1. Bada, Jaunac Moise deithu çuen, eta lekucotasuneco tabernacletic minçatu citzaioen, erraten cioelaric:
2. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Çuetaric norbaitec Jaunari escainico dioenean aciendetaric bitima bat, hori da idi edo ardietaric bitimac escaincean,
3. Haren escainça holocausta balin bada eta abere gorrietaric, orotsa eta narriogabea escainico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean, bere alderat jabalarazteco Jauna:
4. Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena.
5. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.
6. Eta bitimari larrua kendu ondoan, puscatuco dituzte haren membroac.
7. Eta sua eçarrico dute aldarean, lehenic egur meta xuxendu-eta;
8. Eta gainean antolatzen dituztelaric ebaquiac diren membroac, erran nahi da burua, eta guibelari datchicoten guciac.
9. Sabela eta çangoac urean garbituric, apheçac erreco ditu aldare gainean, holocaustetan eta usain onetan Jaunari.
10. Escainça acienda xurietaric balin bada, holocausta ardi edo ahuncetaric, orotsa eta narriogabea hautatuco du escainçaileac.
11. Eta Jaunaren aitzinean imolatuco du aldarearen sahets ipharrari dagoenean: eta Aaronen semeec ixurico dute haren odola aldare gainean inguruan:
12. Eta ebaquico dituzte membroac, burua eta guibelari datchicotenac oro, eta eçarrico dituzte, sua azpitic içan behar duten egurren gainean:
13. Bainan sabela eta çangoac urean garbituco dituzte. Apheçac, escaini guciac erreco ditu aldarearen gainean holocaustetan eta usainic goçoenetan Jaunari.
14. Bainan Jaunari eguiten den holocaustaren escainça hegastinetaric balitz, ttorttoiletaric edo usocumetaric,
15. Apheçac escainico du hura aldare ondoan, burua lephotic bihurturic, eta sakico urraduratic odola ixurico du aldare bazterraren gainera.
16. Paparoa eta hegatsac arthiquico ditu aldarearen sahetsera iguzqui-sorceco aldera, hautsac ixurcen ohi diren lekura.
17. Hegalac trencatuco ditu, eta bitima ez du ebaquico, ez-etare burdinazco tresnaz çathituco, eta erreco du aldarearen gainean, sua azpitic emanicaco egurrarequin. Hori da holocausta bat eta escainça bat usainic goçoenecoa Jaunari.
1. Norbaitec Jaunari eguiten dioenean sacrificioaren escainça, ogui-irin cethabatua içanen da haren escainça: eta gainera ixurico dio olioa eta isensua emanen,
2. Eta ekarrico diote Aaronen seme aphecei: hauquietaric batec hartuco du ahurraren bethe irin eta oliotic, eta isensu gucia, eta eçarrico du orhoitzapenetan erretzen aldarearen gainean, Jaunari goçoen çaioen usain bat beçala:
3. Eta sacrificiotic gueldituco den gaineracoa, Aaronençat eta bere semeençat içanen da, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escaincetaric.
4. Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac.
5. Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe,
6. Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico.
7. Eta criselatic heldu bada çure escainça, orobat içan beharco da irin cethabatutic eta olioz heçatua.
8. Hura Jaunari ekarrico dioçu eta emanen apheçari,
9. Apheçac hura escaini duqueenean, sacrificioari kenduco dio orhoipeneco çathia, eta aldarearen gainean erreco du, Jaunari hainitz goço çaioen usain bat beçala.
10. Bainan gaineracoa içanen da Aaronençat eta bere semeençat, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escainçatic.
11. Jaunari ekarcen çaizcoen escainça guciac, alchagarriric gabe içan beharco dira, eta ez da Jaunari sacrificiotan erreco ez alchagarriric ez eta eztiric.
12. Bakarric, ekarrico dituçu hequietaricaco picainac eta emaitzac: bainan ez dira aldare gainean eçarrico erretzen usain goçotan.
13. Edocein gauça ekar deçaçun sacrificiora, patzez onthuco duçu, eta çure sacrificioa ez duçu utzico çure Jaunarequilaco batasuneco gatza gabe. Çure escainça gucietan ekarrico duçu gatza.
14. Jaunari escaincen badioçu çure uzten picaina, ogui-buru oraino onthuac ez direnetaric, suan xigortuco dituçu, oguia beçala xehatuco dituçu, eta hula eguinen duçu çure picainen escainça Jaunari:
15. Olioa ixurcen dioçutelaric gainera, eta isensua gainean eçarcen, ceren den Jaunaganaco escainça.
16. Apheçac erreco du, escainçaren orhoitzapenetan, ogui xehatutic eta oliotic cerbait bat, eta isensu gucia.
22. Orai beraz, ene haurrac, ençun neçaçue; dohatsu ene bideac çaincen dituztenac.
23. Adi çaçue ene irakaspena; içan çuhur, eta ez hastan hura.
24. Dohatsu ni ençuten nauen guiçona, eta ene ilkibideetan atzarria, eta ene sarceco athean erne dagoena!
25. Ni atzemanen nauenac aurkituren du bicia, eta Jauna ganic ilkiren du salbamendua.
26. Bainan ene alderat hobendun eguinen denac, çaurthuco du bere arima; ni higüincen nauten guciec maite dute heriotzea.
27. Orduan gobernadorearen gendarmeséc eramanic Iesus pretoriora, bil ceçaten haren aitzinera banda gucia.
28. Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat.
29. Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
30. Eta thu eguinic haren contra, har ceçaten canabera hura, eta haren buruäri ceraunsaten.
31. Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten mantoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduez: eta eraman ceçaten crucificatzera.
32. Eta ilki ciradenean eriden ceçaten guiçon Cyreniano Simon deitzen cembat: haur bortcha ceçaten haren crutzearen eramaitera.
33. Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua)
34. Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan.
35. Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté.
36. Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han.
27. Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.
28. Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic.
29. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela,
30. Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic.
32. Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.
33. Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz.
34. Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.
35. Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin.
36. Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
37. Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec.
38. Eta bertan laster eguinic hetaric batec, eta spongiabat harturic vinagrez betheric, eta eçarriric canabera baten inguruän, edatera eman cieçón.
39. Eta bercéc erraiten çuten, Vtzac, dacussagun, eya ethorriren denez Elias horren emparatzera.
40. Eta orduan Iesusec berriz ocengui oihu eguinic, spiritua renda ceçan.
41. Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen.
42. Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen.
43. Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi.
44. Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur.