La Bible en un an

1. Judaco erregue Acacen hamabigarren urthean, Osee Elaren semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen bederatzi urthez.
2. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, bainan ez hura baino lehen içan ciren Israelgo erregueec beçala.
3. Salmanasar Asiriarren erregue igan cen haren contra, eta Osee eguina içan cen harempeco eta cerga pagatzen çaroen.
4. Eta Asiriarren erreguec atzeman çuenean Oseec Suari Eguiptoco erregueri bidalquinac igorri ciozcala, bihurceco oldez, Asiriarren erregueri ez pagatzeco cergac, urthe oroz eguiten ohi çuen beçala, sethiatu eta estecaturic presondeguira igorri çuen.
5. Irauli çuen Israel gucia; eta Samariara iganic sethiotan iduqui çuen hirur urthez.
6. Bada, Oseeren bederatzigarren urthean Asiriarren erreguec hartu çuen Samaria eta Israeldarrac eraman cituen Asiriara, eta eçarri cituen Halan eta Haborren, Goçango hibaia bazterrean, Mediarren hirietan.
7. Eta hori guerthatu cen, Israelgo semeec bekatu eguin çutenean beren Jainco Jaunaren contra, (ceinac atheratu baitzituen Eguiptoco lurretic eta Eguiptoco erregue Faraonen escuetaric,) adoratu cituztelacotz jainco arrotzac.
8. Ibili içan ciren Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen jendaquien azturen arabera, eta hequien arara eguin çuten Israelgo erregueen manuz.
9. Israelgo semeec damuztatu çuten beren Jainco Jauna beren eguitate tzarrez, eta leku gorac eguin cituzten beren hiri gucietan, çainen dorretic hiri hazcarturaino.
10. Eta jainco-moldeac eta lucuac eguin cituzten munho gora gucietan, eta çuhaitz hostostu gucien azpian.
11. Eta han aldare gainetan isensua erretzen çuten, Jaunac hequien aitzinetic xahutu cituen jendaien arara; eta Jauna samurraraciz, eguiten cituzten tzarqueriaric handienac.
12. Eta adoratu cituzten gauça lohiac, ceinetaric Jaunac manatu baitzioten beguira citecen.
13. Eta Jaunac Israelen eta Judan lekucotasunac hartu cituen profeta eta ikusle guciez, cioelaric: Bihur çaitezte çuen bide galduetaric; beguira çatzue ene manamenduac eta ceremoniac, çuen arbasoei eman diotzatedan legue guciaren arabera, eta gaztiatu darotzuedan beçala ene cerbitzari profetez.
14. Hequiec etzuten ençun, bainan burua gogortu çuten beren aiten arara ceinec ez baitzuten beren Jainco Jaunari nahi içan ethorcortasunic ekarri.
15. Eta arbuiatu cituzten haren legueac, eta hequien arbasoequin eguin içan çuen batasuna, eta Jaunac eguin lekucotasunac; eta çoroqueriei jarraiqui ciren eta çoroqui haritu; eta jarraiqui ciren beren inguruco jendaquiei, ceinetaz Jaunac manatu baitzaroeten etzeçaten eguin hequiec eguiten çuten beçala.
16. Eta bazterrerat utzi cituzten beren Jainco Jaunaren manamendu guciac; eguin cituzten berençat bi aratche urthu eta lucuac; adoratu çuten ceruco içarreria gucia: Baal cerbitzatu çuten;
17. Beren semeac eta alabac suaz consecratu cituzten; aztiqueriac eta asmaguinçac erabili cituzten, eta beren buruac Jaunaren aitzinean gaizqui eguiteari eman cituzten, haren hasarrearaztea gatic.
18. Jauna hasarre gaitzean eman citzaioen Israeli, eta iraici çuen bere beguithartearen aitzinetic, eta etzen guelditu Judaco leinua bera bakarra baicic.
19. Ordean Judac berac ere etzituen beguiratu bere Jainco Jaunaren manamenduac, bainan ibili cen Israelec erabili cituen makurretan.
20. Eta Jaunac bulkatu cituen Israelen odoleco guciac, atsecabetan eçarri cituen, eta larrutzen cituztenen escuetara arthiqui cituen, bere beguithartearen aitzinetic iraiz cetzan arteo.
21. Abiadura içan cen, Israel Dabiden etchetic bereci cen ordutic, eta Jeroboam Nabathen semea bere gainean erregue eçarri çuenetic; Joroboamec ecic aldaratu çuen Israel Jauna ganic eta bekatu handira erorraraci çuen.
