La Bible en un an

1. Çorigaitz çuei, Sionen aberats bici çaretenei, eta Samariaco mendiaren indarrean sinheste daducaçuenei, handi-mandi, populuen buruçagui, burrumba handitan Israelgo bilkura sarcen çaretenac!
2. Iragan çaitezte Calanera, eta ikusaçue; handic çoazte Emath handira, eta jauts çaitezte Palestindarren Jethera, eta hequien erresuma ederren gucietara; hean hequien eremuac çuenac baino çabalagoac othe diren.
3. Çorigaitz çuei, egun gaixtoraco bereciac çaretenei, eta tzarqueriaco tronuari hurbilcen çaretenei;
4. Bolizco oheetan lo eguiten duçuenei, eta çuen etzauncetan goçoqui çabalcen çaretenei; arthaldetic bildotsa eta abereetaric aratche goria jaten duçuenei;
5. Maniurrarequin batean cantuz çaudeztenei; çuen buruac, Dabid beçain musicari ederrac daduzcatzuenei;
6. Arnoa basoca edaten, eta çuen buruac gançugailu hoberenez gançutzen ditutzuenei, eta Josepen hesturari sorhaio çaudeztenei!
7. Aria hortaz desherrituren dire orai desherritzera dihoacenen buruan, eta atseguinquerietan balsatzen cen andana kendua içanen da.
8. Jainco Jaunac cin eguin du bere buruaz, armadetaco Jainco Jaunac erran du: Hastio dut Jacoben hampurustasuna, higüin ditut haren jaureguiac, eta hiria bere egoiliarrequin etsaiari arthiquiren diot.
9. Hamar guiçon guelditu balire etche batean, hequiec ere hil laizteque.
10. Eta hauçoac hartuco ditu eta erreco, etchetic heçurren eramatecotzat. Eta etche-çokoan guelditu denari erranen dio: Bada oraino çutaz berceric?
11. Eta ihardetsiren du: Akabo da. Eta berceac erranen dio: Çaude ixilic eta ez orhoit Jaunaren icenaz.
12. Ecen huna Jauna manatzera dihoala, eta etche handiari joaraciren dio lurra, eta arrailaraciren du etche ttipia.
13. Çaldiec laster eguin othe deçaquete harsuetan, edo iraulden hari othe daiteque bafidiequin? ecen uherdurara bihurtu dituçue juiameuduac, eta ciçari-belharrera justiciaren fruituac.
14. Hutsalquerian bozten çaretenec dioçue: Ez othe ditugu gure indarraz goratu gure adarrac?
1. Hau erakutsi içan darot Jainco Jaunac, eta hara xartalaren eguilea, uri berantecoac belharra sorrarazten abiatzen duenean; eta hara uri berantiarra erreguerençateco ephai-aldiaren ondotic.
2. Eta guerthatu cen, xartalac belharra jaten akabatu çuenean, erran nuela: Jainco Jauna, beguitharte eguiçu othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
3. Jauna urricaldu cen horren gainean, eta erran çuen: Ez da holacoric içanen.
4. Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara Jainco Jaunac deitzen çuela suzco juiamendua; eta suac iretsi çuen çolagune handi bat eta gainetaric çathi bat jan çuen.
5. Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
6. Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.
7. Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.
8. Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.
9. Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera.
10. Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.
11. Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da.
12. Eta Amasiasec erran cioen Amosi: Habil, ikuslea; ihes-eguic Judaco lurrera; han janen duc oguia, eta han harico haiz profetisatzen.
13. Ez behedi guehiago Bethelen profetisatzen abia; ceren hemen baitire erregueren leku sainduetsia eta erresumaco jaureguia.
14. Eta Amosec ihardetsi eta erran cioen Amasiasi: Ez naiz ez profeta, ez profeta-semea; bainan ni naiz unha bat, sicomora-ximicatzailea.
15. Eta Jaunac hartu nau, arthaldearen ondotic nindabilaric, eta Jaunac erran içan darot: Çoaz, profetisa dioçoçu Israelgo ene populuari.
16. Eta orai adi çaçu Jaunaren hitza: Çuc dioçu: Ez duçu Israelen gainean profetisatuco, ez-eta idolaren temploaren gainera eraunsiaric eguinen.
17. Hori gatic hau dio Jaunac: Hire emaztea lilitcho ibiliren duc hirian; hire semeac eta hire alabac ezpataren azpira erorico dituc; hire lurra hariaz içanen duc neurtua; eta hi, lur lohian hilen haiz, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen duc.
1. Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean. Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean.
2. Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic.
3. Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia. Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri,
4. Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.
5. Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.
6. Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.
7. Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua. Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico.
27. Prestuec gaixtaguina higüin dute, eta gaixtaguinec hastio dituzte bide çucenaz dabilçanac. Hitza çaincen duen umea, galpenetic salbo içanen da.
1. Guero ikus neçan thronoan iarriric cegoenaren escu escuinean liburu barnetic eta campotic scribatubat, çazpi ciguluz ciguilatua.
2. Eta ikus neçan Aingueru borthitzbat predicatzen çuela ocengui, Nor da digne irequi deçan liburuä, eta lacha ditzan haren ciguluac?
3. Eta nehorc, ez ceruän, ez lurrean, ez lurraren azpian ecin irequi ceçaqueen liburuä, ezeta hartara beha.
4. Eta nic anhitz nigar eguiten nuen, ceren ezpaitzén nehor digneric eriden içan liburuären irequiteco, ez iracurtzeco, ez hartara behatzeco
5. Eta Ancianoetaric batec erran cieçadan, Eztaguiála nigarric: huná, garaita dic Iudaren leinutico Lehoinac, Dauid-en çainac, liburuären irequiteco, eta haren çazpi ciguluén lachatzeco.
6. Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac.
7. Eta ethor cedin eta har ceçan liburuä thronoan iarriric cegoenaren escu escuinetic.
8. Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac:
9. Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric.
10. Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean.
11. Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla:
12. Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio.
13. Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.
14. Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz.
Basque Bible 1571
Public Domain