1. Bada, guerthatu cen, Saul hil ondoan, Dabid itzuli cela Amalequen sarrasquitic, eta bi egun egotu cela Siceleguen.
2. Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen.
3. Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.
4. Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.
5. Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla?
6. Berria ekarcen çuen guiçon-gazteac ihardetsi çuen: Guerthatu naiz Jelboeco mendira goatera, eta Saul bere lançaren gainean bermatua çagoen. Bada, orga-lasterrac eta çaldizcoac hurbilcen hari citzaizcon.
7. Eta guibelerat itzuliric, ikusi nau eta deithu. Ihardetsi diodanean: Huna non naicen,
8. Erran darot: Nor haiz hi? Eta ihardetsi diot: Amalectarra naiz.
9. Eta erran darot: Jar haquit gainean eta hil neçac, ceren oinhaceac bainaduca, eta ene bici gucia enequin da oraino.
10. Gainera goanic, hil dut; banaquien ecic etzaitequeela xahupen handi haren ondoan bici guehiago. Hartu ditut haren buruan cen diadema, eta escumuthurrecoa besotic, eta hunat ekarri ditut çuri ene jaunari.
11. Dabidec orduan hartu eta xehacatu cituen bere soinecoac, eta harequin ciren guiçon guciec orobat;
12. Deithorean eta nigarretan egotu ciren, eta barur eguin çuten arrats arteo, Saulen gainean, Jonathas haren semearen gainean, Jaunaren populuaren eta Israelen etchearen gainean, ceren ciren erori ezpataren azpira.
13. Eta Dabidec berria ekarri cioen guiçon-gazteari erran cioen: Nongoa haiz? Hunec ihardetsi çuen: Guiçon arrotz amalectar baten semea naiz.
14. Eta Dabidec erran cioen: Nolaz ez haiz lotsatu hire escua hedatzeaz Jaunaren cristoren hilceco?
15. Eta Dabidec deithuric bere cerbitzarietaric bat, erran cioen: Athor, jauz haquio gainera. Hunec jo çuen Amalectarra, eta hil.
16. Era Dabidec hari erran cioen: Hire odola hire gain, ecen hire ahoa hire contra minçatu duc, erratean: Nic hil dut Jaunaren cristo.
17. Guero Dabidec deithorea Saulen gainean eta haren seme Jonathasen gainean hunelaco hitzez eguin çuen.
18. (Eta manatu çuen Judari bere semeei arrambelan irakats ceçoten, Justuen liburuan iscribatua den beçala.) Eta erran çuen: Oi Israel, orhoit bequizquitzu çure bizcar gainetan sarrasquituric hil direnac.
19. Israel, aiphu handitacoac çure mendietan içan dira hilac: nola erori dira hazcarrac?
20. Berautzue heda berria Jethen, berautzue barraia Ascaloneco carrica-izquinetan, beldurrez boz ditecen Filistindarren alabac, beldurrez ingurebaquigabeen alabac jauz ditecen bozcarioz.
21. Jelboeco mendiac, ez ihinça, ez uria ez beitez eror çuen gainera, eta çuen landac ez beitez içan picainetacoac; ceren han içan den arthiquia hazcarren erredola, Saulen erredola, Saul olioaz gançutua içan ez balitz beçala.
22. Hilen odoletic, hazcarren guicenetic, Jonathasen guecia ez da egundaino guibelerat itzuli, eta Saulen ezpata ez da alferric bihurtu.
23. Saul eta Jonathas maithagarri eta eder beren bicitzean, heriotzean ere ez dira bereciac içatu. Arranoac baino lasterragoac ciran, eta lehoinac baino borthitzagoac.
25. Hazcarrac nola erori dira guduan? nola hil içan da Jonathas çure bizcar gainetan?
26. Çure minez nago, ene anaia Jonathas, guciz ederra, maithagarria emaztequien amodioaren gainetic. Nola ama batec maite baitu bere seme bakarra, nic hala maite cintudan çu.
27. Nola erori dira hazcarrac? nola galdu dira guerlaco harmac?
1. Guero beraz Jauna consultatu çuen Dabidec, cioelaric: Iganen othe naiz Judaco hirietaric batera? Jaunac ihardetsi cioen: Igan çaite. Dabidec erran çuen: Norat iganen naiz? Eta Jaunac ihardetsi cioen: Hebronerat.
2. Dabid igan cen beraz, eta harequin haren bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, ta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea.
3. Eta Dabidec bere etcherat eraman cituen berequilaco sei ehun guiçonac ere, eta Hebrongo hirian egotu ciren.
4. Eta Judaco guiçonac ethorri ciren, eta han gançutu çuten Dabid, erreguina cedinçat Judaco etchearen gainean. Berria Dabidi ekarria içan citzaioen, Jabes Galaadeco guiçonec ehorci çutela Saul.
5. Dabidec beraz meçulariac igorri ciozcaten Jabes Galaadeco guiçonei, eta erran cioeten: Jaunaz benedicatuac içan betzaiztete, urricalmendu hori çuen nausi Saulez hartu duçuenac eta hura ehorci duçuenac.
6. Eta orai Jaunac bihurturen darotzuete urricalmendu eta eguia; nic ere ordean esquer bihurturen darotzuet, ceren eguin duçuen eguinça hori.
7. Indarzta beitez çuen escuac, eta içan çaitezte bihotzoitasunaren seme; ecic hil den arren Saul çuen jauna, Judaco etcheac gançutu nau bere gainean erregue.