22. Israelgo semeac ibili ciren Jeroboamen bekatu gucietan, eta etzuten hequietaric guibel eguin,
23. Jaunac Israel bere beguithartearen aitzinetic iraiz ceçan arteo, bere cerbitzari profeta gucien ahoz erran çuen beçala; eta Israel bere lurretic Asiriara eramana içan da egungo eguna arteo.
24. Bada, Asiriarren erreguec, Babilonatic, Cuthatic, Abactic, Emathetic eta Sepharbaimdic jendeac erakarri cituen; eta Samariaco hirietan eçarri cituen Israelgo semeen orde; Samaria goçatu çuten, eta beren egoitza eguin çuten hango hirietan.
25. Eta han egoten hasi cirenean, etziren Jaunaren beldur; eta Jaunac hequietara igorri cituen lehoinac ceinec hilcen baitzituzten.
26. Eta Asiriarren erregueri berria ekarri içan çaroen, eta erran çaroten: Lekuz aldatu eta Samariaco hirietan egoitzaz eçarri ditutzun jendaquiec ez daquitzate lekuco Jaincoaren legueac; eta Jaunac hequien gainera igorri ditu lehoinac; eta huna non lehoinec hilcen dituzten, ez daquitelacotz lekuco Jaincoaren leguea.
27. Asiriaco erreguec berriz, manatu çuen, cioelaric: Handic gathibu erakarri ditutzuen aphecetaric bat eramaçue harat; bihoa, eta hequiequin egon bedi, eta irakats biotzoztete lekuco Jaunaren legueac.
28. Samariatic gathibu eramanac içan ciren aphecetaric bat ethorri cenean beraz, egoitza Bethelen eguin çuen, eta iracasten çaroeten nola adora Jauna.
29. Jendaqui bakotchac lanthu çuen bere jaincoa eta eçarri cituzten Samaritarrec eguin templo goretan, eta jendaqui bakotchac ceinec bere egoitzaco lekuan.
30. Babilondar guiçonec eguin çuten ecic Socothbenoth; Cutear guiçonec berriz, Nerjel; eta Emathecoec Asima.
31. Bada, Hebearrec eguin cituzten Nebahaz eta Tharthac. Bainan Sepharbaimdarrec suz erretzen çaroezteten beren haurrac Adramelequi eta Anamelequi Sepharbaimgo jaincoei;
32. Eta oro-gatic Jauna adoratzen çuen. Leku goretaco apheçac berriz, populuco azquenetaric eguin cituzten, eta beren templo goretan eçarcen cituzten.
33. Eta Jauna adora ceçaten arren, beren jaincoac ere cerbitzatzen cituzten, cein toquitaric Samariara erakarriac içan baitzien eta hango arara.
34. Ohitza çaharrari jarraiquitzen dira orai arteo; ez dira Jaunaren beldur, eta ez dituzte beguiratzen haren ceremonia, erabaqui, legue eta manamenduac, Jaunac eman çaroeztenac Israel deithu çuen Jacoben semeei,
35. Ceinequin eguin baitzuen batasun, eta ceinei manu eguin baitzaroeten, cioelaric: Ez beçaizte jainco arrotzen beldur içan; ez betzatzue ez adora, ez cerbitza, eta ez beçoçuete imola;
36. Bainan çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic indar handian eta beso hedatuaz ilquiaraci çaituztena, haren içan çaitezte beldur, hura adora eta hari imola çaçue.
37. Halaber, çuençat iscribatu dituen ceremoniac, erabaquiac, leguea eta manamenduac beguira çatzue egun oroz bethetzeco; eta ez içan jainco arrotzen beldur;
38. Eta çuequin jo duen patua ez beçaçue ahanz; ez betzatzue jainco arrotzac cerbitza.
39. Bainan çuen Jainco Jaunarençat içan çaitezte beldur, eta harec atheraturen çaituztete çuen etsai ororen escuetaric.
40. Hequiec ordean etzuten ençun, bainan beren ohitza çaharraren arabera hari ciren.
41. Jendaqui horiec beraz Jaunaren beldur ciren, bainan ez gutiago beren jainco-moldeac cerbitzatuz; ecic hequien semeec eta ilobasoec, nola eguiten baitzuten hequien aitec, hala eguiten dute egungo eguna arteo.
