1. Eguiptoaren desmasia. Huna non Jauna iganen den hedoi arin baten gainera, eta Eguiptoan sarthuco da, eta Eguiptoco jaincomoldeac ikaratuco dira haren aitzinean, eta Eguiptoaren bihotza urthuco da haren barnean.
2. Eta jauçaracico ditut Eguiptoarrac Eguiptoarren contra; eta guiçona guducaturen da bere anaiaren contra, eta guiçona bere adisquidearen contra, hiria hiriaren contra, erresuma erresumaren contra.
3. Eta Eguiptoaren izpiritua nahasico da haren baithan eta galaracico dut haren asmua; eta galdeca harico dira beren jaincorde, beren azti, pithon eta asmaguinei.
4. Eta nausi gogorren escura arthiquiren dut Eguiptoa; eta erregue muthiria içanen dute nausi, dio armadetaco Jainco Jaunac.
5. Agorturen da itsasotic ura, eta hibaia idor eta leihor bilhacaturen da.
6. Eta hibaiac eceztaturen dira; ttipituco eta idortuco dira antaperetaco errecac; kanabera eta ihiac ihartuco dira;
7. Eta hibaiaren erreca, ithurburuan hasiric, aguerian gueldituco da, eta eraincetaco ixtun guciac idortuco, agortuco eta eceztatuco dira.
8. Cuintaz egonen dira arrançariac, eta nigarrez hibaira amua arthiquitzen çuten guciac, eta sareac uren gainean hedatzen cituzten guciac erkituco dira.
9. Lihoa lancen dutenac, xarranchari eta ehaileac, ahalquetan erorico dira.
10. Urztatzeco errecac ahituco, eta arrain atzemateco cilho-eguileac etsian içanen dira.
11. Çoroac dira Taniseco buruçaguiac: Faraonen conseilari çuhurrec adimendugabeco conseilu bat eman dute. Nola erraten ahal dioçue Faraoni: Çuhurren semeac, beihalaco erregueen semeac gare gu?
12. Non dira orai hire çuhurrac? erran eta eçagutaraz biaçatec cer gogo duen armadetaco Jaunac Eguiptoaren gainean.
13. Erhotu dira Taniseco buruçaguiac ilhaundu dira Memphistar aitzindariac enganatu dute Eguiptoa, hango populuen izquina-harria.
14. Jaunac hequien erdian hedatu du çoramenduzco izpiritua; Eguiptoa makur igorri dute bere eguinça gucietan, hala-nola andarca dihoan hordia eta goiti eguiten duena.
15. Eta Eguiptoac ez du jaquinen cer eguin, ez ttipiac, ez handiac, ez aitzindariac, ez manupecoac.
16. Egun hartan Eguiptoa içanen da emaztequia iduri; harrituco da eta icituco armadetaco Jaunac escua iharrostean, ecen berac iharrosico du haren gainera.
17. Eta Judaco lurra içanen da Eguiptoaren lazgarri; hartaz orhoituco diren guciac laztuco dira, armadetaco Jaincoac haren gainean hartu duen xedearen aitzinean.
18. Egun hartan, Eguiptoco lurrean içanen dira borz hiri Canaango hizcunçan minçatuco direnac, eta armadetaco Jaunaz cin eguinen dutenac. Bat deithuco da Iguzqui-hiri.
19. Egun hartan, Eguiptoco lurraren erdian içanen da Jaunaren aldare bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat.
20. Hura içanen da Eguiptoco lurrean Jaunaren eçagutzari eta lekucotasun; ecen hestutzailearen aitzinetic Jaunari deihadar eguinen diote, eta Jaunac igorrico diote salbatzaile eta guducatzaile bat libratuco dituena.
21. Eta Eguiptoaz eçagutua içanen da Jauna, eta Eguiptoarrec Jauna eçagutuco dute egun hartan; eta ohoratuco dute, bitimac eta emaitzac escainiz; eta botuac Jaunari eguinen eta bihurtuco diozcate.
22. Jaunac Eguiptoa joco du çauri batez, ceina berac sendatuco baitu; eta Eguiptoarrac itzulico dira Jaunaren gana, eta Jauna jabalduco çatzaiote eta sendaturen ditu.
23. Egun hartan, bide bat içanen da Eguiptotic Asiriarren gana, eta Asiriarra sarthuco da Eguipton, eta Eguiptoarra Asirian; eta Eguiptoarrec cerbitzatuco dute Asur.
24. Egun hartan, Israel hirugarrençat içanen da Eguiptoarrarequin eta Asiriarrarequin: benedicionea içanen da lurraren erdian,
1. Thartan Açoten sarthu cen urthean, Sargon Asiriarren erreguec bidaliric, Açot guducatu eta hartu çuenean;
2. Ordu hartan, Amosen seme Isaiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Çoaz eta soinetic ken çaçu çure çakua, eta çangoetaric çure oinetacoac. Eta hala eguin çuen, eta goan cen bulucic eta oinetacoric gabe.
3. Eta erran, aroen Jaunac: Isaias ene cerbitzaria bulucic eta oinetacoric gabe ibili den beçala, hirur urtherençat içanen baita eçagutzaritan eta sendagailetan Eguiptoaren eta Ethiopiaren gainean;
4. Hala Asiriarren erreguec aitzinean eramanen du Eguiptoarra gathibu eta Ethiopiarra bere lekuetaric, çahar-gazteac bulucic eta oinetacoric gabe, guibeleco aldea agueri Eguiptoaren laidotan.
5. Eta icituac içanen eta ahalcatuco dira Ethiopiaz beren phesquiçaz, eta Eguiptoaz beren gogoco ospeaz.
6. Eta irla hartaco egoiliarrac erranen du egun hartan: Horra horiec ciren gure phesquiça, ceinen gana lagunça esque ihes eguin baitugu Asiriarren erregueren aitzinetic: eta nola itzurico dituquegu gure buruac?
40. Erdeinua ixuria içan da aitzindarien gainera, eta Jaunac erabili ditu bideric gabeco toquitan, eta ez bidean.
41. Eta beharretic atheratu du noharroina, eta ardiac beçala berhatu ditu haren haurrac.
42. Prestuec ikusico dute, eta boztuco dira; eta gaixtaguin guciec tapatuco dute beren ahoa.
43. Nor da çuhur, eta hainac beguiratuco ditu gogoan horiec, eta içaten du Jaunaren urricalpenen adimendua?
44. Nola uztaroan elhurraren hozcura, hala da bidalquin fidela bidali duenarençat; phausu ematen dio haren arimari.
45. Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.
46. Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Huná orain dembora gogaracoa, huná orain saluamendutaco eguna.
47. Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát:
48. Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan,
2. Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez.
3. Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez.
4. Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac:
5. Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.
6. O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da.
7. Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac çarete ceuron halsarretan.
8. Bada neure haourrey anço recompensa beraz minço natzaiçue: larga çaiteztez çuec-ere.
9. Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.
10. Eta cer concordia du Christec Belialequin? eta cer parte fidelac infidelarequin?
11. Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.
12. Harren, ilki çaiteztez hayén artetic, eta separa çaiteztez, dio Iaunac: eta gauça cithalic hunqui ezteçaçuela, eta nic recebituren çaituztet.
13. Eta içanen natzaiçue çuey Aita, eta çuec içanen çaizquidáte seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac.