hunen azpian baitziren. Mahastu cenean beraz, fruituac atheratu cituen aihenetan, eta aldascac arthiqui cituen.
7. Eta aguertu cen berce arrano bat, hegal handi batzuequin eta hainitz hegatsequin; eta hara non mahats-ondo harec, iduri erroac haren alderat hedatzen cituela, bere adarrac haren ganat çabaldu cituen, urzta ceçan bere ur guicenetaric.
8. Landatua cen lur onean, ur hainitzen lekuan, ekar ceçan hostoila eta fruitu, eta eguin çadien mahats-ondo handi bat.
9. Erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ongui atheratuco othe da bada? Lehembicico arranoac ez othe diozca iraicico erroac eta eragotzico fruituac, eta idorraracico gandoac, eta ez othe du iharraracico; behartu gabe bere indarraren handitasuna eta guiçon oste bat, errotic haren atheratzeco?
10. Horra non den landatua; ongui atheraco othe da? Haice erregarriac uquituco duenean, ez othe da ihartuco, eta musquilarazten çuten ur-errequequin ez othe da idortuco?
11. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
12. Erroçu populu kexagarri horri: Ez daquiçue cer erran nahi duen horrec? Erroçu: Hara non heldu den Babilonaco erregue Jerusalemera, eta hartuco ditu erregue eta harequilaco aitzindariac, eta bere ganat eramanen ditu Babilonara.
13. Eta erregue odoletic hartuco du buruçagui berri bat, eta harequin joco du patu bat, eta cina hartuco du haren ganic; bainan lurreco guiçon hazcarrac eramanen ditu,
14. Erresuma gueldi dadien aphal eta ez dadien goiti, bainan iduc eta cerbitza deçan harequilaco patua.
15. Erregue berriac, haren ganic urrunduric, bidalquinac igorri ditu Eguiptora, eman diotzotençat çaldiac eta armada handi bat. Horien eguilea ongui atheraturen othe da, edo salbatzera helduren othe da? eta bere patua hautsi duena itzuriren othe da?
16. Ala ni! dio Jainco Jaunac, hilen dela Babilonaren erdian, erregue eguin duenaren lekuan, eta ceinaren cina hutsaldu, eta ceinarequilaco patua hautsi baitu.
17. Eta Faraon ez da Babilonaco erregueren contra armada handi eta populuqueta gaitz batequin abiatuco gudura, ez hersgailu alchatzera eta tranchada eguitera, jende hainitzen hilceco.
18. Ecen erregue berriac arbuiatu du cina patuaren hausteco, eta etsaiari eman dio escua; eta horiec oro eguin ondoan, ez da itzurico.
19. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Ala ni! haren buruaren gainean eçarriren ditudala arbuiatu duen cina eta hautsi duen patua.
20. Eta hedaturen diot ene artea eta atzemanen dut ene sarean; eramanen dut Babilonara, eta han juiaturen dut patu hauspenaz, ceintaz bainau arbuiatu.
21. Eta haren alderat iragan direnac oro haren armada guciarequin ezpataren azpira dire erorico; ondarrac berriz, haice gucietara dire barraiatuco, eta jaquinen duçue, ni Jauna naicela minçatu.
22. Hau dio Jainco Jaunac: Eta cedro handienaren bihotzetic hartuco eta landatuco dut; haren adaburuaren capetatic berecico dut gando guri bat, eta landatuco dut mendi gora eta alde orotaric agueri den baten gainean.
23. Israelgo mendiric gorenean landatuco dut hura, eta musquilduco da, eta emanen du fruitua, eta cedro handi bat da ilkico; eta haren azpian egonen dire hegastin guciac, eta haren hostaiaren itzalean ohanceac eguinen dituzte xori guciec.
24. Eta aurkinçaco çuhamu guciec jaquinen dute, nic Jaunac aphaldu dudala çuhaitz gora, eta goratu çuhaitz aphala; iharraraci dudala çuhaitz hostoduna, eta hostaraci çuhaitz iharra. Ni Jauna naiz minçatu, eta nic dut eguin.
1. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
2. Nolaz çuen artean parabola erran-çahar huntara bihurtuz, erraten duçue Israelgo lurrean: Aitec jan dute mahats minkorra, eta semeei hosquindu çaizcote horçac?
3. Ala ni! dio Jainco Jaunac, parabola hori erran-çaharretan içaten baduçue guehiago Israelen.
4. Huna, arima guciac eneac dire; aitaren arima beçala, semearen arima ere enea da: bekatura erorico den arima, hura bera da hilen.