1. Israelgo erregue Elaren seme Oseeren hirugarren urthean, erreguetu cen Ecequias, Judaco erregue Acacen semea.
2. Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Abi Çacariasen alaba.
3. Jaunaren aitzinean ongui cena eguin çuen, bere aita Dabidec eguin cituen gucien arabera.
4. Harec barraiatu cituen leku gorac, phorroscatu jainco-moldeac, ebaqui lucuac eta xehacatu Moisec eguin çuen cobrezco suguea; ecic ordu arteo Israelgo semeec isensua erretzen çaroten; eta deithu çuen Nohestan.
5. Israelgo Jainco Jauna baithan çuen bere uriquitza; hargatic ez da hartaz gueroz Judaco erregue gucietan haren iduricoric içatu, ez-etare haren aitzinean içan cirenetan.
6. Iratchiqui cen Jaunari eta etzituen utzi haren urhatsitz, eta bethe cituen Jaunac Moisi eman manamenduac.
7. Horren gatic cen Jauna harequin, eta çuhurqui goaten cen eguiten cituen orotan. Asiriarren erregueri ere bihurtu citzaioen, eta etzuen cerbitzatu.
8. Ecequiasec jo cituen Filistindarrac Gaçaraino, eta hequien eremuac oro, çainen dorretic hiri harrasiztaturaino.
9. Ecequias erreguearen laugarren urthean, ceina baitzen Israelgo erregue Elaren seme Oseeren çazpigarrena, Salmanasar Asiriarren erregue igan cen Samariara eta sethiotan eçarri çuen,
10. Eta hartu çuen. Ecic hirur urtheren buruan, Ecequiasen seigarren urthean, hori da Israelgo erregue Oseeren bederatzigarrena, Samaria hartua içan cen.
11. Eta Asiriarren erreguec Israeldarrac eraman cituen Asiriara, eta eçarri cituen Halan eta Haborren, Goçango hibai bazterreau Mediarren hirietan;
12. Ceren ez baitzuten ençun beren Jainco Jaunaren minçoa, bainan bai hautsi harequilaco patua; eta etzutelacoz ez ençun, ez eguin, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu çarozquiten guciac oro.
13. Ecequias erreguearen laugarren urthean, Senaquerib Asiriarren erregue igan cen Judaco hiri hazcar gucietara eta hartu cituen.
14. Orduan Ecequiasec Judaco erreguec Laquisera bidalquinac igorri çarozquien Asiriarren erregueri, cioelaric: Huts eguin dut, urrun çaite ni ganic, eta jasanen dut ene bizcar emanen duçun gucia. Hargatic Asiriarren erreguec hirur ehun cilharrezco talenduz eta hogoi eta hamar urhezco talenduz manatu çuen Ecequias Judaco erregue.
15. Eta Ecequiasec eman çuen Jaunaren etchean eta erregue kutchetan aurkitua içan cen diru gucia.
16. Orduan Ecequiasec hautsi cituen Jaunaren etcheco bi athe-alderdiac, eta berac iratchiqui ciozcaten urhe-xaflac, eta Asiriarren erregueri eman çarozquien.
17. Bainan Asiriarren erreguec Tharthan, Errabsaris eta Errabsaces indar handirequin Laquistic Jerusalemera igorri cituen Ecequiasen gana. Hauquiec igan cirenean, ethorri ciren Jerusalemera baratu ciren Bolaçainaren landaco bidean den gaineco arrainteguico ixtunaren ondoan.
18. Eta deithu çuten erregue. Bada, Eliacim Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua, eta Joahe agueriçaina Asaphen semea ilki ciren hequietara.
19. Eta Errabsacesec erran çaroeten Erroçue Ecequiasi: Hau dio erregue handiac, Asiriarren erreguec: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean bermatzen baihaiz?
20. Beharbada gudu eguiteco bidetan jarcea amestu duc. Ceri çatchicoc hire phesquiça, bihurcera ausartatzecotzat?
21. Ala duc hire iguriquitza Eguiptoarra baithan, kanaberazco makila hautsi hartan? Haren gainean bermatuco den guiçonari kanabera hautsia sarthuco çaioc escutic eta cilhatuco cioc. Horra cer den Faraon Eguiptoco erregue, haren pesquiçan egoten direnençat.
