La Bible en un an

1. Bada, Josafat bere arbasoequin lokartu cen, eta hequiequin Dabiden hirian ehorci çuten; eta Joram haren semea haren orde erreguinatu cen.
2. Hunec anaia cituen Josafaten semeac, Açarias, Jahiel, Çacarias, Açarias, Micael eta Saphatias, horiec oro Judaco erregue Josafaten semeac.
3. Beren aitac emaitza handiac eguin çaroezten urhetan eta cilharretan eta bicitzeco moldeac hiri guciz hazcar batzuequin Judan eman çaroezten; Jorami berriz, çaharrena celacotz, erreinua eman çaroen.
4. Joram beraz bere aitaren tronura igan cen; eta bere burua gogortua ikusi çuenean, ezpataz hil cituen bere anaia guciac eta Israelgo lehembicicoetaric cembait.
5. Joramec hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
6. Israelgo erregueen bideaz ibili cen, Acaben etcheac eguin çuen beçala; ecic Acaben, alaba cen haren emaztea, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean.
7. Jaunac halere etzuen galdu nahi içan Dabiden etchea, harequin eguin içan çuen batasunaren ariaz, eta aguindu çuelacotz argui bat emanen çaroetela bethi gucian hari eta haren semeei.
8. Orduco egunetan bihurtu cen Edom, Judaren azpico ez içatea gatic; eta erregue bat eçarri çuen bere gaineco.
9. Eta Joram goan cenean bere azpico aitzindariequin eta berequin cituen çaldizco guciequin, jaiqui cen gabaz, eta Edom ceinac inguratu baitzuen, eta haren çaldizcoen aitzindariac oro jo cituen.
10. Halaric-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpico ez içatea gatic. Lobna ere orduan atheratu cen Joramen escupetic. Ecic Joramec bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna.
11. Berçalde leku gorac ere eguin cituen Judaco hirietan, eta Jerusalemdarrac kutsaraci eta Juda bekatura erorraraci cituen.
12. Bada Elias profeta ganic ekarriac içan citzaizcon gutunac, ceinetan iscribatua baitzen: Hau dio çure aita Dabiden Jainco Jaunac: Ceren ez haicen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judaco erregueren bideetan,
13. Bainan ibili baihaiz Israelgo erregueen bideaz, eta kutsaraci baitituc Juda eta Jerusalemdarrac, Acaben etcheari jarraiquiz; hil baitituc berçalde hire anaiac, hire aitaren etchea, hi baino hobeac cirenac;
14. Huna non Jaunac joco hauen çauri gaitz batez, hire populu, seme, emazte eta içate guciarequin.
15. Hi berriz, eri egonen haiz sabeleco gaitz guciz gaixto batetaric, hire barnecoac emequi emequi egun oroz athera ditecen arteo.
16. Jaunac beraz Joramen contra jaicaraci cituen Ethiopiarren mugakide diren Arabiarren gogoa eta Filistindarrena.
17. Eta igan ciren Judaco lurrera, eta larrutu çuten, eta eraman cituzten erregueren etchean kausitu içan cen içate gucia, eta berçalde haren semeac eta emazteac; eta etzitzaioen semeric guelditu Joacaz baicic, ceina sorcez gazteena baitzen.
18. Eta horien gucien gainera, Jaunac jo çuen sabeleco gaitz ecin sendatuzco batez.
19. Eta eguna egunari jarraiquiz eta dembora goanez, bi urtheren itzulia bethe cen. Eta gaitz luceac hiratuz, halaz non barnecoac ere arthiquitzen baitzituen, gaitzac eta biciac batean escas eguin çaroten. Eta gaitz gaixtoenetic goan cen; eta populuac etzuen ehorci erretzapeneco ohitzaren arabera, haren arbasoei eguin çaroeten beçala.
20. Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Eta makur ibili cen, eta Dabiden hirian ehorci çuten, bainan ez erregueen hobian.
1. Bada, Jerusalemdarrec Ococias haren seme ttipiena erregue eçarri çuten haren orde; ecen campetan sarthu ciren arabiar ohoinec hil cituzten haren anaia çaharren guciac, hura baino lehenago sorthu cirenac; eta Ococias, Judaco erregue Joramen semea, erreguinatu cen.
2. Berrogoi eta bi urthe cituen Ocociasec erreguinatzen hasi cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Amriren alaba, Athalia deitzen cen.
3. Bainan hura ere Acaben etchearen bideetaric sarthu cen; ecic bere amac ekarri çuen tzarqui eguitera.
4. Gaizquia eguin çuen beraz Jaunaren aitzinean Acaben etcheac beçala; ecen, bere galpeneco, hequiec içan cituen conseilari, bere aita hil ondoan.
5. Hequien erranetic ibili cen. Eta Israelgo erreguerequin, Acaben seme Joramequin, Erramoth Galaadecota goan cen, Siriaco erregue Haçaeli guerla eguitera; eta Siriarrec sakitu çuten Joram.
6. Hau Jezrahelera itzuli cen sendatzera; ecen saki asco hartu cituen erran den guduan. Beraz Judaco erregue Ococias, Joramen semea, jautsi cen ikustecotzat Joram Acaben semea, Jezrahelen eri çagona.
7. Ecic Ocociasen contra Jaunaren nahia içan cen ethor çadien Joramen ikustera; eta ethorri cenean, harequin bidera ilki çaquion Jehuri Namsiren semeari, ceina gançutu baitzuen Jaunac Acaben etchearen xahutzeco.
8. Beraz Jehuc eceztatzen çuelaric Acaben etchea, atzeman cituen Judaco princeac, Ocociasen anaien semeac, hura cerbitzatzen çutenac, eta hil içan cituen.
9. Ococias bera ere bilhaturic, atzeman çuen Samarian gordea çagoela; eta bere aitzinera erakarri çaroetenean, hil çuen, eta ehorci çuten hura, ceren cen Josafaten semea, bere bihotz oroz Jauna bilhatu çuenarena; eta etzen guehiago cerbait ustequeria içateco, Ocociasen odoleco norbait erreguinatuco cela;
10. Ecic haren ama Athaliac ikusiric bere semea hila çuela, jaiqui cen eta hil cituen Joramen etcheco erregue odolecoac ciren guciac.
11. Bainan Josabethec, erregueren alabac, hartu çuen Joas Ocociasen semea, eta erregueren semeac bilcen hari cituztelaric, ebatsi çuen hequien artetic, eta bere unhidearequin gorde çuen oheetaco guelan; Josabeth aldiz, hura gorde çuena, erregue Joramen alaba cen, Joiada aphez-handiaren emaztea, Ocociasen arreba; eta hargatic Athaliac etzuen hil Joas.
12. Aphecequin Jaunaren etchean gordea içan cen, lekuaren gainean Athalia erreguinatu cen sei urtheetan.
1. Azqueneraino, dolhareetaco, Coreren semeençat psalmoa.
2. Armadetaco Jauna, cein diren maithagarri çure tabernacleac!
3. Ene arima lehiatzen eta iraunguitzen da Jaunaren lorioetan. Ene bihotza eta haraguia bozcariatu dira Jainco bicia baithan;
4. Ecen etchexoriac atzematen du non egon eta ttorttoilac ohance bat, non eçar bere umeac; Eta nic çure aldareac, oi armadetaco Jaincoa, ene erregue eta ene Jaincoa.
5. Dohatsu çure etchean beren egoitza dutenac, Jauna! Menderen mendetan laudatuco çaituzte.
6. Dohatsu guiçona, ceinaren lagunça çure ganic heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu igambideac,
7. Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura.
8. Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean.
1. Nola ur-xirripac, hala erregueren bihotza Jaunaren escuan da; nahi duen alderdira makurrarazten du hura.
16. Eta Paul Athenesen hayén beguira cegoela keichatzen cen haren spiritua hura baithan, çacussanean hiria idolatriari emana.
17. Disputatzen cen bada synagogán Iuduequin, eta Iaincoa cerbitzatzen çutenequin, eta merkatuco plaçán egun oroz batzen cenequin
18. Orduan Epicuriano eta Stoiciano philosopho batzu disputatzen ciraden harequin: eta batzuc erraiten çutén, Cer erran nahi du edasle hunec? Eta bercéc cioiten, Iainco arrotzén eracusle dela dirudi: ceren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrectionea.
19. Eta hatzamanic hura eraman ceçaten Marsen karricara, cioitela, Iaquin ahal deçaquegu ceric den hiçaz erraiten den doctrina berri hori?
20. Ecen gauça arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituc: nahi diagu bada iaquin gauça horiac cer erran nahi diraden.
21. (Ecen Atheniano guciac eta han egoiten ciraden arrotzac eçeinere berce gauçatara etziraden applicatzen, cembeit berriren erraitera edo ençutera baicen)
22. Orduan Paulec Marsen karricaren erdian cegoela, erran ceçan, Athenesco guiçonác, gauça gucietan deuotegui beçala ikusten çaituztet çuec.
23. Ecen iragaiten naicela eta çuen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitzén, Iaincoa eçagun gabeari. Bada eçagutu gaberic ohoratzen duçuen hura nic denuntiatzen drauçuet:
24. Mundua eta hartan diraden gauça guciac eguin dituen Iaincoa, ceruären eta lurraren Iaun delaric, ezta escuz eguin templetan habitatzen.
25. Eta ezta guiçonén escuz cerbitzatzen deusen behar beçala, ikussiric ecen berac emaiten drauztela guciey vicia eta respirationea eta gauça guciac.
26. Eta eguin vkan du natura humano gucia odol batetaric: lurraren hedamen gauciaren gainean habita litecençat, lehenetic sasoin ordenatuac determinaturic, eta hayén habitationearen mugarriac eçarriric:
27. Iauna bilha leçatençát, aguian haztatuz hura eriden leçaquetenez gure batbederaganic vrrun ezpadere.
28. Ecen harçaz vicitzen eta higuitzen eta içaten gara: çuen poetetaric-ere batzuc erran dutén beçala, Ecen haren leinu-ere bagara.
29. Beraz Iaincoaren leinu garenaz gueroz, eztugu estimatu behar Diuinitateac vrrhea edo cilharra edo harria guiçonen artez edo inuentionez moldatua irudi duela.
30. Iaincoac bada ignorantiazco demborác dissimulaturic, orain denuntiatzen draue guiçon guciey leku gucietan emenda ditecen.
31. Ceren ordenatu baitu mundua iustoqui iugeaturen duen eguna determinatu duen guiçonaz, guciey eçagutzera emanic, hura hiletaric resuscitaturic.
32. Eta ençun çutenean hilén resurrectionea, batzu truffatzen ciraden, eta bercéc erraiten çutén, Ençunen augu berriz horren gainean.
33. Eta hunela Paul ilki cedin hayén artetic.
34. Batzuc halere, hari iunctaturic, sinhets ceçaten: ceinetaric baitzén Dionysio Areopagita-ere, eta Damaris deitzen cen emaztebat, eta berceric hequin.
Basque Bible 1571
Public Domain