1. Beseleelec halaber setim çurez eguin çuen arka, ceinac baitzituen bi beso eta erdi lucera, beso bat eta erdi çabalera; goratasuna ere beso bat eta erditacoa içan çuen; eta hura estali çuen campotic eta barnetic urhe garbienarequin.
2. Eta inguruan eguin cioen urhezco koro bat,
3. Urcen cituelaric lau urhe-erreztun lau izquinençat, bi erreztun sahets bateco, eta bia berceco.
5. Eta ceinac sarthu baitzituen, arkaren sahetsetan, haren erabilceco ciren erreztunetan.
6. Eguin ere çuen propiciatorioa, hura baita oraclea, urhe garbienetic, bi beso eta erditacoa lucera, eta beso bat eta erditacoa çabalera.
7. Urhe beratic eguin cituen bi querubin, ceinac eçarri baitzituen propiciatorioaren bi aldeetan;
8. Querubin bat alde bateco buruan, eta berce querubina bigarren aldeco buruan; bi querubinac propiciatorioaren buru bakotchetan,
9. Hegalac hedatzen cituztela, eta propiciatorioa estalcen, eta elkarri eta hari beguiratzen.
10. Eguin çuen oraino mahain bat setim çurez, bi besoetaco lucera, eta beso bateco çabalera, eta çuen beso bat eta erdi gora:
11. Inguratu çuen hura urhe garbienetic, eta urhezco ezpain bat eguin cioen inguruan,
12. Eta ezpainari berari urhezco koro cicelatu bat, lau erhi gora, eta haren beraren gainean berce urhezco koro bat.
13. Halaber urthu cituen lau urhe-erreztun, eçarri cituenac lau izquinetan, mahainaren çango bakotchean,
14. koroaren azpitic: eta hequietan sartu cituen hagac, mahaina erabilia içan ahal cedinçat.
15. Haga hequiec berac ere eguin cituen setim çurez, eta urhez inguratu.
16. Eta urhe garbitic eguin cituen mahaineco cerbitzu gucietaco unciac, azpilac, gorgoilac, isensunciac eta xatac, ceinetan escaini behar baitziren libacioneac.
17. Eta urhe garbienetic mailucatu çuen ganderailua, ceinaren guirthainetic sorcen baitziren adarrac, xatattoac, sagarrac eta liliac;
18. Sei adar bi aldeetaric, hirur batetic, eta hirur bercetic;
19. Hirur xatatto helçaurrac beçala adar bakoxca, eta hequiequin batean sagarrac eta liliac. Ganderailuaren guirthainetic sorcen ciren sei adarrec orobateco lana çuten guciec,
20. Bainan guirthainean berean baciren lau xatatto helçaurrac beçalacoac, eta bakotcharequin sagar bat eta lili bat;
21. Eta guirthainac hirur toquitan bacituen hirur sagar, eta sagar bakotchetic ilkitzen ciren bi adar, orotara sei adar guirthain bakarretic sorcen cirenac.
22. Beraz sagarrac eta adarrac hartaric beretic ciren, guciac mailucatuac urhe garbienetic.
23. Orobat eguin cituen çazpi criselu beren muquetequin, eta muqui kenduen hil-unciac, urhe garbienetic.
24. Ganderailuac bere unci guciequin baçuen urhetan talendu baten phisua.
25. Eta setim çurez eguin çuen balsamuetaco aldarea, lucera eta çabalera beso bat çuena eta bia gorara; haren izquinetaric sorcen ciren adarrac.
26. Eta urhe garbienez estali çuen hura bere crisela, bazter eta adarrequin.
27. Eta inguruan eguin cioen urhezco koro bat, eta koroaren azpian bi aldetaric bira urhe-erreztun, hequietan hagac sarceco, aldarea erabilia içan ahal cedinçat.
28. Eta haga hequiec eguin cituen setim çurez, eta estali urhe xaflaz.
29. Eta aphaindu çuen consecratzeco gançuduren eguiteco olioa, eta balsamuac gayric garbienetaric, balsamuguinen moldera.
1. Beseleelec eguin çuen oraino setim çurez holocaustetaco aldarea, ceinac baitzituen borz beso lucera eta çabalera, eta hirur gorara.
2. Izquinetaric sorcen ciren haren adarrac, eta hura estali çuen cobre-xaflaz.
3. Eta hartaco cerbitzuco tresnac, hauts-unciac, truquesac, suhatsac, macoac eta su-unciac, cobrez eguin cituen.
4. Cobrez sarea beçala eguin çuen hartaco crisela, eta haren azpian sutegui bat aldarearen erdian.
5. Urthu cituen lau erreztun criselaren lau izquinetaco, hequietan sarcecotzat erabilceco hagac.
6. Hagac eguin cituen setim çurez eta estali cobrez.
7. Eta aldarearen sahetsetan aguercen ciren erreztunetan sarthu cituen. Bada aldareac etzuen barnea bethea, bainan oholez landan barnean deusere gabe eta hutsa.
8. Garbitzeco unci bat ere cobrez eguin çuen bere azpicoarequin, tabernacle-sarcean beilan egoten ciren emaztequien mirailez.
9. Eguin çuen lorioa ceinaren alderdi hegoaldecoan baitziren liho hari bihurtuz, ehun besotan errridauac,
10. Eta hogoi cobrezco habe beren oinequin; habeen buruac eta cicel lan gucia cilharrez ciren.
11. Iphar-aldeco erridauac, habeac, oinac eta habeen buruac orobat ciren neurri, lan eta gai beretacoac;
12. Iguzqui-sarceari beguiratzen duen aldean ehun besotan eçarriac içan ciren erridauac, hamar habe beren cobrezco oinequin, eta habeen buruac eta cicel lana cilharrezcoac;
13. Bada iguzqui-ilkitzeari, eçarri cituen berrogoi eta hamar besotan erridauac,
14. Ceinetaric hamaborz besoc, eta hirur habec beren oinequin iduquitzen baitzuten alderdi bat;
15. Eta berce alderdian (ecen bien artean eguin çuen tabernacleco sarcea), ciren orobat hamaborz beso erridau, hirur habe eta berce haimberce oin.
16. Lorioco oihaleria gucia liho hari bihurtuz eho içan çuen.
18. Lorio-sarcean erridau bat eguin çuen lorecatuz moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho hari bihurtuz; hogoi beso cituen lucera eta borz gorara, lorioco berce erridau guciec çuten neurriaren arabera.
19. Sarcean baciren lau habe beren cobrezco oinequin; buruac eta ciceladurac cilharrez.
20. Cobrez eguin cituen tabernaclearen eta lorioaren inguruco hesaulac ere.
21. Horiec dira lekucotasuneco tabernacleco tresnac, lebitarrei kondatuac içan cirenac Moisen manuz, Aaron aphez-handiaren seme Ithamarren bidez;
22. Eta Beseleelec, Urien semeac, Uri baitzen Hurren semea Judaco leinutic, eguin cituenac, Jaunac manaturic Moisen ahoz.
23. Lagunçat içan çuen Ooliab, Aquisamequen semea Danen leinutic, hainitz ederqui aditzen cena çuren lancen eta oihalen mudançatzen eta lorecatzen moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho hari hautatuz.
24. Sainduteguiaren eguiteco eçarri cen urhe gucia, eta emaitzaz escainia, içan cen hogoi eta bederatzi talendu eta çazpi ehun eta hogoi eta hamar siclo sainduteguico phisura.
25. Hori emana içan cen kondutan sarthu içan ciren hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonez, ceinac baitziren sei ehun eta hirur mila, borz ehun eta berrogoi eta hamar harmatu.
26. Içan ciren berçalde ehun talendu cilhar, ceinetaric urthuac içan baitziren sainduteguico oinac, eta bela hedatua çagoen toquico sarcecoac ere.
27. Ehun oin atheratu ciren ehun talendutaric, talendu bakarreco oin bat kondatuz.
28. Hamaçazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz siclo cilharrezcotaric Beseleelec eguin cituen habeen buruac, eta habeac berac cilharrez estali.