22. Erraten bacinarotate: Gure Jainco Jaunaren baithan dugu gure ustea ez othe da hura bera ceinaren leku gorac eta aldareac urratu baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri manatuz: Aldare hunen aitzinean adoratuco duçue Jerusalemen?
23. Iragan çaitezte beraz orai Asiriarren erregue ene nausia gana, eta emanen darozquitzuet bi mila çaldi eta ikusaçue ahal dituzquetzuen hequien igaileac.
24. Eta nola buru eguin cineçaquete ene nausiaren cerbitzari ttipienen arteco satrapa baten aitzinean? Ala Eguiptoaren gainean daducaçue çuen pesquiça, hango orga-laster eta çaldizcoen gatic?
25. Jaunaren nahia gabe igan othe naiz leku huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu.
26. Bada Eliacim Helciasen semeac, Sobnac eta Joahec Errabsacesi erran çaroeten: Othoizten çaitugu minça çaquizquigun guri çure cerbitzariei siriaraz, minçaia hori ongui aditzen baitugu, eta etzaquizquigun juduaraz minça, harrasi gainean den populuac aditzen duelaric.
27. Eta Errabsacesec ihardetsi çaroeten, erranen çuelaric: Hire nausia gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac solas hauquien eguitera, eta ez hobequi harrasi gainean jarriac diren guiçonetara, ceinac çuequin jan beharco baitute beren ongarria eta edan beren guernua?
28. Hargatic Errabsaces xutic jarri cen, juduaraz oihu eguin çuen, eta erran çuen: Adi çatzue erregue handiaren Asiriarren erregueren hitzac.
29. Hau dio erreguec: Berautzue çora cetzazten Ecequiasec, ecic ene escuari ecin itzurraraciren çaituztete.
30. Ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheratuco gaitu athequetaric, eta ez du hiri hau arthiquiren Asiriarren erregueren escura.
31. Berautzue Ecequiasen ençutetic. Ecen hau dio Asiriarren erreguec: Enequin eguiçue çuençat on dena, eta ene ganat ilki çaitezte, eta ceinec bere mahastitic eta bere picotic janen du, eta çuen urteguietaric edanen duçue,
32. Ethor nadien arteo, eta eraman çaitzatedan çuen lurraren idurico berce lur batera, lur aberats eta arnotsu batera, lur oguitsu eta mahastitsua, oliba, olio eta ezti lurrera, eta bicico çarete eta etzarete hilen. Ez beçaçue ençun Ecequias, ceinac enganatzen baitzaituztete, erranez: Jaunac atheraturen gaitu.
33. Jendaietaco jaincoec athera othe dute beren lurra Asiriarren erregueren escutic?
34. Non da Ematheco jaincoa? non da Arphadecoa? non dira Sepharbaimgo, Anaco, Abaco jaincoac? ene escutic atheratu othe dute Samaria?
35. Jendaquietaco jainco gucietan cein dira beren toquia ene escuetaric atheratu dutenac, Jaunac ene escutic Jerusaleme athera ahal içateco?
36. Hargatic populua ixilic egotu cen, eta etzuen deusere ihardetsi; ecic erregueren ganic hartua çuten hari ez ihardesteco manua.
37. Soinecoac hautsiric Ecequiasen gana ethorri ciren beraz Eliacim erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua eta Joahe agueriçaina, Asaphen semea; eta heldu ciozcaten Errabsucesen hitzac.
1. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Asaphen canticaco psalmoa.
2. Aithor bihurturen darotzugu, Jaincoa, aithor bihurturen darotzugu, eta dei eguinen diogu çure icenari. Orotan erranen dituçu çure sendagailac.
3. Astia hartuco dudanean, çucenari emanen diot bere bidea.
4. Urthuac dira lurra eta hartan egoten diren guciac; nic gogortu ditut haren habeac.
5. Gaixtaguinei erran daroet: Gaizquian ez ibil; eta hobendunei: Adarra ez goiti.
6. Berautzue gora alchatzetic çuen adarra; berautzue Jaincoaren contra tzarqueriaric erratetic;
7. Ceren ez baituqueçue lagunçaric ez iguzqui-sorthaldetic, ez etzanaldetic, ez mortu, ez mendietaric;
8. Ecen Jaincoa da juie. Halacoa aphalcen du, halacoa goratzen;
22. Emazte on bat atzeman duenac, ontasun bat aurkitu du, eta Jauna ganic ardietsco ditu goçoac. Emazte on bat iraizten duenac, ontasun bat hastancen du; bainan berce baten emazte lohia daducana, çoroa eta tzarra da.
