La Bible en un an

1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2. Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez?
3. Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen.
4. Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna.
5. Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue.
6. Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu.
7. Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic.
8. Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan.
9. Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic.
10. Alde orotaric xahutu nau, eta galcen hari naiz; eta kendu darot ene phesquiça gucia, atheratua den çuhaitz bati beçala.
11. Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare.
12. Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha.
13. Ene ganic urrun igorri ditu ene anaiac; eta ene eçagunac, arrotz batzu beçala, guibelatu dira ni ganic.
14. Ene hurbilec bazterrerat utzi naute; eta eçagutzen nindutenec ahanci naute.
15. Ene etchean çaudenec eta ene nescatoec arrotz bat beçala iduqui naute, nombaitzo bideanta beçala içatu naiz hequien beguietan.
16. Deithu dut ene muthila, eta ez darot ihardetsi; eta bada, ene ahoz othoizten nuen.
17. Ene hatsaz nakaiztu da ene emaztea, eta alferretan othoitz eguin diotet ene sabeleticaco umeei.
18. Çoroec berec escamiatzen ninduten, eta urrundu natzaiotenean, enetzat gaizqui erasten hari ciren.
19. Higüindu naute berce orduzco adisquide mamienec, eta guehienic maithatu dudana ene contra atheratu da.
20. Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan.
21. Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac.
22. Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen?
23. Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac,
24. Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac?
25. Badaquit ecen bici dela ene Berreroslea, eta lurretic bizturen naicela azquen egunean;
26. Jaunciren naicela berriz ene larruaz eta ene haraguian ikusiren dudala ene Jaincoa,
27. Ceina ikusiren baitut neronec, eta ez berce batec, eta ene beguiac egonen çaizco beguira. Hori da ene bihotzean jarria den iguriquitza.
28. Certaco dioçue beraz orai: Jaçar dioçogun, lopideac horren contra atzeman detzagun?
29. Ihes eguiçue beraz ezpataren aitzinetic, ceren baita tzarqueriaren asperçaile den ezpata bat; eta jaquiçue badela juiamendu bat.
1. Bada, Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen:
2. Caria hortaz asco gogoeta aldizcatzen dira ene baithan, eta ene gogoa baderamate alde batera eta bercera.
3. Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets.
4. Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic,
5. Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare.
6. Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza,
7. Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da?
8. Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala.
9. Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen.
10. Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia;
11. Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo.
12. Ecen gaizquia goço içanen çaioenean ahoan, gordeco du bere mihiaren azpian
13. Guphidetsico du, ez du utzico, eta bere cinçurrean gordeco du.
14. Haren oguia sabelean aspicaren minera bihurturen çaio.
15. Goiti eguinen ditu iretsi dituen aberastasunac, eta Jaincoac atheraturen ditu haren sabeletic.
16. Çurgaturen du aspiquen burua eta biperaren mihiac hilaraciren du.
17. (Ez ditu ikusiren hibaieco xirripac, ez-eta ezti eta burrazco latsac.)
18. Eguin dituen guciac ordainez jasanen ditu, eta ez da halere ahitua içanen; bere atzemanqueria gucien arabera, hambat ere içanen du egarceco;
19. Ceren beharrac oimpean erabiliz larrutu baititu; etchea ebatsia baitu, eta ez berac eguina.
20. Ez da haren sabela ase; eta içan duqueenean gura çuen hura, ecin du goçatu.
21. Deusere ez da guelditu haren jatecotic, eta hargatic deus ez da gueldituren haren ontasunetaric.
22. Ase ditaqueenean, hestutzen eta ithotzen egonen da, eta gucizco oinhace bat erorico çaio gainera.
23. Bethe beça bere sabela, Jaincoac igor dioçon bere hasarrearen hatsa eta haren gainera uria beçala erorraraz detzan bere gueciac.
24. Burdinazco harmei itzurico da, eta cobrezco arrambelara da erorico.
25. Ezpata bulucia eta bere maguinatic atheratua da; dirdiratuz sarrasquituco du; ikaragarriqueria batzu harat-hunatza ibilico çaizco gainetic.
26. Ilhumbe guciac bilduac dira haren arimaco çolara; bizten ez den su batec iretsico du; bere olhan orotaz utzia, atsecabetan egonen da.
27. Ceruec arguitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaiquiren da haren contra.
28. Haren etcheco haurrac etsaiaren menean içanen dira, eta eramanac içanen dira Jaincoaren hasarreco egunean.
29. Hori da Jaincoac gaixtaguinari daducon çathia, Jaunac haren solas tzarrei emanen daroten primança.
6. Haren aitzinean dira aithorra eta edertasuna; haren sainduteguian, saindutasuna eta handitasuna.
7. Bihur dioçoçue Jaunari, oi jendaien herriac, bihur dioçoçue Jaunari ospe eta ohore;
8. Bihur dioçoçue Jaunari bere icenaren ospea. Har çatzue bitimac eta sar çaitezte haren lorioetan;
9. Adora çaçue Jauna bere lorio sainduan. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean:
10. Erraçue jendaietan, Jauna erreguetu dela. Ecen çucendu du lurraren ingurua, ceina ez baita kordocaturen; populuac çucentasunean juiatu ditu.
11. Goihera beitez ceruac, eta bozcarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnecoac;
4. Aberasteco ez becedi neka; bainan neurri bat emoçu çure umotasunari.
5. Beguiac ez goiti ecin içan detzazquetzun ontasunetara, ceren eguinen baitituzte hegalac arranoarenac beçalacoac, eta cerura hegaldatuco baitira.
1. Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade.
2. Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté.
3. Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic.
4. Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean.
5. Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere.
6. Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela.
7. Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.
8. Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du.
9. Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala.
10. Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.
11. Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean.
12. Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz.
13. Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan.
14. Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco.
Basque Bible 1571
Public Domain