5. Eta guiçon bat içaten bada çucena; çucenean eta çucentasunean ibilcen bada;
6. Mendietan jaten ez badu, eta beguiac alchatzen ez baditu Israelgo jaincomoldeetara; borchatzen ez badu bere lagunaren emaztea, eta astagaizdunari hurbilcen ez baçaio;
7. Nahigaberic guiçonari ematen ez badio; çorduruari bahia badio bihurcen; borcharen bidez deusic eramaten ez badu; bere oguitic gose denari badio ematen, eta buluça estalcen badu;
8. Ez badu lucurutan maileguz ematen, eta emana baino guehiago ez badu guibelerat harcen; gaixtaqueriatic aldaratzen badu bere escua, eta bi guiçonen artean erabaqui çucena badu ematen;
9. Ene manamenduetan ibilcen bada, eta ene leguea beguiratzen badu, cintasunari bere bidearen emateco; haina prestua da, cinezco biciaz da bicico, dio Jainco Jaunac.
10. Seme bat içaten badu ohoina, odol-ixurlea eta gaizqui horietaric cerbaiten eguilea;
11. Horiec oro ez baditu eguiten ere, bainan mendietan jaten badu, eta lagunaren emaztea lohitzen,
12. Beharrari eta erromesari atsecabe ematen, ohorgoac eguiten, bahiac ez bihurcen, jaincomoldeetara beguiac goititzen, icigarriqueria eguiten,
13. Lucurutan ematen, eman baino guehiago guibelerat harcen; haina bicico othe da? Gaitzesgarriqueria horiec oro eguin dituenean, ez da bicico; heriotzez hilen da, eta haren odola, haren gain içanen da.
14. Hainac içaten badu seme bat, ceinac ikustenez bere aitaren bekatu guciac, icialdura harcen badu, eta halacoric ez eguiten,
15. Mendien gainean ez jaten, Israelgo etchearen jaincomoldeetara beguiric ez goititzen, lagunaren emaztea ez borchatzen,
16. Guiçonari atsecaberic ez ematen, bahiric ez iduquitzen, ohoinçaric ez eguiten, bere oguitic goseari ematen, buluça estalcen,
17. Beharraren alderaco bidegabetic escua urruncen, lucururic eta emana baino guehiagocoric guibelerat ez harcen, ene leguea bethetzen, eta ene manamenduetan ibilcen; haina ez da bere aitaren tzartasuna gatic hilen, bainan eguiazco biciaz da bicico.
18. Haren aita, ceren cen bidegabezqui minçatu, ceren eguin çuen bere anaiari borcha, eta bere herritarren erdian gaizquia, hara non hil den bere bekatuan.
19. Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico.
20. Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da.
21. Gaixtaguina berriz, eguin dituen bekatu guciez urriquitan sarcen bada, eta beguiratzen baditu ene manamendu guciac, çucenean eta çucentasunean ibilcen bada, eguiazco biciaz da bicico eta ez da hilen.
22. Ez naiz orhoituco eguin dituen gaizqui guciez; eguin dituen çucentasuneco obretan bicico da.
23. Ene nahiticacoa othe da gaixtaguinaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; eta ene nahia ez othe da bihur dadien bere bide galduetaric, eta bici dadien?
24. Baldin ordean prestua bere prestutasunetic makurcen bada, eta gaixtaguinac eguiten ohi dituen icigarriqueria gucien arabera eguiten badu gaizquia, bicico othe da? Eguin dituen obra on gucien orhoitzapenic ez da içanen; bere legue-hauspenetan eta eguin dituen bekatuetan, hequietan hilen da.
25. Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, adi çaçu beraz: Ene bidea ez othe da çucena; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac?
26. Alabainan prestua bere prestutasunetic makurtu ditaqueenean, gaizqui eguin duqueenean, eta hala hil ditaqueenean; eguin duen tzarquerian hilen da.
27. Eta gaixtaguina aldaratu ditaqueenean eguin içan duen gaixtaqueriatic, eta çucena çucentasunean eguin duqueenean; hainac bicia bihurturen dio bere arimari.
28. Alabainan gogoetac eguin dituen ondoan, eta urrundu denean eguin dituen gaizquietaric, eguiazco bicitzez da bicico eta ez da hilen.
29. Eta Israelgo semeec derrate: Jauna ez dabila çucen. Israelgo etchea, ez othe dire çucenac ene bideac; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac?
30. Aria horiez, oi Israelgo etchea, nor bere bideen arabera juiaturen dut, dio Jainco Jaunac. Bihur çaitezte eta sar çuen tzarqueria guciez urriquitan, eta çuen gaizquia ez da çuen galgarri içanen.
31. Hastan çatzue çuen ganic çuen legue-hauspenac, ceinetaz eguin baitzarete hobendun, eta çuen baithan eguiçue bihotz bat berria eta izpititu berri bat: ecen certaco hil, oi Israelgo etchea?
32. Alabainan ez dut nahi hilcen denaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; bihur çaitezte eta bici.
1. Mailetaco cantica. Jaunaren baithan fidatzen direnac, Siongo mendia beçala dira: behinere ez da kordocatua içanen,
2. Jerusalemen egoten dena. Mendiac dira haren inguruan, eta Jauna bere populuaren inguruan oraidanic eta mendeetaraino;
3. Ecen Jaunac ez du bekatoreei utzico manamendua prestuen primançaren gainean, prestuec gaixtaqueriara heda ez detzazten beren escuac.
