La Bible en un an

1. Ene indarrac iraunguitzen, ene egunac laburcen hari dira, eta hobia bera çait guelditzen.
2. Ez naiz bekatura jautsi, eta halere atsecabeen gainean dago ene beguia.
3.
4. Arguitic urrundu duçu halacoen bihotza; hargatic ospatuac içanen ez dira.
5. Harrapaquina bere lagunei daroete aguindu; bainan haren semeen beguiac iraunguiren dira.
6. Eçarri nau jendearen ahotan erranquiçun bat beçala, eta ikusgarritzat nago gucien aitzinean.
7. Gaitzidurac lambrotu darot beguia, eta ene alderdiac ezdeusetara beçala eguin dira.
8. Çucenac hortaz harrituco dira, eta hobengabea aleguiacariaren contra jaiquico da.
9. Eta çucena bere bideetan da egonen eta escu xahuetan handituco du indarra.
10. Çuec oro beraz, bihur çaitezte, çatozte, eta erakutsiren darotzuet çuhurciaric çuen baithan ez dela batere.
11. Iragan dira ene egunac, ene gogoetac haiçatu dira, erdiratuz ene bihotza.
12. Gaua egun eguin darotade, eta ilhunaren ondotic arguiari nago berriz iguri.
13. Iraun baneça ere, hobia nuque etchetzat, eta ilhumbeetan xuxendu dut ene ohea.
14. Usteldurari erran dio: Hi haiz ene aita; eta harrei: Çuec çarete ene ama-arrebac.
15. Orai non da bada ene iguriquipena, eta norc ikustate harcen du nic jasaiten dudanaz?
16. Ene phesquiça guciac hobiaren çolara enequin dira jautsico. Uste duçu han bederen içanen dela phausuric enetzat?
1. Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen:
2. Noizdino erasiari duçu joco? Nabadi çaçu lehenic solasa, eta haletan minça gaitezque guero.
3. Certaco gare ikusiac abereen bardin, eta gaitezque nardagarri çuen aitzinean?
4. Certaco çure hats gaixtoan galcen duçu çure arima? Çure gatic ukatua içanen othe da lurra, eta harcadiac beren toquitaric jauciac içanen othe dira?
5. Ez othe da iraunguico gaixtaguinaren arguia, eta haren suco garra ez othe da belcic egonen?
6. Arguia ilhunduren da haren olhan, eta hilen da haren gaineco criselua.
7. Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute.
8. Alabainan sarean sarthu du oina, eta haren uztarrien artean higuitzen da.
9. Oina sarean lothua egonen çaio, eta egarriac kaldan iduquiren du.
10. Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen.
11. Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac.
12. Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac.
13. Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac.
14. Haren sinhestea iraicia içanen da haren olhatic, eta herioa, erregue bat iduri, oinca ibilico da haren gainean.
15. Cenduaren olhan eguinen dute haren lagunec beren egoitza, eta sufrea ihaurria içanen da haren olhan.
16. Haren beheitico erroac ihartuco dira, eta goitico adarrac içanen dira crascatuac.
17. Haren orhoitzapena galduco da lurretic, eta placetan haren icena ez da aiphamenetan içanen.
18. Iraicia içanen da arguitic ilhumbeetara, eta mundutic campora.
19. Ez du utzico bere odolecoric, ez ondoreric bere populuan; haren ganicacoric ez da içanen haren herrialdean.
20. Haren egunean, gazteac harrituco dira eta çaharrac lazturaz josiac içanen dira.
21. Horra beraz certaratuco diren gaixtaguinaren onac, horra nolacatuco den Jaincoa eçagutzen ez duena.
1. Dabidi berari cantica, Jaunaren etchea alchatzen çutenean, gathibutasunaren ondotic. Jaunari canta dioçoçue cantica berri bat; Jaunari canta dioçoçue lurreco populu guciec.
2. Canta dioçoçue Jaunari, eta benedica çaçue haren icena; egunetic egunera eçagutaraz çaçue haren ganicaco itzurpena.
3. Jendaien artean oihu eguiçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac
4. Ceren Jauna handi baita eta guciz goihesgarri, jainco gucien gainetic ikaragarri,
5. Ecic debru dira jendaien jainco guciac; bainan Jaunac eguin ditu ceruac.
1. Buruçaguiarequin jateco jarri çaitequeenean, artharequin beguira çaçu çure aitzinean emanac diren gaucei;
2. Eta canibeta eçar çaçu çure cinçurrean, baldin bizquitartean çure ahalean baduçu çure arima.
3. Ez becedi guticia hainaren jatecoetaric, ceinaren baithan gueçurraren oguia kausitzen baita.
1. Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.
2. Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.
3. Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala.
4. Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera:
5. Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.
6. Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:
7. Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.
8. Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
9. Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.
10. Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.
11. Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela.
12. Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.
13. Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.
14. Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.
15. Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.
16. Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.
17. Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean.
18. Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen.
19. Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac.
20. Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.
21. Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.
Basque Bible 1571
Public Domain