8. Bainan Abnerrec, Nunen semeac, Saulen armadaco buruçaguiac, hartu çuen Isboseth Saulen semea, eta campen erdira eraman çuen,
9. Eta erregue eçarri Galaaden gainean, Jesuriren, Jezrahelen, Efraimen, Benjaminen eta Israel guciaren gainean.
10. Isboseth, Saulen semea, berrogoi urthetan cen erreguinatzen hasi cenean Israelen gainean, eta bi urthez erreguinatu cen. Bada Judaco etchea bakarric jarraiquitzen cen Dabidi.
11. Eta Judaco etcheari manatuz, Dabidec Hebronen eman cituen egunac, heldu içan ciren çazpi urthe eta sei hilabethetara.
12. Abner Nerren semea, eta Saulen seme Isbosethen guiçonac campetaric Gabaonera ethorri ciren.
13. Bada Joab, Sarbiaren semea, eta Dabiden guiçonac hequien bidera atheratu ciren Gabaongo arrainteguiraino. Eta batera bildu cirenean, jarri ciren parrez-par, batzu arrainteguiaren alde batetic, eta berceac bercetic.
14. Eta Abnerrec erran cioen Joabi: Cembait guiçon-gazte jaiqui beitez eta guduca gure aitzinean. Eta Joabec ihardetsi çuen: Jaiqui beitez.
15. Beraz jaiqui eta atheratu ciren hamabi Benjamindic, Saulen seme Isbosethen aldecoetaric, eta hamabi Dabiden aldecoetaric.
16. Eta cein bere kideari burutic lothuric, ezpata sahetsetic sarthu cioen etsaiari, eta oro batean erori ciren; eta toqui hura deithua içan cen Hazcarren landa Gabaonen.
17. Eta guerla bat asqui gogorra atheratu cen egun hartan: Abner eta Israelgo guiçonac ihes igorriac içan ciren Dabiden cerbitzariez.
18. Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala.
19. Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz.
20. Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.
21. Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea.
22. Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean.
23. Hunec solas hortaz etzuen içan axolaric eta etzen nahi içan baztertu. Abnerrec bereez, lança itzuliric, ixtaçakian jo çuen eta alderen berce sarthu cioen. Asael han berean hil cen; eta hura erori eta hil cen lekuan iragaiten ciren guciac baratzen ciren.
24. Bada, ihes cihoan Abnerren ondotic jarraiquitzen cirelaric Joab eta Abisai, iguzquia etzan cen; eta haranaren parrean, mortuco bidean Gabaonen den Ixtuneco munhora heldu ciren.
25. Eta Benjaminen semeac Abnerren gana bildu ciren, eta mulço batean jarriric, bizcargune batean baratu ciren.
26. Abnerrec Joabi oihu eguinic erran cioen: Oro hil arteo sarrasquitic ez othe duc baratuco hire ezpataren ahoa? Ala ez daquic nolacoa den etsiaren gaitza? Noiz arteo ez dioc populuari erranen utz deçan bere anaiei jarraiquitzea?
27. Joabec ihardetsi cioen: Ala Jauna! minçatu içan bahinz, populuac goicetic utzi çuqueen bere anaiari jarraiquitzea.
28. Joabec turuta jo çuen beraz; armada gucia baratu cen, eta etziren guehiago Israeli jarraiqui eta gudu ematetic guelditu ciren.
29. Bada, Abnerrec eta bere guiçonec celhaiac barna jo çuten gau hartan gucian; Jordanea trebesatu çuten, eta Bethoron gucia iraganic, campetara ethorri ciren.
30. Bada, Joabec, Abnerren ondoticaco urhatsac utziric, bildu çuen populu gucia; eta Dabiden cerbitzarietaric escastu ciren, Asael gabe, hemeretzi guiçon.
31. Bainan Dabiden cerbitzariec jo cituzten Benjamindic eta Abnerrequin ciren guiçonetaric, hirur ehun eta hirur hogoi, eta hequiec hil ciren.
32. Asael ekarri çuten, eta bere aitaren hobian ehorci çuten Bethlehemen. Eta gau gucia ibili ciren Joab eta harequin ciren guiçonac, eta argui-cirrintaco Hebronera heldu içan ciren.
1. Dabiden psalmoa Idumeaco mortuan cenean.
2. Jaincoa, ene Jaincoa, arguitzetic nagoçu atzarria. Çutaz egarritu da ene arima, cembatetan ez da çure gana lehiatu ene haraguia!
3. Toqui huts, ez bideric, ez uric ez duen huntan, çure aitzinera aguertu naiz hala-nola leku sainduan, çure indarraren eta ospearen ikusteco.
4. Çure urricalmendua hobe baita bici guciac baino, laudaturen çaituzte ene ezpainec.
10. Asmua erregueren ezpainetan da; haren ahoa ez da erabaquian makur goanen.
11. Phisu eta balancez juiatzen du Jaunac, eta haren eguinça guciac dira çakuco harriac iduri.
1. Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec:
2. (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac)
3. Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát.
4. Eta harc behar çuen iragan Samariatic.
5. Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen aldean.
6. Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bacén sey orenén inguruä.
7. Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran cieçón hari Iesusec, Indan edatera.
8. Ecen haren discipuluac ioan içan ciraden hirira iateco erostera.
9. Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen eztié conuersationeric Iuduéc Samaritanoequin.
10. Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.
11. Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?
12. Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc?
13. Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz:
14. Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.
23. Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adoraçalén galdez diagon.
24. Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc, spirituz eta eguiaz adoratu behar diné.
25. Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gauça guciac.
26. Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço naicena.
27. Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço aiz horrequin?
28. Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.
29. Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
30. Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.