4. Jauna, onguia eguioçute prestuei eta bihotzez çucenac direnei.
5. Bainan bide bihurrietara makurcen direnac, Jaunac eramanen ditu tzarqueria-eguileequin. Baquea içan bedi Israelen gainean.
6. Erabaquitzean nor nor den beguiratzen duenac ez du ongui eguiten; halacoac ogui-ahamen baten gatic ere bazterrerat utzico du eguia.
7. Beraz bacituen lehen Alliançac-ere cerbitzu diuinoaren ordenançác, eta sanctuario mundanoa.
8. Ecen Tabernaclea edificatu içan da, diot, lehena ceinetan baitziraden candelera, eta mahaina, eta propositioneco oguiac, cein deitzen baita Leku sainduac.
21. Eta bigarren velaren ondoan cen Tabernaclea, Sainduén sainduac deitzen dena:
1. Vrrhezco encenserbat çuelaric, eta Alliançaco Arká ossoqui vrrhez inguru estalia: ceinetan baitzén vrrhezco pegarbat, non baitzén Manna, eta Aaronen cihor lilitu içan cena: eta Alliançaco Taulác.
2. Eta haren gainean gloriazco Cherubinac ciraden Propitiatorioari itzal eguiten ceraucatela, ezta gauça hauçaz orain particularqui minçatzeco mengoaric.
3. Eta gauça hauc hunela ordenatuac içanic, lehen Tabernaclean bethiere sartzen ciraden Sacrificadoreac cerbitzuaren colllplitzeagatic.
4. Baina bigarrenean, vrthean behin Sacrificadore subiranoa bera sartzen cen, ez odol gaberic, cein offrendatzen baitzuen bere buruägatic eta populuaren faltacgatic:
7. Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac:
8. Baina Christ içateco ciraden onén Sacrificadore subirano ethorriric, Tabernacle handiago eta perfectoago batez, ez escuz eguinaz, erran nahi baita, ez creatione hunetacoz:
9. Eta ez aker edo aretze odolez, baina bere odol propriaz behin sarthu içan da leku sainduetan redemptione eternala obtenituric.
10. Ecen baldin cecenén eta akerrén odolac, eta bigáren hauts barreyatuac, satsuac sanctificatzen baditu haraguiaren puritateaz den becembatean:
11. Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buruä macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric çuen conscientiá Iainco viciaren cerbitzatzeco?
12. Eta halacotz da Testamentu berriaren ararteco, herioa artean iarriric, leheneco Testamentuaren azpian ciraden transgressionén redemptionetan, deithuéc heretage eternaleco promessa recebi deçatençát.
13. Ecen testamenturic den lekuan, necessario da testamentu eguilearen herioa den.
14. Ecen testamentua hilétan confirmatu da, ikussiric ecen oraino eztuela balio testamentu eguilea vici deno.
15. Bada, lehena-ere ezta odolic gabe dedicatu içan.
16. Ecen iracurri cerautzanean manamendu guciac Leguearen arauez Moysesec populu guciari, harturic aretzén eta akerrén odola vrarequin, eta escarlatan tintatu ilerequin eta hyssoparequin bay liburuä bay populu gucia ihizta citzan:
17. Cioela, Haur da Iaincoac çuey ordenatu drauçuen Testamentuco odola.
18. Guero Tabernaclea-ere halaber, eta cerbitzuco vnci guciac, odolez ihizta citzan.
19. Eta quasi gauça guciac Leguearen arauez odolez purificatzen dirade, eta odol issurtze gabe barkamenduric ezta eguiten.
20. Behar içan da beraz ceruètan diraden gaucén figurác, hunelaco gauça hauçaz purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez.
21. Ecen Iesus ezta leku saindu escuz eguinetan sarthu, cein baitziraden eguiazcoey ihardesten cerauecen figurác: baina ceruän berean, orain Iaincoaren beguitharte aitzinean guregatic comparitzeco.
22. Baina ez anhitzetan bere buruä offrenda deçançát, Sacrificadore subiranoa leku sainduetan vrthe guciaz berceren odolequin sartzen cen beçala.
23. (Bercela suffritu behar vkan çuqueen anhitzetan munduaren fundationeaz gueroztic) baina orain behin seculén consummationean, bekatuaren destructionetan, bere buruäzco sacrificioaz comparitu içan da.
24. Eta hala nola ordenatu baitzaye guiçoney behin hiltzera, eta guero iugemendua:
25. Halaber Christ-ere behin offrendatu içanic anhitzen bekatuac aboli litzançát, berrizco aldian bekatu gabe aguerturen çaye haren beguira daudeney saluamendutacotz.