La Bible en un an

1. Hau da çorteac eman cioena Manaseren leinuari, (Manase cen ecic Josepen seme çaharrena) Manaseren seme çaharrenari, Maquir Galaaden aitari, ceina içatu baitzen guiçon guerlari bat, eta Galaad eta Basan goçatzera içatu cituen,
2. Eta Manaseren borce haurrei, beren familien arabera, Abiecerren semeei, Helequen semeei, Esrielen semeei, Sequemen semeei, Hepherren semeei, eta Semidaren semeei: horiec dira Josepen seme Manaseren haurrac, guiçonquiac, beren familiaca.
3. Bada, Salphaad, Hepherren semearen (Hepher baitzen Galaaden semea, Galaad Maquirrena, Maquir Manaserena) haurrac etziren semeec baicic-ere alabac: huna hequien icenac Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa,
4. Eta ethorri ciren Eleaçar apheçaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ciotelaric: Jaunac manatu içan du, Moisen arartecoz, guri emateco gure çathia gure anaien artean. Eta Josuec eman cioeten, Jaunaren manuaren arabera, goçamena beren aitaren anaien artean.
5. Holetan hamar çathi erori ciren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeco eta Bafango lurra Jordanez haindian.
6. Ecic Manaseren alabec primança goçatu çuten haren semeen artean. Bada, Galaadeco lurra çortean erori citzaioten Manaseren gaineraco haurrei.
7. Manaseren muga içan cen Aserretic Macmethathera, ceina Siquemi beguira baitago, eta escuinera atheratzen cen Taphuaco ithurrico egoiliarren bazterraz.
8. Ecen Taphuaco lurra Manaseri çortean erori içan citzaioen; bainan Taphua, ceina baita Manaseren muguen aldean, Efraimen semeena cen.
9. Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora,
10. Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean.
11. Manasec içatu cituen goçamenetan Isacarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriac, Jeblaam bere herriequin, Dorgo egoiliarrac eta hiriac; Endorgo egoiliarrac ere eta herriac; eta halaber Thenaqueco egoiliarrac eta herriac, Maiedoco egoiliarrac eta herriac, eta Nophetheco hirico hirugarren phartea.
12. Eta Manaseren semeec ecin xahutu cituzten hiri hequiec, bainan Cananearra hasi cen leku hartan egoten.
13. Israelgo semeec ordean, nausitu cirenean, berempecotu cituzten Cananearrac, eta figoaren pagatzera borchatu cituzten, bainan etzituzten hil.
14. Eta Josepen semeac Josueri minçatu ciren eta erran cioten: Certaco ez darotaçu eman çortean goçamen bat baicic eta pharte bakar batetacoa, oste hambat handitacoa naicenaz gueroz eta Jaunac benedicatu nauenaz gueroz?
15. Josuec ihardetsi cioeten: Populu Naiz oste handitacoa baçare, igan çaite oihanera, eta leku eguiçu çuhaitzac ebaquiz Pherecearren eta Erraphaimtarren lurrean, Efraimen mendico goçamena hersieguia çarotzunaz gueroztic.
16. Josepen semeec ihardetsi cioten: Ecin iganen gure basaburuetara, ceren burdinazco orga-lasterrez cerbitzatzen baitira celhaiean daudecen Cananearrac, eta celhai hartan dira Bethsan bere herriequin eta Jezrael haranaren erdian jarria.
17. Josuec erran cioten Efraimi eta Manaseri, Josepen etcheari: Populu handi bat çare eta indar handicoa, ez duçu asqui içanen pharte bat;
18. Bainan mendira goanen çare, ebaquico dituçu çuhaitzac eta lekua garbituco duçu çure egoitzarençat; eta urrunago ere helduco ahal çare, xahutu duqueçunean Cananearra, ceinac, dioçunaz, baititu burdinazco orga-lasterrac, eta ceina guciz hazcarra dela baitioçu.
1. Israelgo seme guciac Silora bildu içan ciren; han jarri çuten lekucotasuneco tabernaclea, eta lurra içan cen hequien mempeco.
2. Bada, gueldituac ciren Israelgo semeetan çazpi leinu, beren goçameneco lurrac oraino içatu gabe.
3. Josuec erran cioeten: Noiz arteo naguiquerian totalduac egonen çarete, eta çuen arbasoen Jainco Jaunac eman darotzueten lurraren goçatzera etzarete sarthuco?
4. Hauta çatzue leinu bakotchetic hirur guiçon, igor detzadan, goan ditecen, inguraca deçaten lurra, xeda deçaten oste bakotcheco nombrearen arabera, eta niri erran deçadatedan nola xedatu duqueten.
5. Lurra çuen artean çazpi çathi eguiçue: Juda egon bedi bere cedarrietan hegoaldetic, eta Josepen etchea ipharretic.
6. Hequien artean den lurra çazpi çathi eguiçue, eta ethorrico çarete hunat ene gana, çortea hemen athera deçadaçuençat çuen Jainco Jaunaren aitzinean:
7. Ceren ez baita çuen artean lebitarren phartea, bainan Jaunaren apheztasuna da hequien primança. Bada, Gadec, Errubenec eta Manaseren leinuaren erdiac, jadanic beren goçamenac hartu içan cituzten Jordanez haindian iguzqui-haice alderat, Moisec emanic, Jaunaren cerbitzariac.
8. Eta guiçon hequiec jaiqui cirenean goateco lurraren xedatzera, Josuec manu eguin cioten erranez: Ingura çaçue lurra eta xeda, eta itzul çaizte ene gana, hemen Silon Jaunaren aitzinean athera deçadaçuençat çortea.
9. Goan ciren beraz, eta lurra ikuscaturic, çazpi çathitan bereci çuten eta iscribatu cituzten liburu batean. Eta Josueren gana bihurtu ciren Siloco campetara.
10. Josuec çorteac atheratu cituen Silon Jaunaren aitzinean eta lurra bereci cioten çazpi çathitan Israelgo semeei.
11. Eta lehembicico çortea atheratu cen Benjaminen semeena (ceinac familiaca baitziren), goçatzeco Judaren semeen eta Josepen semeen arteco lurra.
12. Eta hequien muga ipharraldera içan cen Jordanetic, goaten cela Jericoren ipharraldeco sahetsetic, igaiten handic mendebal-aldera basaburuetara eta helcen Bethabengo mortura;
13. Guero iragaiten cen hegoara Luçaren aldetic (hura bera da Bethel), eta jausten Ataroth Adarrera, Bethoron-behereren egüerdian den mendiaren ondora;
14. Eta jausten da inguruan itsasoari buruz, hegoatic Bethoroni beguiratzen duen mendiaren egüerdira; eta haren burua da Cariathbaalen, ceina orobat deitzen baita Cariathiarim, Judaren semeen hiria. Hori da haren eremua itsas-aldera mendebaletic.
15. Hegoatic muga atheratzen da Cariathiarimetic itsasoari buruz eta helcen da Nephtoaco ithur-uretaraino;
16. Jausten da. Enomen semeen haranari beguira dagoen mendi-alderdira, ceina baita ipharrean Erraphaimgo haranaren buru-buruan; jausten da guero Jeenomera (hura baita Enomen harana), Jebusearren sahets-aldean egüerdi-aldera, eta helcen da Erroielgo ithurrira,
17. Iragaiten delaric ipharrari buruz eta atheratzen Ensemesera, hura baita Iguzquithurri;
18. Iragaiten da guero Adomimgo patarraren parrean diren munhoetaraino, jausten Abemboenera, hura da Errubenen seme Boenen harria, iragaiten ipharretic bazterraldeetara eta jausten ordoquira;
19. Guero badoha ipharrari buruz Bethhagglaren haindira, eta akabatzen da itsaso Gacico cerrendaren muthurrean ipharretic Jordanearen behereco buruan egüerdi-alderat.
20. Hibai hura da haren muga iguzquihaicetic ere. Hori da Benjaminen semeen goçameneco eremua mugaz muga inguruan eta hequien familien arabera.
21. Eta hango hiriac ciren Jerico, Bethhagla, Casisgo harana,
22. Betharaba, Samaraim, Bethel,
23. Abim, Aphara, Ophera,
24. Emonahiri, Ophni eta Gabee: hamabi hiri eta beren herriac.
25. Gabaon, Errama, Beroth,
26. Mesphe, Caphara, Arnosa,
27. Errecem, Jarephel, Tharela,
28. Seia, Eleph, Jebus, ceina baita Jerusaleme, Gabaath eta Cariath: hamalau hiri eta beren herriac. Horiec dira Benjaminen semeen goçameneco toquiac, beren familien arabera.
6. Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac.
7. Jendaiac nahasiac eta erresumac uzcailiac içan dira: Jaincoac adiaraci du bere minçoa, eta lurra ikaratu da.
8. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.
9. Çatozte eta ikusatzue Jaunaren eguinçac, lurrean eguin dituen sendagailac,
10. Guerlac kenduz lurraren berce bururaino. Hautsico du arrambela, harmac puscatuco eta erredolac suz erreco ditu.
11. Bara çaitezte eta ikusaçue ni naicela Jaincoa; goretsia içanen naiz jendaien artean, goretsia içanen naiz lurraren gainean.
12. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.
13. Trufariac bilhatzen du çuhurcia eta ez du aurkitzen; umoac errexqui arguitzen dira.
14. Bizquitartean bildu içanic gendetze mulço handiac hambat non elkar aurizquiten baitzutén, has cequién erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, cein baita hypocrisiá.
15. Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.
16. Halacotz ilhumbean erran dituçuen gauçác, arguian ençunen dirade: eta beharrira gamberetan erran duçuena, predicaturen da etche gainetan.
17. Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten.
6. Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten.
1. Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean?
2. Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec.
3. Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau guiçonen aitzinean, guiçonaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren Aingueruén aitzinean.
4. Baina ni guiçonén aitzinean vkaturen nauena, vkatua içanen da Iaincoaren Aingueruén aitzinean.
5. Eta norc-ere erranen baitu hitzic guiçonaren Semearen contra barkaturen çayó hari: baina Spiritu sainduaren contra blasphematuren duenari, etzayó barkaturen.
6. Eta eramanen çaituztenean synagoguetara, eta magistratuetara, eta potestatetara, eztuçuela ansiaric, nola edo cer ihardetsiren duçuen edo cer erranen.
7. Ecen Spiritu sainduac iracatsiren çaituzte ordu hartan berean, cer erran behar daten.
8. Eta erran cieçón gendetzecoetaric batec, Magistruá, erróc ene anayeri parti deçan enequin heretagea.
9. Baina harc erran cieçón, Guiçoná, norc eçarri nau ni iuge, edo partitzale çuen gainean?
10. Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.
11. Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté:
12. Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac.
13. Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac.
14. Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac.
15. Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade?
16. Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.
17. Orduan erran ciecén bere discipuluey, Halacotz diotsuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen: ez eta gorputzaz cerçaz veztituren çareten.
18. Vicia vianda baino guehiago da, eta gorputza abillamendua baino.
19. Considera itzaçue beleac, ecen eztutela ereiten ez biltzen, eta hec eztuté sotoric ez graneric, eta Iaincoac hatzen ditu hec, cembatez çuec choriéc baino guehiago balio duçue?
20. Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari?
21. Bada baldin chipién dena-ere ecin badaguiçue, cer goiticoéz arthatsu çarete?
22. Consideraitzaçue floreac, nola handitzen diraden: eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.
23. Bada baldin egun landán belhar dena, eta bihar labean eçarten dena Iaincoac hala inguru veztitzen badu, cembatez areago çuec fede chipitacoac
24. Çuec beraz eztaguiçuela galderic cer ianen duçuen edo cer edanen: eta etzaiteztela dudán iar
25. Ecen gauça hauc guciac munduco gendéc bilhatzen dituzté: baina çuen Aitac badaqui, ecen hauèn beharra baduçuela.
26. Bainaitzitic bilha eçaçue Iaincoaren resumá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.
Basque Bible 1571
Public Domain