La Bible en un an

1. Beseleelec moredinez, eta purpuraz, escarlataz eta liho hautaz eguin cituen, Aaronec jaunci behar cituen soinecoac bere eguimbideac Sainduteguian bethetzeco, Jaunac Moisi manatu cioen beçala.
2. Eguin çuen beraz soingainecoa urhez, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hari bihurtuz,
3. Lana carançatuz; ebaqui cituen urhe hostoac eta haritan eçarri, içatecotzat hequien ehotzeco ahala hari carançatuen irazquian.
4. Eta soingainecoaren bi bazterrac elkarri lotzen ciren gaineco bi mocoetan:
5. Eta guerricoa eguin çuen carança berequin, Jaunac Moisi manatu içan çuen beçala.
6. Xuxendu cituen bi oniz harri, urhean tincaturic eta sarthuric, eta harriguinaren ancearequin hequietan bernuçaturic Israelen semeen icenac;
7. Eta hequiec eçarri cituen soingainecoaren bi aldeetan, Israelen semeen orhoitzapenetan, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
8. Eta bulharretacoa eguin çuen carançac mudatuz, soingainecoaren lana beçala, urhez, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho-hari bihurtuz;
9. Lau izquinetacoa eguin çuen, bikuna eta cehe baten neurricoa.
10. Eta hartan eçarri cituen lau harri balios lerro lehembicico andanan ciren sardioa, topaça eta esmeralda;
11. Bigarrenean, escarbucla, çafirra eta jaspea;
12. Hirugarrenean, ligura, agata eta ametista;
13. Laugarrenecoan, crisolita, oniz harria eta beriloa; guciac urhean sartuac eta hartaz inguratuac, cein bere lerroan.
14. Eta Israelgo hamabi leinuen icenac hamabi harri hequietan bernuçatuac ciren, bakotcharen gainean bat.
15. Eta urhe garbienetic bulharretacoari eguin ciozcaten bi gathetto elkarri iratchiquitzen cirenac,
16. Eta bi gancho eta berce haimberce urhe erreztun. Erreztunac eçarri cituzten bulharretacoaren bi bazterretan.
17. Hequietaric jautsaraci cituzten bi urhe gatheac, ceinac iratchiqui baitzuzten soingainecoaren izquinetan aguercen ciren ganchoei.
18. Horiec hain ongui cihoazquiten elkarri, nahiz aitzinetic, nahiz guibeletic, non soingainecoa eta bulharretacoa bat eguinac baitzauden,
19. Guerri ondoan tincatuac, eta hazcarqui lothuac erreztunequin, ceinac iratchiquitzen baitzituen moredinezco xingola batec, bulharretacoa eta soingainecoa laxoric goan etzitecençat, eta elkar ganic etzitecen higui, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
20. Halaber eguin çuten soingainecoaren athorra, gucia moredinez,
21. Eta gainean, erditic, buruaren sarbidea, eta haren inguruan ehupazterra;
22. Eta beherean, çangoetaraco aldetic, mingranac moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho-hari bihurtuz;
23. Eta xilinchac urhe garbienetic, ceinac eçarri baitzituzten mingranen artean, athorraren behereco inguruan,
24. Lehenic urhezco xilincha eta guero mingrana; eta aphez-handia hequiec jaunciric goaten cen bere eguimbideac bethetzen cituenean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
25. Eguin cituzten berriz ehunean liho-harizco athorrac Aaronen eta bere semeençat,
26. Burucoac beren korottoequin liho-hariz,
27. Galça motchac ere liho-hariz,
28. Eta guerricoa liho-hari bihurtuz, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz, ancetsuqui lorecatuz, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
29. Eta urhe garbienetic eguin çuten ohoratzeco den xasta sacratua ceinetan iscribatu baitzuten bernuçatuz: Saindutasuna Jaunari;
30. Eta xafla hura lothu çuten burucoari moredinezco xingola batez, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
31. Tabernaclearen lan gucia eta lekucotasunaren itzalcariarena akabatuac içan ciren beraz; eta Israelgo semeec eguin cituzten Jaunac Moisi manatu içan ciozcan guciac.
32. Eta escaini cituzten tabernaclea, eta estalguia, eta pusca guciac: erreztunac, oholac, hagac, habeac eta oinac,
33. Ahari-larru gorrituzco estalguia, eta berce estalgui larru moregorrizcoa;
34. Bela, arka, hagac, propiciatorioa;
35. Mahaina bere unciequin eta proposicioneco oguiequin;
36. Ganderailua, criseluac, eta hequietaco tresnac olioarequin;
37. Urhezco aldarea, gançutzeco olioa, eta balsamu, gaietaric aphainduac;
38. Eta tabernacle-sarceco bela;
39. Cobrezco aldarea, crisela, hagac, eta hartaco berce tresna guciac; garbitzeco uncia bere azpicoarequin; lorioco, erridauac eta habeac beren oinequin;
40. Lorio-sarceco bela eta haren lokarriac eta hesaulac. Tabemacleco eguimbideetaco eta batasuneco etchecotzat eguitea manatuac içan ciren tresnetaric etzen batere escastu.
41. Soinecoac ere, ceinetaz sainduteguian cerbitzatzen baitira apheçac, erran nahi da Aaron eta bere semeac,
42. Escainiac içatu ciren Israelgo semeez, Jaunac manatu içan çuen beçala.
43. Eta Moisec ikusi çuenean osoric cirela guciac, benedicatu cituen.
1. Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
2. Lehembicico hilabetheco lehen egunean, lekucotasuneco tabernaclea jarrico duçu,
3. Eta barnean eçarrico dioçu arka, eta hunen aitzinean bela hedatuco duçu.
4. Eta mahaina ekarriric, manatuac gainean eçarrico diozcatzu errana den beçala. Ganderailua bere criseluequin,
5. Eta urhezco aldarea, ceinaren gainean erreco baita isensua, emanac içanen dira xutic lekucotasuneco arkaren aitzinean. Tabernacle-sarcean hedatuco duçu bela,
6. Eta haren aitzinean eçarrico duçu holocaustetaco aldarea.
7. Aldarearen eta tabernaclearen artean emanen duçu garbitzeco uncia, urez betheric.
8. Lorioa eta lorio-sarcea inguratuco dituçu erridauez.
9. Eta gançutzeco olioa harturic, tabernaclea bere unciequin gançutuco duçu, sainduetsiac içan ditecençat.
10. Holocaustetaco aldarea bere tresna guciequin,
11. Garbitzeco uncia bere azpicoarequin, oro olio gançutzecoaz gançuturen dituçu, sainduren saindu içan ditecençat.
12. Hurbilaracico dituçu Aaron eta bere semeac lekucotasuneco tabernacle-sarcera, eta urez garbituric,
13. Jauncico diozcatzuete soineco sainduac, beren eguimbideac bethe detzatençat ene alderat, eta hequien gançupena heda dadiençat bethiraco apheztasunera.
14. Eta Moisec Jaunac manatu guciac eguin cituen.
15. Beraz bigarren urtheco lehembicico hilabethean, hilaren lehen egunean, jarria içatu cen tabernaclea.
16. Eta Moisec landatu çuen hura, eta eçarri cituen oholac, oinac eta hagac, eta xutic eman cituen habeac;
17. Eta tabernaclearen gainera hedatu çuen hegazteguia, hunen gainean eçarriric estalguia, Jaunac manatu içan çuen beçala.
18. Lekucotasuna eman çuen arkaren barnean, hagac sahetsetan sarthuric, eta oraclea gainean.
19. Eta arka tabernaclera ekarri ondoan, haren aitzinean hedatu çuen bela, Jaunaren manua bethetzecotzat.
20. Eta mahaina eçarri çuen lekucotasuneco tabernaclean, ipharreco aldetic, belaz campoan,
21. Proposicioneco oguiac Jaunaren aitzinean xuxenduric, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
22. Eta ganderailua eman çuen lekucotasuneco tabernaclean, mahainaren parrean, hegoaco aldetic,
23. Criseluac behar beçala xuxenduric, Jaunaren manuaren arabera.
24. Urhezco aldarea ere lekucotasuneco tabernaclean jarri çuen, belaren parrean,
25. Eta haren gainean erre çuen usain goçoco isensua, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
26. Eta hedatu çuen bela lekucotasuneco tabernacle-sarcean,
27. Lekucotasuneco ezcaratzean eçarri çuen holocaustetaco aldarea, haren gainean escaincen cituelaric holocausta bat eta sacrificioac, Jaunac manatua içan cen beçala.
28. Halaber lekucotasuneco tabernaclearen eta aldarearen artean jarri çuen garbitzeco uncia, urez bethetzen çuelaric.
29. Eta Moisec eta Aaronec bere semeequin escuac eta çangoac garbitu cituzten,
30. Batasuneco tabernaclean sarceracoan eta aldarera hurbilceracoan, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
31. Lorioa ere jarri çuen lecu tabernaclearen eta aldarearen inguruan, eta lorio-sarcean bela hedatu. Noiz-etare guciac akabatuac içan baitziren,
32. Lanho batec estali çuen lekucotasuneco tabernaclea, eta hura bethe çuen Jaunaren gloriac.
33. Eta Moise batasuneco tabernaclean ecin sar çaitequeen, lanhoac guciac estalcen cituelacotz, eta Jaunaren ospeac dirdiratzen çuelacotz, ceren lanhoac oro estali baitzituen.
34. Lanhoac tabernaclea uzten çuenean, Israelgo semeac bideari ematen ciren araldeca;
35. Baratzen bacen tabernaclearen gainean, hequiec ere guelditzen ciren han berean.
36. Ecen Jaunaren hedoia egunaz çagoen tabernaclearen gainean, eta gabaz su bat cen, Israeldar guciec beren egoitzetaric ikusten çutena.
37. Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic.
38. Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic.
16. Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten;
17. Mendiac etziren oraino beren bulto gaitzean jarriac; mendixcac baino lehen jaioa nincen;
18. Jaunac etzituen oraino eguin lurra, hibaiac eta lurraren erroac;
19. Ceruac aphaincen cituenean, han nincen; legue ecin-hautsizco batez eta antapera batez inguratzen cituenean ondarrac;
20. Orcia gogorcen çuenean gainean, eta ithur-urac beren neurritan eçarcen cituenean;
21. Itsasoa bere cedarriez inguratzen çuenean, eta urei legue bat ematen çarotenean, etzetzazten beren mugac iragan; lurraren asentuac airetan jarcen cituenean;
22. Harequin nincen gucien xuxencen; eta egun oroz goço harcen nien, bethi haren aitzinean dostatuz;
23. Dostatuz munduaren hedaduran; eta ene goçoa cen guiçasemeequin içatea.
24. Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat.
25. Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.
26. Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.
27. Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.
28. Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.
29. Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.
30. Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.
31. Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.
1. Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz:
2. Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.
3. Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc.
4. Eta accusatu içanic Sacrificadore principaléz eta Ancianoéz, deus etzeçan ihardets.
5. Orduan diotsa Pilatec, Eztançuc cembat gauça hire contra testificatzen duten?
6. Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz.
7. Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera.
8. Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.
9. Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ?
10. Ecen baceaquian inuidiaz hura liuratu çutela.
11. Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic.
12. Orduan Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc burutan eman cieçoten populuari Barabbasen esca litecen, eta Iesus hil eraci leçaten.
13. Eta ihardesten çuela Gobernadoreac erran ciecén, Biotaric cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Eta hec erran cieçoten, Barabbas.
14. Erran ciecén Pilatec, Cer eguinen dut beraz Iesusez Christ deitzen denaz? Diotsate guciéc, Crucifica bedi.
15. Eta Gobernadoreac dioste, Baina cer gaizqui eguin du? Orduan hec ohiu guehiago eguiten çutén, erraiten çutela, Crucifica bedi.
16. Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue.
17. Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean.
18. Orduan larga ciecén Barabbas: eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçát.
Basque Bible 1571
Public Domain