La Bible en un an

1. Hitz hau adi çaçue, Samariaco mendian çareten behi guicenac, beharrari bidegabe eguileac, eta erromesen oincatzaileac, çuen nausiei erraten duçuenac: Ekarçue eta edanen dugu.
2. Jainco Jaunac cin eguin du bere icen sainduaz, çuen gainera heldu direla egunac, eta laçafrinetan alchatuac içanen çaretela, eta çuen ondarrac berz iraquituetara arthiquiac.
3. Eta harrasietaco urraduretaric ilkico çarete bat bercearen ondotic, eta Armonera içanen çarete arthiquiac, dio Jaunac.
4. Çoazte Bethelera, eta eguiçue gaizquia; çoazte Galgalara, eta murruca çatzue çuen legue-hausteac; goicetic eraman çatzue çuen bitimac eta hirur egunez çuen hamarrenac.
5. Eguizquitzue ophil alchatuzco escainçac; espantu eguiçue çuen oldezco escaincez, eta orotan erançun çatzue; hola nahi içan duçue ecen, Israelgo semeac, dio Jainco Jaunac.
6. Horren gatic nic ere eman darotzuet horcetaco hosquindura çuen hiri gucietan, eta ogui escasia çuen toquietan orotan; eta halere etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
7. Nic halaber çuetaric debecatu dut uria, hirur hilabethe guelditzen cirelaric oraino uztarora; eta hiri baten gainera uria eguin dut, eta bercearen gainera ez; aurkinça bat bustia içan da; eta uriztatu ez dudan ephaitza, agortu içan da.
8. Bi eta hirur hiri berce batera ethorri dire ur edatera, eta ez dire ase; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
9. Jo içan çaituztet haice erregarriaz eta herdoaz; çuen baratzequeta handia, çuen mahastiqueta, çuen olibadiqueta, çuen picodiqueta harraz içan dire iretsiac; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
10. Çuen gainera heriotzea bidali dut Eguiptoco bidean; ezpataz jo dut çuen gazteria, çaldiac etsaiari atzemanarazteraino; çuen sudurretara iganaraci dut çuen campetaco ustel-urrina; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
11. Herrauts çaituztet, Jaincoac Sodoma eta Gomorha herrautsi cituen beçala; eta bilhacatu çarete sualde batetic eraman itchindia iduri; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
12. Aria hortaz, hau eguinen darotzut, Israel; eguin içan darotzuquedan ondoan, berriz, abia çaite, Israel, çure Jaincoaren bidera.
13. Ecen huna mendien eguilea, haicearen eguilea, bere hitza guiçonari eçagutarazten dioena, goiceco lanhoen eguilea, eta lurreco bizcar goretan ibilcen dena; armadetaco Jainco Jauna da haren icena.
1. Adi çatzue hitz hauquiec, nic çuen gainean alchatzen dudan deithorea: Erori da Israelgo etchea, eta ez du jaiquitzerat eguinen.
2. Lurrean arthiquia dago Israelgo nescatcha, eta nihorc ez du eraiquitzen.
3. Alabainan hau. dio Jainco Jaunac: Israelgo etchean, hiri batetaric ilkitzen baciren mila, hartan ez da ehun baicic gueldituren; eta ceinetic ehun ilkitzen baitziren, hainean baraturen dire hamar.
4. Ecen hau dio Jaunac Israelgo etcheari: Bilha neçaçue, eta bicico çarete.
5. Eta ez bilha Bethel, eta ez sar Galgalan, eta etzarete Bersabeen iraganen; ceren içanen baitire, Galgala gathibu eramana eta Bethel ezdeustua.
6. Bilha çaçue Jauna eta bici çaitezte, beldurrez-eta sua beçala erre dadien Josepen etchea; eta suac iretsico du Bethel, eta nihorc ecin hilen du.
7. Çucena ciçari-belharrera bihurcen eta çucentasuna lurrean bazterrerat uzten duçuenac.
8. Bilha çaçue Çazpi-Ohoinen eta Orionaren eguilea, ilhumpeac arguitara eta eguna gauera aldatzen dituena, itsasoco urac deitzen eta lurraren gainera ixurcen dituena: Jauna da haren icena.
9. Irriz beçala xahutzen du hazcarra, eta desmasia ekarcen dio ahaldunari.
10. Higüincetan hartu dute, athean erançuten ciotena, eta gaitzirizcotan garbiqui minço cena.
11. Beraz, larrutzen cindutelacoz beharra, eta eramaten cinaroztelacoz gauça hautenac; lau izquinetaco harriz eguinen ditutzue etcheac, eta etzarete hequietan egonen; landaturen ditutzue mahasti maithagarrienac, eta ez duçue hequietaricaco arnoa edanen.
12. Eçagutzen ditut ecen çuen gaizqui murruac eta çuen bekatu dorpheac; prestuaren etsai, emaitza-harçaile, eta athean beharraren çaphatzaile çarete.
13. Aria hortaz, horrelaco orduan guiçon umoa ixilic dago, gaixtoa delacoz ordua.
14. Bilha çaçue onguia eta ez gaizquia, bici çaiteztençat; eta çuequin içanen da armadetaco Jainco Jauna, hala etzelaric eraunsi duçuen beçala.
15. Hastia çaçue gaizquia eta maitha onguia, eta athean eçar çaçue çucentasuna; hean beharbada Josepen ondarrei urricalduren den armadetaco Jainco Jauna.
16. Hargatic hau dio armadetaco Jainco Jaun, ororen nausiac: Plaça gucietan içanen dire deithoreac, eta campo bacietan erranen da: Çorigaitz çorigaitz! Eta kexuetara deithuco da laboraria, eta deithorera deithoratzen daquitenac.
17. Eta mahasti gucietan içanen da deithorea, ceren iraganen bainaiz çure erditic, dio Jaunac.
18. Çorigaitz Jaunaren egunaren irritsean daudecenei! Certaco baliaturen çaitzue hura? Jaunaren egun hura ilhumbezcoa da eta ez arguizcoa.
19. Hura içanen da hala-nola lehoinaren ihes dohan guiçonari, aitzinera heldu çaioen harça; hala-nola guiçona etchean sar baledi eta escua harrasiaren gainean berma baleça, eta sugue batec asiquitzen balu.
20. Jaunaren eguna ez othe da ilhumbezcoa içanen, eta ez arguizcoa; gobelezcoa, eta ez dirdirazcoa?
21. Higüincen eta buhakaizten ditut çuen bestac eta ez dut onhetsiren çuen bilkuetaco bitimen usaina.
22. Baldin escaincen badaroztatzue çuen holocaustac eta emaitzac, ez ditut onhetsiren; eta çuen bitima guicenen botuei ez diotet beguiraturen.
23. ken çatzue ene aitzinetic çuen cantu calapitac; eta ez ditut ençunen çuen lirequilaco canticac.
24. Juiamendua aguerturen da ura beçala, eta justicia uhar hazcarra iduri.
25. Israelgo etchea, mortuan niri escaini othe daroztatzu berrogoi urthez bitimac eta sacrificioa?
26. Ekarri ditutzue çuen Moloquen tabernaclea, çuen idolen itchurac eta çuen jaincoaren içarra, çuençat eguin cintuztenac.
27. Eta nic Damasez haindira herraldaracico çaituztet, dio Jaunac, armadetaco Jaincoa deitzen denac.
5. Beguiratzen nuen escuin, eta ikusten nuen, eta nihor etzen ni eçagutzen ninduenic. Ene ihesbideac galduac dira, eta nihor ez da ene biciaren beguiratzera harico denic.
6. Çuri oihu eguin darotzut, Jauna; erran dut: Çu çare ene phesquiça, ene çathia, bici direnen lurrean.
7. Çaude atzarria ene othoitzari, ecen beheramendu handian naiz. Ene jaçarleen artetic athera neçaçu, ceren indarrez nausituac baititut.
8. Iduquia den lekutic, ilkiaraz çaçu ene arima, çure icenari aithor bihurceco: guiçon prestuac iduri daude, ene saria eman diçadaçun arteo.
9. Asco dabilça buruçaguiaren ganic beguithartequeta; bainan Jauna ganic atheraco çaio batbederari çor çaioena.
10. Gauça hauen buruän beha neçan, eta huná, borthabat irequia ceruän: eta lehen ençun vkan nuen voza, cen enequin minço liçaten trompetta batena beçalaco, cioela, Igan adi huna, eta eracutsiren drauat cer gauça eguin behar diraden hemendic harát:
26. Eta bertan nincén spiritutan: eta huná, thronobat cen eçarria ceruän: eta norbeit throno gainean iarriric.
1. Eta iarriric çegoenac beth-ikartzez iaspe eta sardoin harria cirudien: eta cen thronoaren inguruän orçadarra smarauda cirudiela.
2. Eta thronoaren inguruän ciraden hoguey eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hoguey eta laur Anciano iarriric abillamendu churiz veztituac: eta cituztela bere buru gainetan vrrhezco coroác.
3. Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden çazpi lampa suz çachetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren çazpi spirituac.
4. Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.
5. Eta lehen animalac lehoina irudi çuen, eta bigarren animalac aretzea irudi çuen, eta hirurgarren antmalac, çuen guiçonac beçalaco beguithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan arranoa beçalaco cen.
6. Eta laur animaléc çutén batbederac ceinec bere alde seirá hegal inguruän, eta barnean beguiz betheac ciraden eta etzuten paussuric egun ez gau, cioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainco Iaun botheregucitacoa, Cena, eta Dena, eta Ethorteco dena.
7. Eta animal hec emaiten ceraucatenean gloria eta ohore eta remerciamendu thronoan iarria cenari, secula seculacotz vici denari:
8. Egoizten cituzten bere buruäc hoguey eta laur Ancianoéc thronoan iarria cenaren aitzinera, eta adoratzen çutén vici dena secula seculacotz, eta eçarten cituzten bere coroác throno aitzinean, erraiten çutela,
9. Digne aiz Iauna recebi decán gloria eta ohore eta puissança: ecen hic creatu dituc gauça guciác, eta hire vorondateagatic dituc, eta creatu içan dituc.
Basque Bible 1571
Public Domain