29. Cobretic ere escainiac içan ciren hirur hogoi eta hamar talendu eta bi mila eta lau ehun siclo,
30. Hequetaric urthuac içan baitziren lekucotasuneco tabernaclearen sarceco oinac, eta cobrezco aldarea bere crisela eta cerbitzuco tresna guciequin;
31. Eta lorioco oinac, nahiz ingurucoac, nahiz sarcecoac, eta tabernacleco hesaulac eta loriocoac.
9. Ni, çuhurcia, asmuan egoten naiz, eta gogocunde arguituen artean naiz.
10. Jaunaren beldurrac higüin du gaizquia; hastio ditut oçartasuna, hampurusqueria, bide galdua eta bi hitzetaco ahoa.
11. Ni ganicacoac dira asmu ona eta çucentasuna; ni ganicacoac umotasuna eta indarra.
12. Ene bidez erregueac erreguinatzen dira eta legue-eguileec erabaquitzen dute çucen dena.
13. Ene bidez manatzen dute buruçaguiec, eta justicia bihurcen dute ahala escuan dutenec.
14. Ni maite nautenac maithatzen ditut nic, eta goicic ene ganat ernatzen direnec aurkitzen naute.
15. Enequin dira aberastasunac eta ospea, ontasun ederrenac eta çucentasuna;
12. Ecen urhea eta harri baliosa baino hobea da ene fruitua, eta ni ganic sorcen dena cilhar hauta baino hobea.
14. Ni maite nautenen aberasteco eta hequien kutchen bethetzeco.
15. Eta huná, Iesusequin ciradenetaric batec, auançaturic escua, idoqui ceçan bere ezpatá, eta ioric Sacrificadore principalaren cerbitzaria, edequi cieçón beharria.
16. Orduan diotsa Iesusec, Itzul eçac eure ezpatá bere lekura: ecen ezpata harturen duten guciac, ezpataz hilen dituc.
17. Vste duc ecin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzquet bertan hamabi legione baino guehiago Aingueru?
18. Nolatan beraz compli litezque Scripturác, diotenean, ecen hunela behar dela eguin?
19. Ordu hartan berean erran ciecén Iesusec gendetzey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin, ene hatzamaitera: egun oroz çuen artean iarten nincén, iracasten ari nincela templean, eta eznauçue hatzaman.
20. Baina haur gucia eguin içan da, compli litecençat Prophetén Scripturác. Orduan discipulu guciéc, hura abandonnaturic, ihes eguin ceçaten.
21. Baina Iesus, hatzaman çutenéc, eraman ceçaten Caiphas Sacrificadore subiranoagana, non Scribác eta Ancianoac bilduac baitziraden.
51. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic Sacrificadore subiranoaren salarano, eta barnera sarthuric, iar cedin cerbitzariequin, fina ikus leçançát.
52. Eta Sacrificadore principalac eta Ancianoac eta conseillu gucia testimoniage falsu bilha çabiltzan Iesusen contra, hil eraci leçatençát:
53. Eta etzeçaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bacen-ere etzeçaten eriden moldezcoric. Baina finean ethorriric bi testimonio falsuc erran ceçaten,
54. Hunec erran du, Deseguin ahal dirot Iaincoaren templea, eta hirur egunez hura reedifica.
55. Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoac erran cieçón, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena?
56. Eta Iesus ichilic cegoen. Orduan ihardesten duela Sacrificadore subiranoac diotsa, Adiuratzen aut Iainco viciaren partez, erran dieçaguán, eya hi aicenez Christ Iaincoaren Semea.
57. Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela.
58. Orduan Sacrificadore subiranoac erdira citzan bere abillamenduac, erraiten çuela, Blasphematu du, cer guehiago testimonio behar dugu? huná, orain ençun vkan duçue hunen blasphemioa.
59. Cer irudi çaiçue? Eta hec ihardesten çutela, erran ceçaten. Hil mereci du.
60. Orduan thu eguin cieçoten beguithartera, eta buffeta ceçaten, eta bercéc cihorréz vkaldi eman cieçoten,
61. Cioitela, Christ, prophetiza ieçaguc, nor den io auena.
62. Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén.
63. Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán.
64. Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen.
65. Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona.