La Bible en un an

1. Hau içan cen beraz Judaren semeen çortea beren familien arabera. Edomen mugatic, Sineco mortua hegoaldera, eta hegoaldeco aurkinçaren berce bururaino.
2. Haren hastapena da itsaso Gacico burutic eta hegoaldeari beguira dagoen cerrendaraino.
3. Eta handic ilkitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Cadesbarnera eta helcen Efronera, igaiten delaric Adarrera eta inguratzen duelaric Carcaa,
4. Eta handic iragaiten delaric Asemonan eta helcen Eguiptoco errecara: eta içanen dira haren mugac itsaso handian. Han içanen da hegoaco aurkinçaren akabança.
5. Bada iguzqui-sorthaldetic, hastea içanen da itsaso Gacian Jordaneco azquen bururaino: eta ipharrera beguira dagoena, itsaso-cerrendatic Jordaneco hibai bereraino.
6. Eta muga igaiten da Beth Haglara, eta ipharretic iragaiten da Betharabara, igaiten delaric Errubenen seme, Boenen harrira,
7. Hedatzen delaric Deberaco muguetaraino Acorreco haranean, ipharrera beguiratzen duelaric Galgalari, ceina baita Adomimgo igaitearen parrean, errecaren hegoaco aldetic; eta iragaiten ditu urac Iguzquithurri deithuac, eta haren akabança içanen da Erroielgo ithurrian.
8. Guero igaiten da Enom semeren harana gaindi hegoaldera Jebusearraren sahetsetic, hura baita Jerusaleme; eta handic goititzen delaric mendi bizcarrera, ceina baita Jeenomen parrean mendebalerat Erraphaimen haraneco buruan ipharrari beguira,
9. Mendi gainetic iragaiten da Nephtoaco ithur-uretaraino; helcen da Efrongo mendico herrietaraino, eta, jausten da Baalara, ceina baita Cariathiarim, erran nahi da Oihanetaco hiria;
10. Eta Baalatic ingurua eguiten du mendebal-aldera, Seirgo mendiraino; eta iragaiten da Jarimgo mendiaren sahetsetic, iparrari buruz, Questonera; jausten da Bethsamera, iragaiten Thamnan,
11. Helcen da Acarongo sahetsera ipharretic, eraisten da Secronara, iragaiten du Baalaco mendia, helcen da Jebneelara, eta hersia da mendebaletic itsaso Handico bazterraz.
12. Horiec dira Judaren semeen mugac inguruan beren familien arabera.
13. Bainan Josuec Calebi, Jephonen semeari eman cioen, Jaunac manatu beçala, Judaren semeen erdian bere pharte Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, hura bera baita Hebron.
14. Eta Calebec hartaric xahutu cituen Enaquen hirur semeac, Sesai, Ahiman eta Tholmai, Enaquen odolecoac.
15. Eta handic iganez ethorri cen Dabirgo egoiliarretara, hiri hura aitzinean deitzen baitzen Cariath Sepher, erran nahi da Iscribauen hiria.
16. Eta Calebec erran çuen: Norquere joco eta hartuco baitu Cariath Sepher, eta hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa.
17. Eta Othonielec, Cenecen semeac, (Cenez baitzen Caleben anaia gazteagoa) hartu çuen hiria, eta Calebec eman cioen bere alaba Acsa emaztetzat.
18. Eta elkarrequin cihoacelaric, Acsa bildua içan cen bere senharraz aitari galda ceçon landa bat, eta nola asto baten gainean jarria baitzen, hasbeherapenca hasi cen. Calebec erran cioen: Cer duçu?
19. Eta alabac ihardetsi çuen: Indaçu çure benedicionea: eman içan darotaçu lur bat egüerdiari dagoena eta agorra, indaçu berce bat urztatua dena. Hargatic Calebec eman cioen lur bat gainetic beherera urztatua cena.
20. Huna Judaren semeen goçamena beren familien arabera.
21. Judaren semeen bureburuco aurkincetan, Edomen muguen aldean, hegoatic, hiriac ciren Cabseel, Eder eta agur;
22. Cina, Dimona eta Adada;
23. Cades, Asor eta Jethnam;
24. Ciph, Telem eta Baloth;
25. Afor-bem, Cariath, eta Hefron, hura baita Asor;
26. Aman, Sama eta Molada;
27. Asergada, Hasemon eta Bethphelet;
28. Hasersual, Bersabee eta Baciothia;
29. Baala, Jim eta Esem;
30. Eltholad, Cestl eta Harma;
31. Siceleg, Medemena eta Sensena;
32. Lebaoth, Selim, Aen eta Erremon: orotara hogoi eta bederatzi hiri, eta beren herriac.
33. Eta celhaietan, Estaol, Sarea eta Asena;
34. Çanoe, Enganim, Taphua eta Enaim;
35. Jerimoth, Adulam, Soco eta Aceca;
36. Saraim, Adithaim, Jedera eta Jederothaim: hamalau hiri eta beren herriac.
37. Sanan, Hadasa eta Magdalgad;
38. Deleam, Masepha eta Jecthel,
39. Laquis, Bascath eta Eglon,
40. Quebon, Leheman eta Cethlis;
41. Jideroth, Bethdagon, Naama eta Maceda: hamasei hiri eta beren herriac.
42. Labana, Ether eta Asan;
43. Jefrha, Esna eta Nesib;
44. Ceila, Accib eta Maresa: bederatzi hiri eta beren herriac.
45. Acaron bere herri eta herrixquequin;
46. Acarondic itsasoraino Açoterateco aurkinça bere herrixquequin;
47. Açot bere herri eta herrixquequin; Gaça bere herri eta herrixquequin, Eguiptoco errecaraino, eta itsaso Handia da haren muga.
48. Eta mendian: Samir, Jether eta Socoth;
49. Dana, Cariathsena, ceina baita Dabir,
50. Anab, Illemo eta Anim;
51. Gosen, Olon eta Jilo; hameca hiri eta beren herriac.
52. Arab, Erruma eta Esaan;
53. Janum, Bethihaphua eta Apheca;
54. Athmatha, Cariatharbe, ceina baita Hebron, eta Sior: bederatzi hiri eta beren herriac.
55. Maon, Carmel, Ciph eta Jota;
56. Jezrael, Jucadam eta Çanoe;
57. Acain, Gabaa eta Thamna: hamar hiri beren herriequin.
58. Halhul, Besur eta Jedor;
59. Mareth, Bethanoth eta Eltecon: sei hiri eta beren herriac.
60. Cariathbaal, ceina baita Cariathiarim Oihanetaco hiria, eta Areba: bi hiri eta beren herriac.
61. Mortuan: Betharaba, Medin eta Sacaca;
62. Nebsan, Gatzeco hiria eta Engadi: sei hiri eta beren herriac.
63. Bainan Judaren semeec ecin xahutu içan cituzten Jebusearrac Jerusalemen çaudecenac: eta Jebusearrac orai arteo Judaren semeequin egotu içan dira Jerusalemen.
1. Halaber Josepen semeei çortean erori citzaioeten Jordanetic, Jericoren parretic, eta hibaieco uretaric iguzqui-haicera, Jericotic Bethelgo mendira igaiten den mortua;
2. Eta Betheletic atheratzen da Luçara, iragaiten Arquico mugan gaindi Atarotheco alderat,
3. Jausten mendebalera Jephletico mugaz Bethoron-behereco et Gacerreco muguetara, eta haren eremuac akabatzen dira itsaso Handian.
4. Hori da Josepen seme, Manasec eta Efraimec, goçatu dutena:
5. Efraimen semeen muga eguina içan cen hequien familien arabera: eta Ataroth Adarretic iguzqui-haicera cen hequien lurra Bethoron gaineraino,
6. Eta mugac baratzen dira itsasoan; eta Macmethathetic mugac ipharrera beguiratzen du eta ingurua eguiten du iguzqui-sorthaldera Thanathselora; iguzqui-sorthaldetic iragaiten da Janoera;
7. Janoetic jausten da Atarothera eta Naarathar, helcen da Jericora eta Jordanean guelditzen.
8. Taphuatic iragaiten da itsasoari buruz kanaberetaco haranean eta baratzen itsaso Gacian; hori da Efraimen semeen goçamena beren familien arabera.
9. Eta Manaseren semeen goçameneco lurretan hiri batzuec beren herriequin bereciac içan citzaizcoten Efraimen semeei.
10. Efraimen semeec etzituzten hil Gacerren ciren Cananearrac, eta Cananearrac orai arteo egotu içan dira Efraimen erdian figoaren azpian.
1. Azqueneraino, Coreren semeei, gauça ixilençat.
2. Jaincoa da gure ihes-lekua eta indarra; gure lagunçailea atzeman gaituzten hestura gaitzetan.
3. Hargatic ez gare icituco, noiz-etare lurra asaldutan içanen baita eta mendiac itsaso-çolara arthiquiac içanen baitira.
4. Hango urec harrabots eguin dute eta nahasiac içan dira, eta mendiac haren indarraz kordocatuac.
5. Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea.
4. Idiric ez den toquian, bihiteguia hutsa da; bainan uzta hainitz den lekuan, han agueri da idiaren indarra.
5. Lekuco cinac ez dio gueçurric; gueçur barraiatzen hari da lekuco maulatia.
29. Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó emanen Ionas prophetaren signoa baicen.
30. Ecen nola Ionas Niniuacoey signo içan baitzayen, hala içanen çayó guiçonaren Semea-ere generatione huni.
31. Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan generatione hunetaco guiçonequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera: eta huná, Salomon bainoagoa leku hunetan:
32. Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan generatione hunequin, eta condemnaturen duté: ceren Ionasen predicationera emenda baitzitecen: eta huná, Ionas bainoagoa leku hunetan.
33. Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençat.
34. Gorputzaren candelá, beguia da: beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto bada, hire gorputza-ere ilhun duquec.
35. Considera eçac bada hitan den arguia ilhumbe eztén.
36. Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric batre ilhunic eztuela: argui içanen duc gucia, candelác bere claretateaz arguitzen auènean beçala.
37. Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean.
38. Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean.
39. Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz.
40. Adimendu gabeác, campocoa eguin duenac eztu barnecoa ere eguin?
41. Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan: eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue.
42. Baina maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.
43.
44. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen monument agueri eztiradenac beçala çarete, eta hayén gainean dabiltzan guiçonéc ezpaitaquizquite.
45. Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec diotsa, Magistrua, gauça horién erraitean gu-ere iniuriatzen gaituc.
46. Eta harc dio, Maledictione çuen gainean-ere Legueco doctorác, ecen cargatzen dituçue guiçonac carga iassaiteco nequezcoez: baina ceuroc çuen erhietaric batez eztituçue cargác hunquitzen.
47. Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc hil vkan dituzte hec.
48. Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác.
49. Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen.
50. Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola:
51. Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen çayola natione huni.
52. Maledictione çuen gainean Legueco doctorác: ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue.
53. Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz.
54. Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat.
Basque Bible 1571
Public Domain