23. Othoizca minçatuco da beharra; eta aberatsa çorrozqui.
24. Bilkuetan maithagarri den guiçona, adisquideago içanen da ecenetz anaia bat.
1. LEHENIC minçatu içan nauc, Theophile, Iesus eguiten eta iracasten hassi içan cen gauça guciéz.
2. Elegitu cituen Apostoluey Spiritu sainduaz manamenduac emanic, goiti recebitu cen egunerano.
3. Ceiney eracutsi-ere baitu bere buruä viciric bere passioneaz gueroztic anthitz seignale segurez, berroguey egunez hæy eracusten eta Iaincoaren resumáz minçatzen çayela.
4. Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui leçaten Aitaren promessa, Cein, dio, ençun baituçue eneganic.
5. Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe.
6. Hec bada bildu ciradenean interroga ceçaten hura, cioitela, Iauna, dembora hunetan bere staturaco draucac resumá Israeli?
7. Eta erran ciecén, Ezta çuey eman Aitac bere bothere proprian eçarri dituen demborén edo sasoinén eçagutzea.
8. Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano
9. Eta gauça hauc erran cituenean, hec çacussatela altcha cedin: eta hodey batec harturic eraman ceçan hayén beguietaric.
10. Eta cerurat beguiac fincatuac çadutzatela hura ioaten cenean, huná, bi guiçon presenta citecen hayén aitzinean veztidura churitan:
11. Ceinéc erran-ere baitzeçaten, Galileaco guiçonác, cergatic zaudete, cerurat beha çaudetela? goiti çuetaric cerurat recebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikussi baituçue cerurat ioaiten.
12. Orduan itzul citecen Ierusalemera Oliuatzetaco deitzen den menditic, cein baita Ierusalemeco aldean, Sabbath baten bidean.
13. Eta sarthu içan ciradenean, igan citecen gambera gora batetara non baitzeuden Pierris eta Iacques, Ioannes eta Andriu, Philippe eta Thomas, Bartholomeo eta Mattheu, Iacques Alpheoren semea eta Simon Zelotes, eta Iuda Iacquesen anayea.
14. Hauc guciéc perseueratzen çutén gogobatez othoitzatan eta orationetan emaztequin, eta Iesusen ama Mariarequin, eta haren anayequin,
15. Eta egun hetan iaiquiric Pierrisec discipuluen artean, erran ceçan (eta cen han berean compainiabat seioguey personaren ingurucoric)
16. Guiçon anayeác, complitu behar cen Scriptura haur, cein aitzinetic erran baitu Spiritu sainduac Dauid-en ahoz, Iudasez, cein içan baita Iesusen hatzamailén guidari:
17. Ecen contuco cen gurequin, eta recebitu vkan çuen administratione hunetaco portionea.
18. Harc bada acquisitu du landabat iniquitatezco alocairutic, eta bere buruä egotziric erditic leher eguin vkan du, eta vrratu içan dirade haren halsar guciac.
19. Eta gauça haur eçagutu içan da Ierusalemeco habitant guciéz: hala non deithu içan baita landa hura hayén lengoage propriz, Haceldama: erran nahi baita, odol landa.
20. Ecen scribatua da Psalmuen liburuän, Eguin bedi haren habitationea desert, eta eztén han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har deçan berce batec.
21. Behar da beraz gurequin bildu içan diraden guiçon hautaric, Iesus Iauna gure artean ioan eta ethorri içan den dembora gucian,
22. Hassiric Ioannesen Baptismotic, gureganic goiti recebitu içan den egunerano, bat eguin dadin haren resurrectionearen testimonio gurequin.
23. Presenta citzaten bada biga, Ioseph Barsabas deitzen cena, cein icen goiticoz Iusto deithu içan baita, eta Matthias.
24. Eta othoizte eguiten çutela erran ceçaten, Hic Iauna gucien bihotzac baiteçaguzquic, eracutsac cein elegitu duán bi hautaric,
25. Har deçançát ministerio hunetaco eta Apostolutassuneco, portionea, ceinetaric erauci içan baita Iudas, ioan ledinçat bere lekurát.
26. Eta egotz citzaten hayén çortheac, eta eror cedin çorthea Matthiasen gainera, eta consentimendu batez eçar cedin hameca Apostoluen contuan
Basque Bible 1571
Public Domain